Renove Smart Industry 2026
Enpresako 75.000 €-ra arte, 4.0 industriako proiektuak bultzatzeko behar diren makineria eta ekipamendu aurreratua finantzatze aldera
Renove Smart Industry programaren xedea da enpresa industrialen inbertsioak sustatzea makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan, betiere, 4.0 industriako proiektuak ezartzeko asmoz. Era horretan, teknologiak aplikatuko lirateke Industria Adimendunaren eremuan.
Programaren helburua argi dago: industria hobea edukitzea Euskadin, enpresak lehiakorragoak izatea eta teknologiaren ahalmena aprobetxatzea ekoizpen-prozesuan.
Ez galdu hardware- eta software-inbertsioa finantzatzeko aukera, eta 4.0 industriaren proiektuan diharduten aholkularitza- edo ingeniaritza-zerbitzuetako adituen laguntza ere izango duzu.
Zure industria modernizatzeko unea iritsi da, 4.0 industriako proiektuak egiteko Fabrikazio Aurreratuaren eremuan
Finantzazioa eta adituen laguntza inbertsioak egin eta 4.0 industriarantz aurrera egiteko
Industria Adimendunaren erronkei heltzeko zure enpresak behar duen jauzi kualitatiboa
Laguntza integrala
- Finantzazioa 4.0 Industriako proiektuek behar duten hardwarea eta softwarea erosteko.
- Aholkularitza- edo ingeniaritza-enpresetako adituen laguntza inplementazio-prozesuan.
Aurrerakinak ordainduko dira
- Eskaera onartzen denean, onartutako zenbatekoaren % 50 jasoko duzu aurrerakin gisa.
- Era horretan, beste finantzazio-iturri batzuetara jotzeko beharra arinduko duzu.
9M € laguntzetan
- Aurreko edizioa oso arrakastatsua izan zen, eta aurtengo aurrekontua bederatzi milioi eurokoa izango da.
- Eskaerak modu ordenatuan ebatziko dira, eskaera dokumentu guztiekin noiz osatu den kontuan hartuta.
Industriako edo lotutako zerbitzuetako ETE bat baduzu eta 4.0 Industriaren erronkei aurre egiteko makineria eta/edo ekipamendu aurreratua ezarri nahi baduzu, aurkeztu zure proiektua eta baliatu laguntza honetaz
- Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresentzat, bertan instalatuko baita erositako makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea).
- 50.000 baino gehiagoko proiektuak, non aholkularitza-zerbitzuek ezin izango duten aurrekontuaren % 25 gainditu.
- Gastuak eskaera edo kontratu bidez egiaztatuko dira, eta erositako makineriaren eta/edo ekipamenduaren zenbatekoaren % 10 ordainduko da gutxienez.
- Erositako elementuak (hardwarea eta softwarea) 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera eta eskaera egin eta hurrengo 12 hilabeteetan entregatu eta abian jarri beharko dira.
Lortu berehalako emaitza ukigarriak
Eskuratu zure enpresa prozesu teknologiko aurreratu, digital eta iraunkorragoekin lehen lerroan lehiatzea ahalbidetuko duen teknologia, bere efizientzia energetikoa hobetuta.
Kontsulta iezaguzu. Argitu zure zalantzak!
Balio erantsi handiko proiektuak Industria Adimendunerako. Adibidez:
Smart Industry bilakatzeko pausoak ematea, aldi berean, etorkizunera modu lehiakorragoan eta eraginkorragoan aurreratzea da
Renove Smart Industryk inbertsioko eta aholkularitzako gastuen % 20 ere finantzatuko du
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Eskatu laguntza 4.0 Industriaren erronkei aurre egiteko
Renove Smart Industry laguntza eskuratu ahal izateko, eskaera-inprimaki hau bete beharko duzu.