Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 iraila, 2021 Invest in Basque Country Invest in Basque Country

Euskadik toki erakargarria izaten jarraitzen du atzerriko inbertsioentzat

- 2020an Euskadira iritsi ziren 31 atzerriko inbertsio-proiektuek 159 milioi euroko inbertsioa ekarri zuten, eta 333 enplegu sortu eta 978 mantendu zituzten

Arantxa Tapiak, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, esan du Euskadik toki erakargarria izaten jarraitzen duela atzerriko inbertsioentzat. Zentzu horretan, nahiz eta pandemiak ondorio global negatiboak izan dituen ekonomiaren nazioartekotzean, Tapiak aipatu du “Invest in the Basque Country “ ekimenak atzerriko 31 inbertsio erakarri zituela 2020an, eta horri esker posible izan dela enplegua mantentzea, eta enpresa berriak eta enplegu berriak sortzea”.

 

Zehazki, 2020an Euskadira iritsi ziren 31 atzerriko inbertsio-proiektuek 159 milioi euroko inbertsioa ekarri zuten, eta 333 enplegu sortu eta 978 mantendu zituzten. Tapia sailburuak baieztatutakoa berresteko esan liteke 2021eko lehen seihilekoan inbertsioak bikoiztu egin direla iazko datuekin konparatuta.

 

Sailburuak balioan jarri ditu Euskadik herrialde bezala dituen ezaugarriak: erakargarria da inbertitzeko, I+G-ko eta industri arloko ekosistema indartsua du, eta orobat aipatzekoak dira azpiegitura-sarea, logistika edota giza kapitalaren goi-mailako kualifikazioa.  Euskadin edozein jarduera industrialetarako behar diren hornitzaile eta kolaboratzaileak aurki daitezke ehun kilometroko azaleran, eta hori ez da ohikoa Europa hegoaldeko beste eskualde batzuetan.

 

Halaber, atzerriko inbertitzaileek asko baloratzen dute Administrazio hurbil bat izatea, laguntza ematen diena ezarpenaren alderdi guztietan: kokaleku egokiena aukeratzea (SPRILUR eta Teknologi Parkeak bezalako sozietate publikoen bitartez), kolaboratzaile eta hornitzaileak aurkitzea (Klusterren bitartez) eta euren I+G-ko proiektuak bultzatzea. Horiez gain, epe luzeko ziurtasuna ematen dien administrazio fiskal gardena aurkitzen dute hemen, eta hain zuzen horixe interesatzen zaie paradisu fiskal baten bila ez dabiltzan inbertitzaile berriei.

 

Arantxa Tapiak dioenez, “ez gara gu hori esaten dugun bakarrak. Urtez urte gauza bera adierazi du Finantial Times erakunde ezagunak, zeinaren arabera Euskadi inbertsioak egiteko leku aproposa baita hainbat arrazoirengatik, besteak beste hauengatik: konektagarritasuna, lehendik ezarrita dauden enpresei ematen zaien arreta (Aftercare) edota ekosistema industrial eta teknologikoa indartzean oinarritutako gure estrategia”.

 

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2023 Invest in Basque Country
Pesint: industria-instalazioetako emisioak murrizteko konpromisoa
Irakurri gehiago
17 uztaila, 2023 Azpiegiturak
LemuGroupek etorkizuneko paperaren converting sektorerako makinak egiten ditu Tolosaldean
Irakurri gehiago
24 maiatza, 2023 Invest in Basque Country
SPRI Taldeak topaketa bat antolatu du Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin
Irakurri gehiago
10 urtarrila, 2023 Invest in Basque Country
Euskadin kokatutako atzerriko enpresek uste dute fakturazioa handituko dutela 2023an
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2022 Invest in Basque Country
SPRIk laguntza ematen du euskal enpresentzat estrategikoak diren hornitzaileak erakartzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak