Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 uztaila, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa Finantziazioa Zibersegurtasuna Araudia Basque Cybersecurity Center (BCSC) BDIH Energia Fabrikazio Gehigarria BDIH Fast Track Innobideak programa Gailu Medikoen eta Osasun Digitalaren nodoa BDIH Industria adimenduna Makina adimendun eta konektatuen nodoa Material Aurreratuen nodoa Ris3 Euskadi Robotika malgu eta kolaboratiboa BDIH Smart Industry Programa

Eusko Jaurlaritzak BDIH-Konexio laguntza-programa ireki du teknologia digital eta jasangarriak bultzatzeko euskal enpresetan

Bigarren edizio honetan, SPRIk gastuen % 80rainoko dirulaguntzak eskainiko ditu, guztira 570.000 euro  

 

Eusko Jaurlaritzak bigarren urtez abiarazi du BDIH Konexio laguntza-programa  enpresei teknologia digital eta jasangarriak aplikatzen laguntzeko, eta 570.000 euroko dirulaguntzak eskainiko ditu. Iaz 48 euskal enpresa izan ziren programa honen onuradunak, zeinaren bidez Basque Digital Innovation Hub zentroak aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat jartzen baitu enpresen zerbitzura teknologia digital eta jasangarrien inguruko prestakuntza emateko eta ikerketak, testak eta baliozkotze-prozesuak egiteko. SPRI Taldeak koordinatzen duen izen bereko ekimenak Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyen-en laudorioak jaso ditu berriki.

 

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 20an irekiko da eta zabalik egongo da urriaren 15era arte.

 

Laguntza teknikoa ematen duten proiektu azkarrak dira, baliagarri direnak horrelako teknologiek fabrikazioko benetako arazoak konpontzeko eskain ditzaketen erabilerak probatzeko eta ulertzeko. Fabrikazioko arazoak esatean esan nahi da, besteak beste, zikloen denborak murriztea manipulatzaile robotikoek egiten dituzten zenbait jardueratan, produkzio-prozesu jakin batzuen deformazioen simulazioak egitea, pieza espezifikoen fabrikaziorako teknologiak aztertzea edo prototipoak garatzea composite pieza funtzionalen fabrikaziorako.

 

BDIH Konexio programak 12.000 € eta 20.000 € bitarteko dirulaguntzak ematen dizkie Basque Digital Innovation Hub sareko kideekin (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak, hots, Teknologi Zentro, Unibertsitate, Lanbide Heziketako Zentro eta enpresetako I+G Unitateak) edo Europako DIH zentro batekin (BDIHk harekin lankidetza akordioak baditu) elkarlan estuan garatutako proiektuak aurkezten dituzten enpresei.

 

BDIH ekimena fabrikazio aurreratuko RIS3 euskal estrategiaren barruan dago kokatua, eta helburutzat du enpresa-sareari laguntzea berrikuntza digital eta jasangarrien esperimentazioan. Aktibo berezien eta zerbitzuen sare konektatu bat da, teknologia digital eta jasangarrien inguruko prestakuntza emateko, ikerketarako, eta probak eta baliozkotzeak egiteko, eta enpresen -bereziki, ETEen- zerbitzura dago.

 

Programa honek are gehiago indartu du euskal erakundeek industriaren eraldaketa digital eta jasangarriaren alde egin duten apustu irmoa.

 

Aurtengo plana, gastuen % 80rainoko dirulaguntzak ematen dituena, bereziki zuzentzen zaie arlo hauetako batekin lotutako teknologiak txertatzen dituzten enpresei: fabrikazio gehigarria, zibersegurtasuna, makina adimendun eta konektatuak, material aurreratuak, robotika malgua, sare elektriko digitalak edo gailu medikoak eta osasun digitala.

 

Iazko edizioan, enpresa askok erabaki zuten BDIHko bi kide edo gehiagorekin lan egitea; horrelako elkarlanetan, sareko kideek azpiegitura berezia eta ezagutza eskaintzen dute, planteatutako konponbideari balio erantsi handiagoa emanaz. Kolaborazio horiek baliagarri dira epe luzeko harremanak finkatzeko eta, horrela, industria parte-hartzaileek aurrera egin dezaten teknologia digitalak txertatzeko bidean.

Lotutako albisteak

14 Marzo, 2024 Berrikuntza
Alkizabalgo plataforma jasotzaile elektriko berria jasangarriagoa da: zero gas-isuri eta zarata murrizketa
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Stay Bigelek hezkuntzaren arloko metodologia berritzaileen aldeko apustua egiten du
Irakurri gehiago
22 otsaila, 2024 Berrikuntza
FVEMek 2.100 ikasle baino gehiagori industria hurbildu die ‘Industria Erronka’ proiektuaren bidez 23-24 edizioan
Irakurri gehiago
SACEN San Jorge Placas Energía Solar 20 otsaila, 2024 Berrikuntza
Sacenek telekomunikazioetarako bere lehen kabina adimenduna instalatu du
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Berrikuntza
TokenTrotter-rek bidaiez beste ikuspuntu batetik gozatzeko aukera ematen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak