Nazioartekotzea
Albisteak 7 iraila, 2021

Eusko Jaurlaritzak beste hiru laguntza eskaini ditu enpresak nazioartekotzeko  eta 6,5 milioiko aurrekontua du horretarako

  • Elkartu, Nazioarteko Gauzatu eta Pilotu programak dira, eta eskaerak aurkezteko epea zabalik dago urrira arte

  • Gainera, uda aurretik zabalik daude beste bi, Zabaldu eta Sakondu, 3,8 milioiko aurrekontua dutenak

-

 

Eusko Jaurlaritzak beste hiru laguntza abiarazi ditu euskal enpresak nazioartekotzeko eta 6,5 milioi euroko aurrekontua du horretarako. Elkartu, Nazioarteko Gauzatu eta Pilotu programak dira, eta izena emateko epea zabalik dago datorren urrira arte. Programa eta aurrekontu horiez gain, badira beste bi laguntza, Zabaldu eta Sakondu, 3,8 milioiko zuzkidura dutenak ETEei nazioartekotzen laguntzeko.

 

Irailean zabaldu direnetako bat Nazioarteko Gauzatu programa da, 5 milioi euroko partida du, eta bere helburua da euskal ETEak zein enpresa handiak atzerrian ezar daitezen sustatzea eta nazioartean duten posizionamendua hobetzea.

 

Programa honen bidez laguntza ematen zaie atzerrian dauden euskal enpresei ezarpenak (bai produkzio arlokoak eta bai produkzio-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak) egin, zabaldu eta berritzeko. Hala, babesa ematen zaie nazioartean sendotu daitezen eta kanpo-merkatuan duten presentzia indartu dezaten, horrela euren lehiakortasuna eta, beraz, euren etorkizuneko bideragarritasuna handitzeko.

 

Laguntzak interesik gabeko finantzaketa itzulgarriak dira, eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 29an amaitzen da.

 

Elkartu programak 900.000 euroko aurrekontua du, eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen ditu, helburutzat izanik enpresa arteko lankidetza bultzatzea nazioartekotzearekin eta aliantzen sustapenarekin lotutako proiektuetan, eta garapen jasangarria sustatzea nazioartekotze-prozesu osoan.

 

Laguntzak gastuen % 80rainokoak izan daitezke (gehienez 60.000 eurokoak) eta enpresek bat egin dezakete lankidetzan jardungo duten enpresa-taldeak sortzeko. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 20an bukatuko da.

 

Pilotu programak 400.000 euroko aurrekontua du, eta 50.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak eskaintzen ditu. Bereziki zuzentzen zaie nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresei, proiektu horien bitartez euren nazioarteko posizionamendua hobetu dezaten.

 

Ekimen honen bidez, konpainiek posible dute atzerriko organismo publikoei euren gaitasunak erakustea eta eskala txikiko proiektu pilotuak prestatzea, gero bolumen handiagoko proiektuetan erreplikatu ahal izateko.  Eskaerak aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da.

Lotutako albisteak

Lehendakariak  aliantza  politiko  berri  bat  aldarrikatu  du,  Europak  “benetako  autonomia”  izan  dezan  bere  berrindustrializazioan
10/02/2026 Nazioartekotzea

Lehendakariak aliantza politiko berri bat aldarrikatu du, Europak “benetako autonomia” izan dezan bere berrindustrializazioan

Leaders Meeting – Fit For The Future goi-bileraren bigarren edizioari amaiera emateko, ‘Bilboko Adierazpena’ sinatu da, hots, industria-lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta teknologia estrategikoen arloko posizionamendu politiko eta estrategiko bat

EB-India  akordioa  aukera  da  euskal  industriarentzat
28/01/2026 Nazioartekotzea

EB-India akordioa aukera da euskal industriarentzat

Lehen atarizko azterketak adierazten du akordioa Euskadirentzako positiboa dela

Imanol  Pradales:  “Euskadi  mundu  ezegonkor  batean  egonkortasuna  bilatzen  duenarentzat  babesleku  gisa  balio  duen  eredu  ona  da”
23/01/2026 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Euskadi mundu ezegonkor batean egonkortasuna bilatzen duenarentzat babesleku gisa balio duen eredu ona da”

Lehendakariak, Davoseko Munduko Ekonomia Foroko bisita amaitzeko, euskal eredua defendatu du, Nazio Batuekin batera egindako ekitaldian. Imanol Pradales pozik agertu da Euskadik munduko lehen mailako foro politiko-ekonomiko entzutetsu honetan izan duen lehen parte-hartzean lortu duen mailarekin

