Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 Azaroa, 2022 Ingurumen-jasangarritasuna

Termeps proiektua, isolamendu termikorako ekodiseinu eta ekonomia zirkularreko soluzioa

Aislamientos Arellanok ekopanel isolatzaile aurreratuak fabrikatzen ditu, eta horiek fabrikatzeko jada industrian erabilitako poliestireno hedatuaren hondakinak eta hondakin mineralak berreskuratzen ditu.

Termeps proiektua, Aislamientos Arellanok garatua eta Ihobe sozietate publikoak babestua, ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko soluzio ekoberritzaile bat da. Ekimen horrek isolamendu termiko altuko ekopanel aurreratuak fabrikatzea du helburu. Horiek fabrikatzeko poliestireno hedatuaren, EPS postkontsumoaren eta mineralen hondakinak erabiltzen dira.  

Ander Aierbe Sudupe Aislamientos Arellanoko zuzendari komertzialaren arabera, “honen gakoa aire itxiko gelaxkak egitea eta aire estanko horren portaera ona aprobetxatzea da”. Horrela, gehitu duenez, “isolamendu termikorako portaera optimoa eta baliabide naturalen erabilera baxua duen produktu bat lortzen da”. Proiektu honetan, Gipuzkoako enpresa bere “materiala beste produktu batzuen hondakinekin gehitzen ari da, produktuaren koefiziente termikoa hobetzeko”, adierazi du Aierbek.  

Euskal enpresak 60 urte baino gehiago daramatza isolamenduan eta eraikuntzan, poliestireno hedatuaren (Porexpan®) aplikazio berriekin lan egiten. Betidanik berrikuntzaren aldeko apustua egiten du “balio erantsi handiagoko produktuak eskaintzeko, merkatu berrietara sartu ahal izateko, garraioak produktuan duen eragin handiaren oztopoa hautsiz”, Aierbek aitortu duenez. 

Material moldakorra

Gaur egun, Oiartzungo enpresak panelak, pieza mekanizatuak, pieza injektatuak eta perlak fabrikatzen ditu. Horiek isolamendu termikoan, enbalajean, betegarri eta gehitze aringarrietan, hormigoi arinean, dekorazioan eta abarretan erabiltzen dira. “Gure materiala aldakorra da. Izan ere, pieza mekanizatuak egin ditzakegu mota guztietako beharrei irtenbidea eman ahal izateko”, zuzendari komertzialak zehaztu duenez. Eta hainbat sektoretan erabiltzen da, hala nola birgaitze energetikoan, eraikuntzan, enbalajean, dekorazioan, elikaduran 

Une honetan, energia-kostu handiekin, funtsezkoa da isolamendu termiko egokia. “Etxeetan erosotasuna lortzeko eta energia-kostuak murrizteko aukera ematen du”, zehaztu du Ander Aierbek. Gaur egungo eraikuntzak isolamendua behar dutenez, “etorkizunean plantillaren hazkundea aurreikusten dugu, une honetan 20 pertsonaz osatua”, aurreikusi du. 

Gipuzkoako enpresaren helburu nagusietako bat “material horren hondakinen bilketa handitzea da, birziklatzeko oso erraza den produktua, azken produktu berrian txertatzeko eta baliabide naturalen aprobetxamendu handiagoa lortzeko”, zuzendari komertzialak aurreratu duenez. 

El Grupo SPRI es uno de los agentes que ponen en marcha la estrategia RIS 3 Euskadi para impulsar la especialización inteligente en los ámbitos de la energía, la fabricación avanzada, la biosalud y la nanociencia.  

Lotutako albisteak

13 iraila, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna
Industria Deskarbonizatzeko Laguntzen Programak 10M euro bideratuko ditu berotegi-efektuko gasak murrizteko instalazioetan inbertsioak sustatzeko
Irakurri gehiago
La Gran Kedada Rural Evento Encuentro Jordi Évole Rozalén 7 iraila, 2023 Ekintzailetza
Talentua ‘La Gran Kedada Rural ekitaldira helduko da
Irakurri gehiago
24 uztaila, 2023 Basque Trade & Investment
Cegasa, Europako erreferentziako enpresa litiozko baterien diseinuan eta fabrikazioan
Irakurri gehiago
21 uztaila, 2023 Basque Trade & Investment
Zuaitzo, haragi proteinen ordezko begetala ‘made in Euskadi’
Irakurri gehiago
HMG Cilindros Mecanizados 18 uztaila, 2023 Ekintzailetza
HMG Cilindros Mecanizados, aro digitaleko maisu artisaua
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak