Mexikoren, Estatu Batuen eta Kanadaren arteko merkataritza libreko akordio berria (TMEC) sinatu izanak mugatu egin du merkataritza libreko gune horretara kanpotik sar daitezkeen automozioko osagai eta ibilgailuen kopurua. Eszenatoki komertzial berri horretan, sektoreko enpresa asko ahaleginetan dabiltza eskualdean duten hornitzaile-katea osatzeko.
Mexikon lan egiten duten automozioko osagaien hogei bat euskal enpresarekin eta zerbitzu- eta makineria-hornitzaile ugarirekin, SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentzia (Basque Trade & Investment) are gogorrago ari da lanean, Mexikon instalatuta dauden erreferentziazko automozioko fabrikatzaile eta hornitzaileek hobeto ezagutu dezaten euskal enpresek eskain diezazkieketen produktu eta zerbitzuen zorroa.
Ekimen honen barruan bilera birtual bat egin da Mexikon gama altuko autoak fabrikatzen dituen Alemaniako enpresa bateko erosketen kudeatzailearekin. Talde alemanak lau euskal enpresa aurre-aukeratu zituen aurkeztu zitzaten fabrikatzailearentzat bereziki interesgarriak diren zerbitzuak, gaitasun teknologikoak eta produktuak.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak honen antzeko ekintza gehiago egingo ditu, bai sektore honetan eta baita beste batzuetan ere, euskal enpresek abantailak lor ditzaten eta albait azkarren egokitu daitezen berriki sinatu den merkataritza libreko akordiora
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?