Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio-txosten Teknikoak Igortzeko Zerbitzua
Lortu modu arinean, doakoan eta erabateko berme juridikoarekin zure I+G eta berrikuntza-jarduerarako kenkariak
SPRIk foru-aldundien eta SPRIren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan zerbitzu hau eskaintzen dizu berrikuntzari bultzada emateko, sozietateen gaineko zergari buruzko foru-araudian I+G jardueren eta berrikuntzaren ondoriozko kenkaria aplikatzeko txostenak egitearekin lotuta.
Helburua enpresen berrikuntza-jarduerak sustatzea, indartzea eta bultzatzea da, I+G eta berrikuntza arloko proiektuetarako dirulaguntzen programak zerga-pizgarriekin osatuta.
Txosten tekniko hau lortu ahal izateko, I+G jardueren proiektuen ebaluazioa egingo da lehenik eta behin eta, ebaluazio positiboa izan ezkero, zure I+G proiekturako Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txostena Teknikoa prestatuko da. Zure proiektuak hainbat enpresaren parte-hartzea badu, eskaera bakarra egingo da, alderdi guztiek sinatua, eta, ondoren, txosten bat egingo da parte hartzen duen enpresa bakoitzarentzat.
Bi eratako txostenak jaulkitzen ditugu Sozietateen Gaineko Zergan I+G eta berrikuntza jarduerarengatik kenkari fiskala lor dezazun, eta hirugarren bat finantza-erakunde bati kreditu fiskala transferitu nahi dutenentzat.
Orain aurrerapen teknologikoa duten berrikuntza-proiektuak ere babesten ditugu, galde iezaguzu!
Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio-txosten Teknikoak Igortzeko Zerbitzuak bi txosten mota eta finantza-erakunde bati kreditu fiskala transferitzeko hirugarren txosten mota bat igortzeko aukera eskaintzen dizu
I+G proiektuetarako txostenak
Horrelako proiektuek aurrerapena eskatzen dute garatu beharreko teknologien edo tekniken artearen egoerari dagokionez.
HAZITEKen 200 puntutik gora duten proiektuek automatikoki jasoko dute txosten hori.
Eskaera egiteko epea: urtarrilak 1 - abenduak 31
Aurrerapen teknologikoa duten berrikuntza-proiektuetarako txostenak.
Horrelako proiektuek jauzi esanguratsua ekarri behar diote enpresaren abiapuntuko egoerari eta eragin handia izan behar du enpresan bertan.
200 puntu baino gehiago lortzen dituzten eta aurrerapen teknologikoa duten proiektuek eta Fast Track Innobideak laguntza-programaren irizpide gakoetan % 50 edo gehiagoko gehieneko puntuazioa lortzen dutenek automatikoki jasoko dute txosten hori.
Eskaera egiteko epea: urtarrilak 1 - abenduak 31
I+G+b-ren (64 bis) proiektuen kreditu fiskala transferitzea
Nahi duzuna zure I+G+b proiektuaren kreditu fiskala finantza-erakunde bati transferitzea bada, txosten hori eska diezagukezu.
Eskaera egiteko epea: urtarrilak 1 - azaroak 15
Doako zerbitzu honen bidez, heldutasun teknologikoko maila guztiak babesten ditugu proiektua ezarri edo merkaturatu arte
I+G arloko eta berrikuntza-jarduerak bultzatzen eta sustatzen ditugu industria-enpresetan eta industriarekin lotutako zerbitzuetan, dirulaguntzak zerga-pizgarriekin osatuta
Urtero eska daiteke edo, behin, proiektu osorako
Loteslea da foru-aldundientzat
Erabateko segurtasun juridikoa ematen dio zure enpresari
Lortzeko oso erraza da, eta doakoa
Igortzen dugun txosten tekniko bakoitzaren kalitatea bermatzeko, ebaluazio-irizpide zorrotzak ezartzen ditugu. Gure ebaluazio-prozesuaren elementu espezifikoak ezagutzea lagungarria izango da zure proiektu guztien artean ziurtagiria lortzeko potentziala zeinek duen identifikatzeko.
- Kontrolatutako arrisku teknologikoa. Proiektuaren meritu teknologikoa. Gehieneko puntuazioa: 100
- Proiektuaren emaitzen balizko merkatua eta ustiapenerako eta inpaktu ekonomikorako aukerak. Gehieneko puntuazioa: 175
- Giza baliabideen egokitzapena. Gehieneko puntuazioa: 50
- Metodologia egokia. Gehieneko puntuazioa: 50
- Egituraren argitasuna eta aurrekontuaren banakapena. Gehieneko puntuazioa: 50
- Ingurumeneko eta gizarteko inpaktua. Gehieneko puntuazioa: 75
* Gutxienez 200 puntu lortu beharko dira.
- Berrikuntzaren maila. Gehieneko puntuazioa: 25 (irizpide honetarako eskatzen den gutxieneko puntuazioa gehieneko balioaren % 50 edo gehiago da).
- Proiektuaren emaitzak eta inpaktua: Gehieneko puntuazioa: 30 (irizpide honetarako eskatzen den gutxieneko puntuazioa gehieneko balioaren % 50 edo gehiago da)
- Metodologia egokia. Gehieneko puntuazioa: 15
- Giza baliabideen egokitzapena. Gehieneko puntuazioa: 15
- Egituraren argitasuna eta aurrekontuaren banakapena. Gehieneko puntuazioa: 10
- Ingurumenean duen eragina Gehieneko puntuazioa: 5
* Gutxienez 200 puntu lortu beharko dira.
*Hazitek edo Fast Track Innobideak laguntzetan 200 puntura iristen diren proiektuen kasuan, txostenak automatikoki igortzen dira.
Aztertu gurekin kenkari fiskalaren alderdi berriak zure enpresaren berrikuntza indartzeko
Aukeratu
Behar duzun txosten mota: I+G arlorako, garapen teknologikoa duen berrikuntzarako edo I+G+b arloko proiektuaren dedukzioak transferitzeko.
Eskatu
Eskatu zure txostena. Urte osoan zehar egin dezakezu. Eta hainbat urtetarako proiektuen kasuan, gainera, urte horietarako guztietarako eskaera bakarra egiteko aukera egongo da.
Etekina atera
Zure proposamena ebaluatu eta Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txosten Teknikoa bidaliko dizugu, zure berrikuntza bizkortzeko eta kenkari fiskalak aplikatzeko segurtasun handiagoa emateko.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?
Bete formularioa eta zure kontsultari modu pertsonalizatuan erantzungo diogu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.
Lortu zure Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txosten Teknikoa, optimizatu zure onura fiskalak eta indartu zure enpresaren berrikuntza.
Ebaluazio-zerbitzura sartu ahal izateko eta Ondorio Fiskaletarako Txosten Teknikoa lortzeko, bete zure eskaera.