Gaitasun Digital Profesionalak 2025
2.00.000 € IKANOS sistema ezartzeko laguntzetan, Euskadiko enpresak osatzen dituzten pertsonen Gaitasun Digital Profesionalak garatuz eta indartuz, enpresen lehiakortasuna handitzeko
Gaitasun Digital Profesionalak oso tresna erabilgarria dira Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarea osatzen duten erakundeen aurrerabidean, haien lehiakortasuna handitzeko eta merkatuetan duten posizionamendua indartzeko aukera ematen bait dute.
Ildo horretan, ezinbestekoa da enpresa bakoitzaren egoera partikularra ezagutzea, erakundea osatzen duten pertsonen Gaitasun Digital Profesionalak aztertzeko eta hobetzeko plan pertsonalizatu bat ezarri ahal izateko, pertsonen eta enpresaren beraren produktibitatea hobetzeko bidean beste urrats bat eman ahal izateko.
Gaitasun Digital Profesionalen programak giza baliabideen eta digitalizazioaren arloko adituen aholkularitza espezializatua eskaintzen die Euskadiko enpresei. Helburu hori lortzeko, aholkulariek frogatutako metodologia batez baliatuko dira, eta metodologia hori modu pertsonalizatuan eta doan aplikatuko dute. IKANOS izeneko metodologia honek hobekuntza-prozesu bat definitzen du, Europako Batzordeak ezartzen duen DigComp kontzeptu-esparruan oinarritutako ibilbide-orri pertsonalizatu batekin. Horrela, enpresa bakoitzak errealitateari lotutako helburuei buruzko urratsak eman ditzake, tresna praktikoetan oinarrituta, ondoren, bere lantaldearen beharretarako egokienak diren prestakuntza-planak abian jartzeko.
Zure lantaldearen hobekuntza pertsonal eta profesionalak zure enpresaren produktibitatea eta langileen inplikazioa areagotuko ditu, eta zure enpresaren posizionamendua sendotuko du lehiakortasunean oinarrituz
Epeak
Amaiera data:
2025-09-30, 23:59retan
IKANOS sistema
IKANOS sistema etengabeko hobekuntzarako metodologia bat da, Europako Batzordeak definitutako DIGCOMP gaitasunetan oinarritua, eta 6 ardatz desberdinetan lan egiten da egoeraren ikuspegi globala izateko. Sistema honi esker, diagnostiko eta hobekuntza plan pertsonalizatua defini daiteke, erakundea osatzen duten pertsonen profil profesionalean eta enpresaren beraren produkzio-premietan oinarrituta. Horrela, pertsonei pertsonalki eta profesionalki aurrera egiteko behar dituzten tresnak eta ezagutzak eman nahi zaizkio enpresari, bere lan-produktibitatea eta enpresaren lehiakortasuna handitzeko.
01_Deskubritu
"DIGCOMP" Gaitasun Digitalen Europako Esparruak definitutako gaitasunak eta hauek zure enpresarentzat duten garrantzia.
02_Ikuskatu
Gaitasun bakoitzak enpresa-mailan duen pisua eta pertsona bakoitzak hauetan izan behar duen gaikuntza-maila.
03_Aztertu
Auditorian hobekuntza-beharrak eta ezarri beharreko helburuak modu pertsonalizatuan definitzeko lortutako emaitzak.
04_Lagundu
Hobetzeko ahalegina eta prestakuntza-lana bideratzen, gaitasunetan eta gaikuntzan zehaztutako helburuak lortzeko.
05_Sakondu
Azterketatik eta lan-bizitzan zehar etengabe hobetzera bideratutako estrategiak eta metodologiak eskuratu.
06_Bistaratu
Enpresako Gaitasun Digital Profesionalen trebakuntza agerian jarri, enpresaren talentu digitala bistaratuz.
Gaitasun Digital Profesionalak eskaintzen dizu
27 pertsona eta 8.100 €-ra arteko laguntzak enpresa bakoitzerako, DIGCOMPen oinarritutako IKANOS sistema ezartzeko
Zure lantaldeak dituen gaitasun digital profesionalen egungo egoeraren diagnostikoa
Enpresak gaitasun digital profesionalen arloan izan behar dituen beharrak definitzea, egindako azterketan oinarrituta
Zure lantaldearen enpresa-lehiakortasuna eta garapen pertsonal eta profesionala hobetzeko bide bat zehaztea
Gaitasun Digital Profesionalak emango dizu
- Gaitasun Digital Profesionalen arloko aholkularitza espezializatua eta pertsonalizatua eskuratzea.
- Europako DIGCOMP ereduan oinarrituta garatutako IKANOS eredua ezartzea.
- Langileen Gaitasun Digital Profesionalak diagnostikatzeko eta ebaluatzeko plan bat definitzea eta ezartzea*.
- Gaitasun Digital Profesionalen diagnostiko-planetik eratorritako prestakuntza-ekintzak ez dira sartzen.
* Proiektuak ebazpenaren egunetik 6 hilabeteko epean gauzatu behar dira, eta beste 6 hilabetez luzatu ahal izango dira.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Lantaldeko trebetasun eta Gaitasun Digital Profesionalak hobetuz bere lehiakortasuna hobetu nahi duten enpresentzat
Euskadin kokatutako enpresa guztientzat, haien tamaina eta jarduera garatzen duten sektorea alde batera utzita.
- Autonomoak, Mikroenpresak, ETEak eta Enpresa Handiak sartzen dira.
- Diagnostiko- eta hobekuntza-proiektua garatzeko Euskadin jarduera-zentro bat izan behar du.
- Enpresa-jarduera garatzen duen sektorea edozein dela ere
Zure lantaldearen hazkunde pertsonala eta profesionala, zure enpresaren lehiakortasuna handitzek balio handiko tresna da
Aholkularitza espezializatua hobekuntza plan pertsonalizatu baterako
Azterketa zorrotz bat egiteko, Euskadiko enpresak osatzen dituzten langileen Gaitasun Digital Profesionalak hobetzeko ekintza-plan on bat ezarri ahal izateko, lan espezializatua egin behar da. Ildo honetan, egoerak eskatzen duen mailako aholkulari-talde bat izatea ezinbestekoa da. Proiektu bakoitza aztertu eta ekintza-plan egokiena definitzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta baliabideak izango dituena, plana pertsonalizatuz eta enpresa bakoitzaren beharretara egokituz, DIGCOMP gaitasunetarako zehaztutako esparruan.
Gaitasun Digital Profesionalak programa eskatzeko argibideak
Aholkulari espezializatuak izateko aukera eskaintzen dizugu, zure erakundea osatzen duten pertsonen Gaitasun Digital Profesionalak hobetzeko ekintza-plan bat diseinatzeko eta egungo egoera aztertzeko.
1
Hasiera
Identifikatu eta zehaztu zure beharrak, zure enpresaren Diagnostiko Digital Profesionala egiteko gaitutako 16 aholkularitza-erakundeetako bat aukeratuz.
2
Definizioa
Hautatutako aholkularitza-erakundearekin definitzen du proiektua.
3
Laguntza-eskaera
Bete laguntza-eskaera zehaztutako proiektua erantsita. Laster jasoko duzu ebazpena.
4
Ezarpena
Jarri martxan zure proiektua.
5
Likidazio-eskaera, emaitzak
Zure proiektua gauzatu ondoren, bete ezazu likidazio-eskaera, egindako proiektuaren txostenak erantsita. Laster jasoko duzu ebazpena.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Sartu zure lantaldeak konpetentzia digital profesionalen arloan dituen gaitasunak diagnostikatzeko eta hobetzeko programan
Oraindik ez bazara harremanetan jarri programak akreditatutako aholkulari espezializatuetako batekin, ez baitakizu zure enpresa prest dagoen, inprimaki hau bete.
Baduzu sartzeko dokumentazioa?
Akreditatutako agenteak emandako proiektu-txostena baduzu, zure eskaera-espedientea bete dezakezu.