Azpitek 2026

Lortu bikaintasuna zure ikerketetan ekipo eta azpiegitura berriak erosiz edo egun dituzunak hobetuz

Azpitek 2026

Euskadiko industria-ehunduran inpaktua izango duen kalitatezko ikerketa lortzeko ikerketa-azpiegiturarik onenak behar dira

Ikerketa-azpiegiturak dira I+G+b-eko ekosistemen eta berrikuntzan oinarritutako balio-kateen bizkarrezurra.

Horiek eraikitzeko, kudeatzeko, martxan jartzeko eta mantentzeko baliabide eta gaitasun tekniko handiak behar dira, hortaz, enpresa gehienek ezin dituzte modu independentean eskuratu.

Ezinbestekoak dira edozein tamainatako enpresetara transferitzeko ezagutza sortzeko, eta Euskadin inpaktu zientifikoa, ekonomikoa eta soziala duen berrikuntza bultzatzeko.

Hori dela eta, Azpitek programak 9.000.000 € ditu egiten dituzuen ikerketetan pauso bat harago joateko beharrezkoak diren ikerketa-azpiegiturak eta -ekipoak eskuratzeko, instalatzeko, berritzeko eta eguneratzeko; eta, hala, Euskadiko industria-ehunduraren eraldaketan ekarpena egiteko.

Horrekin, baliabide gehiago eman nahi dizkiegu ZTBESko foku anitzeko zentro teknologikoei, kalitatea eta bikaintasuna handitzeko, eta, hala, Euskadiko ikerketan, ekonomian eta gizartean inpaktu nabarmena izango duten emaitzarik onenak lortzeko.

Programa horren helburu nagusia Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzea, I+G+b jarduera bultzatzea eta emaitzak Industria Plana – Euskadi 2030en esparruan erakustea da.

Helburu hori lortzeko, Azpitek programak dirulaguntzak eskaintzen dizkie ZTBESren barneko Foku anitzeko Teknologia Zentroei egiten dituzten ikerketa-jardueretarako beharrezko diren ekipamenduak erosteko, instalatzeko, berritzeko eta eguneratzeko. Dirulaguntza hori egindako inbertsioaren % 100era artekoa izan daiteke, ekipamenduaren erabilera lotuta badago erakundearen jarduera ez-ekonomikoarekin. Eta % 50era artekoa izan daiteke, erakundearen jarduera ekonomikoarekin lotuta badago.

Epeak

Hasiera data: 2025-12-30
Amaiera data:
2026-03-27, 23:59retan

Ikerketarako azpiegitura berriak arlo hauetan aurrerapausoak emateko:

MATERIAL AURRERATUAK

FABRIKAZIO AURRERATURAKO TEKNOLOGIAK

TEKNOLOGIA DIGITALAK

TEKNOLOGIA ENERGETIKOAK

DESKARBONIZAZIO TEKNOLOGIAK

TEKNOLOGIA BIOSANITARIOAK

Aurreko edizioko zifrak

0

Aurkeztutako proiektuak

0

finantzatutako proiektuetarako laguntzetan

0

batez beste proiektu bakoitzeko

Zer eskaintzen du?

Azpitek-ek eskaintzen dizu

Ikerketa-azpiegituratan egindako inbertsioaren % 100 arte laguntzen du diruz.

Ikerketa-lerro berriak sustatzeko eta materia estrategikoak garatzeko aukera

Euskadiko sektore estrategikoen inpaktuaren garapenean eta ikerketan bikaintasun-maila handia lortzea.

Zure zentroaren lehiakortasuna hobetzea I+Gren bitartez, azpiegitura eta ekipamendu modernoagoetara sartuz.

Zertan laguntzen dizu?

Azpitek-ek laguntzen dizu

  • Euskadiko industria-ehunduraren eraldaketari ekarpena egiten
  • Efizienteagoa izateko eta ikerketetan emaitza hobeak lortzeko ekipoak eta azpiegiturak erosten.
  • Ekipamendu berriaren instalazioarekin eta funtzionamenduarekin lotutako kostu guztiak barne.
  • Zure zentroaren I+G+b-ren arloko balio-katea indartzen.
  • Ikerketa puntakoagoak garatzen, zaharkituta geratu diren ekipamenduak eta azpiegiturak berrituz.
  • Ikerketa-ekipamendua hobetzeko edo eguneratzeko osagarriak erosten.
  • Euskadiko erronka sozioekonomikoei zientziatik eta teknologiatik erantzuten

Ezagutu ezazu programa hau

Norentzat da?

Foku anitzeko Teknologia Zentro batean lan egiten al duzu?

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Foku Anitzeko Zentro Teknologikoek beraien ikerketa-jardueraren emaitzak sustatzeko eta hobetzeko aukera izango dute Azpitek 2026 programarekin.

Dirulaguntza hauen helburua da zentro horietan garatzen diren I+G+B-ko jarduerak sustatzeko eta hobetzeko behar diren ekipamendu eta instalazioak erosten laguntzea.

Kostu osoaren % 100era arteko dirulaguntza emango dizugu azpiegitura zure erakundeak egiten duen jarduera ez ekonomikoarekin lotuta baldin badago eta % 50era artekoa jarduera ekonomikoarekin lotuta baldin badago. Hau da zure aukera!

Eskatu hemen

Laguntza behar duzu eskaera aurkeztu aurretik?

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Lortu laguntzak orain eta jarraitu I+G-n inbertitzen

Erosi erosotasunez ikerketarako azpiegitura eta ekipo eraldatzaile berriak eskaera hau osatuta.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

TELEFONO ZENBAKIA 900 929 393

Lotutako laguntzak

Zure I+G+B-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu