Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

2 apirila, 2020
Industria Ministerioak atzerapenak eta luzapenak eskaini ditu Reindus programan

Iñaki Tellechea (eskumaldean), SPRI Taldekoa, eta Juan Ignacio Moratinos, Industria Ministeriokoa.

 

SPRI Taldearen kolaborazioarekin iragan 20 urtean martxan dagoen  ekimen horrek helburutzat dauka enpresen berrindustrializazioa eta lehiakortasuna bultzatzea

 

Koronabirusak eragindako krisia dela eta, Industria Ministerioak hainbat atzerapen eta luzapen ezarri ditu Reindus programaren laguntzak eskatzeko. Programa hori Gobernu Zentralak bultzatzen du SPRI Taldearen (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren) laguntzarekin. Ekimen hori baliatuz, euskal enpresek 400 milioi euroko maileguak eskuratu ditzakete euren proiektuentzat.

 

Reindus programaren helburua da berrindustrializazioa eta lehiakortasuna bultzatzea, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du dagoeneko. Maileguak manufaktura sektorera zuzenduta daude, eta enpresa handi zein txikiek eska ditzakete. Finantzaketa jaso dezaketen proiektuak dira: proiektu industrialak, produkzio-ildoak lekuz aldatu eta hobetzeko proiektuak, eta 4.0 industria ezartzekoak.

 

Une honetan, ebazteke dago 2019ko deialdia, eta baita ere beste bat, manufaktura sektoreko I+G+B-ri laguntzera bideratua dagoena. Kasu horietan, Ministerioak finkatu du bermeak aurkez daitezela deialdia ebatzi ondoren eta mailegua ordaindu aurretik. Gainera, berme horiek eratzeko epea datorren azarora arte luzatu da. Horri esker, espediente bakoitzari tratamendu indibidualizatua eman ahal izango zaio eta, horrela, posible izango da ordainketa tramitatzea bermea eratzen den unean, gainerako guztiak eratzeko zain egon beharrik gabe, orain arte bezala.

 

Justifikazio faseko mailegu-eskaerei dagokienez, ezohiko luzapenak eskatu ahal izango dira inbertsioak exekutatzeko (eta justifikatzeko), Covid-19 birusak proiektuan eragina duen denborarako.    Era berean, espedienteak ikuskatzen direnean justifikatzen bada globalki bete direla konprometitutako helburuak, eta gutxienez %80ko zertifikazio-zifra lortzen bada, ez da emango ebazpenik ordainketa zatiz itzultzeko exekutatu gabeko portzentajeagatik.

 

Maileguak itzultzeari dagokionez, koronabirusaren ondorioak jasan dituzten enpresek sei hilabete atzeratu ahal izango dute itzultzeko data, eta gainera zorra birnegoziatu ahal izango dute, amortizazio edota gabezia epeak luzatuz.

 

Neurri horiek guztiak jasota daude Gobernu Zentralak iragan martxoaren 31n onartutako dekretuan, zeinak premiazko neurri osagarriak ezarri baitzituen arlo sozial eta ekonomikoan Covid-19 birusari aurre egiteko. Zehazki, industrializazioari laguntzeko neurriei buruzko ataleko lehen sekzioan, 38 eta 39 artikuluetan.

 

2018an, Reindus programak 35 proiektu finantzatu zituen 64,4 milioi eurorekin.

Iñigo Urkullu lehendakariak 20 milioi euroko Renove programak iragarri ditu

Guztira, 25 milioi euro bideratuko dira energia eraginkortasun, makina-erreminta, 4.0 industria eta...Leer más

15 milioi euro turismoari eta merkataritzari laguntzeko

Laguntzak ezarrita dauden neurrien osagarria den babes-estrategia batean kokatuta daude, bi...Leer más

Eusko Jaurlaritzak COVID-19a ez hedatzeko maskarak bertan egitea sustatuko du

Maskaren erabilera masibo baten testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal herritarrentzako...Leer más

Jarduera utzi duten autonomoentzako laguntzak 16 milioi eurora handitu dira

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?