Euskadiren  berezitasun  fiskal  eta  finantzarioa  azaldu  die  Lehendakariak  politika  eta  enpresa  munduko  hainbat  pertsona  ospetsuri  Davosen
22/01/2026 Nazioartekotzea

Euskadiren berezitasun fiskal eta finantzarioa azaldu die Lehendakariak politika eta enpresa munduko hainbat pertsona ospetsuri Davosen

Imanol Pradales Euskadiren errealitateari buruz aritu da Bill Gates, Jens Stoltenberg, Paschal Donohoe eta Justin Trudeaurekin, besteak beste. «Gauza asko ditugu erakusteko, eta asko ikasteko», nabarmendu du Lehendakariak Suitzan

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Merkataritzako  Estatu  Idazkaritzak  egoera  ekonomikoaren  azterketa  partekatu  dute

Eusko Jaurlaritzak eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak egoera ekonomikoaren azterketa partekatu dute

Bi erakundeek Euskadiren profil industrialari erreparatuko dion ikuspegi bereizia bultzatzea adostu dute, arrisku komertzialei aurrea hartzeko eta nazioartean kokatzeko baliabideak bermatzeko

Euskadi  herrialde  egonkor  eta  erakargarri  gisa  aurkeztuko  du  Lehendakariak  munduko  ekonomia-  eta  finantza-foro  handienean
21/01/2026 Nazioartekotzea

Euskadi herrialde egonkor eta erakargarri gisa aurkeztuko du Lehendakariak munduko ekonomia- eta finantza-foro handienean

Munduko Foro Ekonomikoan Euskadin inbertitzeko eta bertako zorro-dibertsifikazioaren aukeren berri emango du Imanol Pradalesek. “Davosek aukera paregabea eskaintzen du maila goreneko harreman politiko, ekonomiko eta finantzarioak ezartzeko", nabarmendu du Lehendakariak.

Imanol  Pradales:  “Euskadi  eta  Fukushima  bat  gatoz  teknologia  garbietan  nazioarteko  erreferente  izateko  anbizioarekin  eta  potentzialarekin”
12/01/2026 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Euskadi eta Fukushima bat gatoz teknologia garbietan nazioarteko erreferente izateko anbizioarekin eta potentzialarekin”

Euskadik Fukushimarekin duen lankidetza estrategikoa berretsi du Elkar Ulertzeko Memoranduma berritzearen bidez. Akordioak lankidetza bultzatzen du funtsezko sektore batzuetan, hala nola energia berriztagarrian, gailu medikoetan eta gastronomian

Euskal  industriak  Vietnamgo  aukerak  eta  bere  hazkunde  nabarmena  aztertu  ditu  webinar  batean,  nahiz  eta  ziurgabetasun  globala  izan
16/12/2025 Nazioartekotzea

Euskal industriak Vietnamgo aukerak eta bere hazkunde nabarmena aztertu ditu webinar batean, nahiz eta ziurgabetasun globala izan

Basque Trade & Investment-ek antolatu du jardunaldia, eta Vietnamgo merkatuaren egonkortasuna egiaztatu ahal izan da; izan ere, 2025ean BPGa % 8 baino gehiago handituko dela aurreikusten da, Estatu Batuetako merkataritza- eta muga-zergen politikaren aldaketen ondoriozko ziurgabetasunaren aurrean

Nazioarteko  prestakuntzarako  Global  Training  programaren  445  bekaren  bidez  bere  talentua  indartu  du  Euskadik

Nazioarteko prestakuntzarako Global Training programaren 445 bekaren bidez bere talentua indartu du Euskadik

Imanol Pradales: “Lanean jarraituko dugu, itzultzea erabakitzen duzuenean, zuen talentua hedatzeko eta zuen ametsak egia bihurtzeko aukera gehiago izan dezazuen”

78  gazte  atzerrira  abiatuko  dira  lanera  urtarrilean  Eusko  Jaurlaritzaren  BEINT  nazioartekotze-bekei  esker

78 gazte atzerrira abiatuko dira lanera urtarrilean Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker

Mikel Jauregi sailburua buru izan da diplomak banatzeko 38. edizio honetako ekitaldian. Bertan, EHUren, Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen lana nabarmendu da, bai eta euskal gazteen artean nazioarteko talentua prestatzeak duen garrantzia ere

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.