Programa honek oinarri teknologiko edota berritzaileko ETEen sustapena babesten du, Euskadiren garapen teknologikoan eta berrikuntzan duten eragina handitzeko eta, beraz, une honetan hain garrantzitsua den ekonomi ehunaren produktibitatea hobetzeko.
Programa honek (aurten 100 milioi euroko inbertsio induzitua eta 500 enplegu berriren sorkuntza ahalbidetuko duena) teknologiaren eta berrikuntzaren garapena sustatzen du, aberastasun ekonomiko eta soziala sortzeko Euskadin; hala, enpresa onuradunak gai izango dira lehiakor izaten jarraitzeko, lehendik dauden lanpostuak mantentzeko eta lanpostu gehiago sortzeko.
Laguntzak itzuli beharreko dirulaguntzak dira, inbertsioekiko proportzionalak, gehienez 150.000 eurokoak sortutako lanpostu bakoitzeko edo 100.000 eurokoak hasierako plantillari eusteko, eta bost urtetan itzuli beharko dira.
ZURE INBERTSIO-PROIEKTUA GURI ORAIN KONTATZEAK BADITU ABANTAILAK
Zure aurre-eskaera aurkezten badiguzu inbertitzen hasi aurretik, posible duzu diruz laguntzeko moduko inbertsio gisa sartzea aurre-eskaera aurkezteko epetik hasi eta eskaera formala egin arteko tartean (programaren deialdia argitaratu ondoren) egiten dituzun inbertsio guztiak.
150.000 euroraino sortutako lanpostu bakoitzeko
5 urtetan itzuliko diren abalik gabeko kredituak
Instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko laguntza
Plantillan talentua sartzeko aukera
*
Bete zure aurre eskaera, Gauzatu Industria 2021 programaren aurrerakinak eskuratzeko.
Zalantzaren bat duzu?
Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua