Hornitzaile estrategikoak erakartzea
Invest in the Basque Country ekimenak hornitzaile estrategikoak erakartzen ditu Euskadira gure ekosisteman integratu daitezen, dela produkzio-lantegi batekin, dela I+G-ko zentro batekin.
Testuinguru global gero eta arriskutsuago honetan (pandemia, gatazka belikoak, lehengai eta itsasoratze kostuen gorakada, etab.), inoiz baino garrantzitsuagoa da tokiko hornitzaile estrategikoen oinarri sendo bat izatea.
Nahiz eta Euskadin badugun ekosistema industrial indartsu bat, posible da hemen ezin eskuratu izatea atzerrian kokatutako hornitzaileek eskaintzen dituzten hainbat osagai edo zerbitzu.
Horregatik jarri du martxan SPRIk ekimen hau, jakin nahi baitu zein teknologia edo osagai falta diren gure balio-katean, hornitzaile estrategiko horiek Euskadira erakartzeko.
Hornitzaile estrategikoak hurbil daudenean, zure enpresak kostuak eta denbora aurreztu ditzake.
![]()
Zein premia ikusten dituzu hornikuntza arloan?
Identifikatuta badituzu, lagundu zaitzakegu
Nola funtzionatzen du?
Gakoa: euskal enpresen hornikuntza-premiak detektatzea
![]()
01
AUKERAK DETEKTATU
Euskal enpresek hasierako gogoeta bat egin behar dute argitzeko atzerrian dituen hornitzaileetatik zeini interesa lekiokeen fisikoki kokatzea Euskadin eta jakiteko ezarpen horrek ze onura ekarriko lizkiekeen enpresari eta euskal ekonomiari.
![]()
02
KONTRASTEA
Behin azterketa hori egin ondoren, euskal enpresa harremanetan jarriko da atzerriko hornitzailearekin eta aztertuko du zein neurritaraino interesatzen zaion Euskadin kokatzea.
![]()
03
INPRIMAKIA BIDALI
Enpresek inprimakia beteko dute, bai Euskadin ezartzeko interesa izan lezaketen hornitzaile zehatzen datuekin, bai hornitzaile identifikaturik ez duten arlo edo teknologien datuekin, baldin eta uste badute halako hornitzaileak Euskadin kokatuta egotea onuragarria izan litekeela euren jarduerarako.
![]()
04
BIDEOKONFERENTZIA BATERATUA
Bideokonferentzia bat egingo da inplikatutako alderdiekin: euskal enpresa, atzerriko hornitzailea, Klusterra edo Enpresa Elkartea (prozesuan parte hartu badu) eta Invest The Basque Country. Bilera horretan alderdi bakoitzak bere interesak edo premiak azalduko ditu, zehazteko hasieran bideragarria ote den ezarpen bat egitea Euskadin.
![]()
05
EZARPEN-PROIEKTUA
Hasierako interesa positiboa bada, Invest in The Basque Country ekimenak Ezarpen-Proiektu bat garatuko du atzerriko hornitzailearentzat, atal hauek izango dituena: Ekosistema industriala, balizko kokalekuak, Administrazioak eskaintzen dituen laguntzak eta programak, fiskalitatea, etab.
Hornikuntza-katea azkartu, produkzio-epeak laburtu, zerbitzua hobetu edo eraginkortasuna eta malgutasuna hobetu nahi duten euskal enpresentzat.
Euren hondar-alea jar dezakete euren hornitzaileei ezarpena egiteko bidea erraztuz, edo ezagutzera emanez euren lan-eremuan edo merkatuan antzeman dituzten hornikuntza-premiak.
Ohiko galderak
Kargatzen...
Zein hornikuntza-premia antzeman dituzu zure balio-katean? Kontaiguzu hemen
Esaiguzu zure hornitzaileetatik zein gustatuko litzaizukeen Euskadin ezartzea, edo zein hornikuntza-premia detektatu dituzun, teknologia edo hornitzaile estrategiko horiek Euskadira erakarri ditzagun.
Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan.
Euskal enpresentzako arreta zerbitzua