Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 uztaila, 2020 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Automozio sektoreko euskal enpresek euren eskaintza aurkeztu diote Alemaniako fabrikatzaile bati Mexikon

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak honen antzeko ekintza gehiago egingo ditu, bai sektore honetan eta baita beste batzuetan ere, euskal enpresek abantailak lor ditzaten eta albait azkarren egokitu daitezen berriki sinatu den merkataritza libreko akordiora

Mexikoren, Estatu Batuen eta Kanadaren arteko merkataritza libreko akordio berria (TMEC) sinatu izanak mugatu egin du merkataritza libreko gune horretara kanpotik sar daitezkeen automozioko osagai eta ibilgailuen kopurua. Eszenatoki komertzial berri horretan, sektoreko enpresa asko ahaleginetan dabiltza eskualdean duten hornitzaile-katea osatzeko.

 

Mexikon lan egiten duten automozioko osagaien hogei bat euskal enpresarekin eta zerbitzu- eta makineria-hornitzaile ugarirekin,  SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentzia (Basque Trade & Investment) are gogorrago ari da lanean, Mexikon instalatuta dauden erreferentziazko automozioko fabrikatzaile eta hornitzaileek hobeto ezagutu dezaten euskal enpresek eskain diezazkieketen produktu eta zerbitzuen zorroa.

 

Ekimen honen barruan bilera birtual bat egin da Mexikon gama altuko autoak fabrikatzen dituen Alemaniako enpresa bateko erosketen kudeatzailearekin. Talde alemanak lau euskal enpresa aurre-aukeratu zituen aurkeztu zitzaten fabrikatzailearentzat bereziki interesgarriak diren zerbitzuak, gaitasun teknologikoak eta produktuak.

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak honen antzeko ekintza gehiago egingo ditu, bai sektore honetan eta baita beste batzuetan ere, euskal enpresek abantailak lor ditzaten eta albait azkarren egokitu daitezen berriki sinatu den merkataritza libreko akordiora

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak