Innobideak 2021


Bereizi zure enpresa eta handitu bere lehiakortasuna berrikuntzaren bidez, kudeaketa hobetuz eta pertsonen parte-hartzea indartuz

Innobideak 2021

Berrikuntzara bideratutako proiektuak babesten ditugu: dibertsifikazioko planen eta estrategien diseinua, ezagutza eta metodoen txertaketa zure enpresaren eraginkortasuna hobetzeko, eta pertsonen partaidetzarako eredu berrien ezarpena.

Epeak

Hasiera data: 20/04/2021

Amaiera data: A las 12 horas del 23/09/2021

Innobideak programaren bidez, erantzuna eman nahi zaio euskal enpresen lehiakortasuna -bereziki ETEena- mantentzeko premiazko beharrari, eta horretarako, laguntza emango zaie enpresei egungo egoera ekonomikoaren erronkei aurre egiteko eta oinarri sendoak ezartzeko lehiakorrak izan daitezen etorkizuneko testuinguru disruptiboan.

Helburu hori 3 laguntza-ildoren bidez gauzatzen da: Innobideak LehiabideInnobideak Kudeabide eta Innobideak Pertsonak, eta asmoa da goian esandako aldaketa garrantzitsuetatik eratorritako premiei erantzutea, aldaketa horiek berdin aldatuko baitituzte produktu eta zerbitzuak, prozesuak, kudeaketa-moduak eta pertsonekiko harremanak.

 

Zalantzak badituzu

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

Jarri harremanetan gurekin

Telefono 900 929 393
email info@spri.eus

Innobideak programak eskaintzen dizu

Kanpoko aholkularitza-gastuen % 60ko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza.

Eraginkortasun operatiboa handitzea negozio-prozesuak hobetuz.

Enpresaren dibertsifikazio eta hazkunderako planen eta estrategien diseinua.

Antolakuntza-eredu parte-hartzaileago bat definitzeko laguntza.

25.000 €-ra arteko laguntza orokorra eta 35.000 €-ra artekoa inpaktu handiko eta berrikuntza esanguratsuko proiektuentzat.

Innobideak programak 3 laguntza-ildo eskaintzen ditu helburu desberdinekin.

Innobideak Lehiabide programak lagunduko dizu

  • Produktu edo zerbitzu berrien bideragarritasun-azterketak diseinatzen eta kontzeptualizatzen.
  • Funtzionaltasun berriak diseinatzen enpresako produktu edo zerbitzuentzat.
  • Lehendik erabiltzen diren materialak propietate hobetuak dituzten material berriez ordezkatzeko aukera aztertzen.
  • Erosketa- eta hornikuntza-metodoak edo banaketa-sistemak eta sistema logistikoak diseinatzen eta martxan jartzen.
  • Produktu edo zerbitzuak sustatzeko metodo berriak txertatzen egungo merkatuetan edo merkatu berrietan.
  • Berrikuntzak txertatzen prezioak ezartzean eta bezeroaren erosketa esperientzian.
  • Negozio-eredu berriak eta barnekintzailetzako estrategiak sortzen.
  • Enpresaren tamaina handitzeko operazioak (enpresak erostea, bat-egiteak…) gauzatzen.
  • Hornikuntza-katearen kudeaketa berri bat diseinatzen eta ezartzen edo enpresen eta euren bezero eta hornitzaileen arteko kolaborazioa bideratzeko beste proiektu batzuk diseinatzen eta abiarazten.

Innobideak Kudeabide programak babesten ditu

Kudeaketa aurreratuko hasierako kontrasteari buruzko txostenari, edo enpresaren kudeaketa diagnostikoari, plan estrategikoari nahiz kudeaketa planari erantzuten dioten proiektuak, enpresari jarraian adierazten diren eremu hauetan aurrera egiten eta hobetzen lagunduko dioten metodologia eta tresnak aplikatzera eta ezartzera bideratuta daudenak:

  • Estrategia.
  • Bezeroak.
  • Pertsonak.
  • Gizartea.
  • Berrikuntza.
  • Emaitzak.

Innobideak Pertsonak programak parte-hartzea bultzatzen du

Antolakundeko pertsonen parte-hartzea sustatzeko ekintzak babesten ditu.

  • Enpresaren kudeaketan, emaitzetan edo/eta jabetzan parte hartzeko eredu eta metodo berriak.
  • Hausnarketa proiektuak, enpresei laguntzeko kudeaketaren edo/eta jabetzaren ondorengotza modu ordenatuan planifikatzen, langileen parte-hartze esanguratsua ahalbidetuz.
  • Konpainietako lantaldeek 4.0 Industriako teknologia berri eta bideratzaile digitalak txertatzeko behar dituzten gaitasunak identifikatzeko eta lehenesteko proiektuak.

Zure enpresak ekimen honetan parte har dezake.

Industri arloko enpresa bat edo produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzuetako enpresa bat zara?
Badituzu gutxienez 10 lanpostu Innobideak Lehiabide eta Innobideak Pertsonak ildoetan parte hartzeko, edo gutxienez 50 Innobideak Kudeabide ildoan parte hartzeko?
Baduzu lantegi bat Euskadin?

Ohiko galderak

Enpresak likidazio-eskaera aurkeztu ahal izango du laguntza-eskaeran adierazitako hasierako amaiera-data baino lehen, baldin eta proiektua osorik bukatuta badago eta dagozkion faktura guztiak ordaindu baditu. Behin likidazio-eskaera aurkeztutakoan, enpresak ezingo du beste likidazio-eskaerarik aurkeztu edo proiektuaren exekuzio-epea luzatu, eta proiektua amaitutzat joko da.
Lankidetza-proiektu bat osatzeko bi enpresa behar dira gutxienez. Halere, kontuan hartu behar da enpresa guztiek bete behar dituztela INNOBIDEAK Programaren araudian erakunde onuradun izateko ezarritako baldintzak. Era berean, justifikatu egin beharko da proposatutako enpresa guztien parte-hartzea beharrezkoa dela proiektua gauzatzeko, ez dadin sortu lankidetza-proiekturik partzuergoaren sorrera beharrezkoa ez denean edo behartua denean.
EZ. Aurkeztutako laguntza-eskaera dokumentu ofizial bat da eta ez du aldaketarik onartzen irismenari, kostuei edo parte-hartzaileei dagokienez. Behin proiektu-eskaera aurkeztu ondoren, ulertzen da itxia eta irmoa dela. Proiektuaren konfigurazioan aldaketak egin behar badira, enpresak uko egin beharko dio aurkeztutako espedienteari, eta bakarrik laguntza-eskaerak aurkezteko epeak zabalik jarraitzen badu aurkeztu ahal izango du beste eskaera bat, zeinari erantsiko dion hornitzaile, kostu eta irismen berriei buruzko informazioa eta dagokion justifikaziozko dokumentazioa
BAI. Behin INNOBIDEAK Programarako laguntza-eskaera aurkeztu ondoren, enpresa has daiteke lanean proiektuan. Halere, kontuan hartu behar da posible dela laguntza ukatzea. Beraz, enpresa arrisku horrekin ariko litzateke lanean, proiektuaren kostuak bere gain hartuz Programaren kofinantzaketarik gabe. Nolanahi ere, SPRIn laguntza-eskaera aurkeztu ondoren hasi beharko da proiektua, eta hasiera-datak bat etorri beharko du eskaera horretan adierazitako datarekin.
EZ. Kudeabide ildoan enpresari eskatzen zaion batez besteko plantilla 50 lanpostukoa edo gehiagokoa da. Plantilla hori “Txostena: alta egoeran dauden langileen batez besteko plantilla” agiriaren bidez egiaztatu behar da. Agiri hori Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak ematen du eta argi adierazi behar du enpresak gutxienez 50 langileko plantilla duela laguntza-eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan. Kopuru hori lortzen ez bada, hamarren batzuengatik bada ere, enpresak ez du beteko programa honen onuradun izateko ezarritako baldintza.
Lehenik eta behin, jakin behar da enpresa horrek egin ote duen Plan Estrategikorik lehenago. Hala bada, Innobideak Programaren ezein ildok ez dio dirulaguntzarik emango Plan Estrategikoa egiteko, ez baita Lehiabide ildoak babestu dezakeen berrikuntza proiektu bat, ezta Kudeabide ildoak ere, kasu honetan ez baita tresna berri bat sartuko enpresaren kudeaketan, Plan Estrategikoa aurretik txertatua zegoelako. Beste gauza bat litzateke enpresaren lehen Plan Estrategikoa balitz, zeren kasu horretan ulertuko litzateke proiektuaren helburua dela tresna berri hori txertatzea enpresaren kudeaketan. Hala balitz, Kudeabide ildoko laguntza jaso lezake.
Lehenik eta behin, jakin behar da ea enpresak 50 langiletik gorako batez besteko plantilla duen laguntza eskatu aurreko 12 hilabeteetan. Halakorik ez badu, enpresak bere lurralde historikoari dagokion Foru Aldundian indarrean dagoen Kudeabide programan aurkeztu beharko du eskaera. Kasu horretan, “derrigorrezkoa” izango da Euskaliten laguntzarekin eginiko kontrastea edukitzea. Aitzitik, 50 langile edo gehiagoko batez besteko plantilla duten enpresek INNOBIDEAK-Kudeabide ildoko laguntza-eskaera aurkeztu ahal izango diote SPRIri eta Euskaliten kontrastearen ordez posible izango dute dokumentu hauetariko bat aurkeztea: enpresak berak eginiko kontrastea, barneko baliabideekin edo kanpoko aholkulari baten laguntzarekin; Plan Estrategikoa edo Kudeaketa Plana, non behar bezala identifikatuko baita dirulaguntza jasotzeko aurkeztu nahi den proiektua.
INNOBIDEAK Programaren araudia oso argia da puntu honetan. Kanpoko enpresa adituek jaulkitako fakturak ordainduta daudela egiaztatzeko, araudiak dio finantza-erakundearen ordainagiriak aurkeztu behar direla. Ordainagiri horietan argi eta garbi adierazi behar dira gutxienez datu hauek: ordainketa egin duen erakundea, zein erakunderi ordaindu zaion, ordainketaren data, ordainketaren zenbatekoa eta, oso garrantzitsua, ordaindu d(ir)en faktur(ar)en zenbakia.
EZ. Araudia oso argia da puntu honetan. Bankuko dokumentazio bidez egiaztatu behar da proiektuan parte hartu duten enpresa adituek jaulkitako fakturen ordainketa, eta dokumentazio horrek argi eta garbi jaso beharko du, gutxienez, informazio hau: ordainketa egin duen erakundea, zein erakunderi ordaindu zaion, ordainketaren data, ordainketaren zenbatekoa eta, oso garrantzitsua, ordaindu d(ir)en faktur(ar)en zenbakia. Ordainketa-sorta enpresak berak sortutako informazioa da, eta ez du balio fakturak ordaindu direla egiaztatzeko.
EZ. INNOBIDEAK Programaren onuradun izateko ezinbestekoa da enpresa eskatzaileak onuradun izateko baldintza guztiak betetzea Euskadin daukan instalazioan. Jarduera komertziala ez da sartzen INNOBIDEAK Programak diruz laguntzen dituen jardueren barruan. “Industri arloko enpresak eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu-enpresak” izan behar dira.

Lortu orain zure negozioak balio diferentziala izateko laguntza.

Bete zure eskaera Innobideak programako dirulaguntzak lortzeko.

Zalantzaren bat duzu?

Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua.