Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 iraila, 2019 Berrikuntza Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania BasqueTrade & Investment Energia Fast Track Innobideak programa India Ris3 Euskadi Txina

Euskal enpresak energia berriztagarrien arloko negozio-aukerez profita daitezke Fukushiman

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak mintegi bat antolatuko du hilaren 9an Bilbon, japoniar ordezkaritza baten parte-hartzeaz

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak mintegi bat antolatuko du hilaren 9an Bilbon, japoniar ordezkaritza baten parte-hartzeaz

Topaketa bi aldeek maiatzean sinatutako lankidetza-akordioaren jarraipena da

SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) mintegi bat antolatuko du urriaren 9an Fukushimako Prefekturako (Japonia) ordezkaritza baten bisitaren kariaz, euskal enpresek Japoniako eskualde hartan aurki ditzaketen energia berriztagarrien arloko negozio-aukerak ezagutzera emateko.

 

Bi aldeek energia berriztagarriei buruzko lankidetza-akordioa sinatu zuten maiatzaren 30ean. 2011ko lurrikarak eta ondorengo tsunamiak itzelezko hondamendia eragin zuen eremu hartan, eta eskualdeari etorkizun berri bat bermatzeko asmoz, Japoniako Gobernuak energia berriztagarriak ardatz dituzten berrindustrializazio eta dibertsifikazio energetikoaren aldeko programak abiarazi ditu.

 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia buru zuen euskal ordezkaritzak iazko urrian Japoniara egindako bisitaren ondoren, Japoniako Industria Ministerioak (METI) euskal energia sektorea bertatik bertara ezagutzeko interesa agertu zuen. Ildo horretan, otsailean, Fukushimako Gobernuaren eta bertako Energia Agentziaren lau ordezkariren misioa antolatu zen, prefekturako industria sustatzeko politiken kudeatzaile eta ordezkari gorena den Katsuzo Niizekiren zuzendaritzapean.

 

Bi eskualdeen arteko lankidetzak beste pauso bat eman zuen maiatzean akordioaren sinaketarekin eta oraingoan, urriaren 9an, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak mintegia antolatuko Bilbon era askotako gaiak aztertzeko; hala nola, Fukushimako negozio-aukerak, Euskadik energia berriztagarrien arloan dituen gaitasunak edota energia berriztagarrien egungo egoera Japoniako eskualde horretan.

 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren arduradunek harrera egingo diote Fukushimako Prefekturako gobernadorea buru duen Japoniako ordezkaritzari. Japonia lehentasunezko interesa duten herrialdeen artean sailkatu du Eusko Jaurlaritzaren Enpresak Nazioartekotzeko 2017-2020ko Planak. El área de Fukushima, tsunamiak eragindako hondamendiaren eta zentral nuklearreko kalte larrien ondoren, aukeraz betetako eskualdea da, izan ere, bere burua asmatu behar du energia arloan eta asmo handiko eraberritzea bultzatzen ari da industria arloko estrategietan.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak