Enrique Arrillaga.
Ingurumen-jasangarritasuna
Elkarrizketak 3 otsaila, 2025

Lufe: “Bezeroaren esperientzia modu aktiboan entzutea da hobetzen laguntzen dizuna”

Enrique Arrillagak duela hamar urte sortu zuen % 100 Euskadiko lehengaiez diseinatu eta fabrikatutako altzarien enpresa, eta dagoeneko hainbat herrialdetara saltzen du, hala nola Frantzia, Italia eta Portugalera.
-

Duela hamarkada batetik, ‘euskal IKEA’ ezizenez ezagutzen da Muebles Lufe enpresa. Ezizen horrek, neurri batean, enpresaren bilakaera markatu du. Aizarnazabalen du egoitza, Gipuzkoan. Laguntza horrek bultzada handia eman zion enpresaren garapenari, baina aztarna utzi duten porrotak ere izan ditu enpresak. Enrique Arrillagak, enpresaren sortzaileak, zuzenean bizi izan zituen porrot horiek. Enpresa honen filosofia LUFEren akronimoan bertan dago jasota: L, bertakoa (local); U, unibertsala; F, Funtzionala; eta, E, ekologikoa. Enpresaren helburuak erakusten ditu ildo nagusi horrek. Sortu zenetik, 200.000 etxe baino gehiago dekoratu ditu, eta 376.000 altzari saldu ditu. Webgunea da haren merkaturatze-ereduaren oinarrizko zutabea. Hilean, batez beste, 180.000 bisitari izaten ditu webguneak. Hala, bitartekariak saihesten dituzte eta bezeroekin zuzeneko harremana dute.

Duela hamar urte Euskal IKEA deitzen zizueten, eta horrek erraztu egin zizuen merkatura sartzea. Ezizen horrek ba al du pisurik urte horien ondoren? Nolakoa izan da urte hauetan izan duzuen bilakaera?

Oraindik agertzen da izen hori, eta, egia esan, asko balio izan zigun geure burua ezagutzera emateko. Bai, hamarkada zoragarria izan da. Bizitzen ari garena sinestezina da. Asko hazten ari gara, oso ongi lan egiten ari gara. Espainian saltzen hasi ginen, eta orain Espainian, Frantzian, Portugalen eta Italian saltzen dugu. Eta, bai, oso pozik gaude proiektuarekin. Oraingoz, gure alde dugu haizea.

2008-2009 krisiak zuen negozioa kaltetu zuen, baina, enpresa asko hankaz gora jarri zituen gertakari haren ondoren, are indar handiagoz berragertu zineten. Nola ikusten duzu orduko errealitatea eta LUFEk gaur egun duena?

Uste dut batez ere lehen beldur handiagoa nuela, motxila handiagoa nuela, edo, ez dakit, beldur nintzela zer gertatuko zen. Izan ere, gauzak horren ondo doazenean eta aurretik horren gaizki joan direnean, motxila dezentea izaten duzu atzean. Uste dut ari naizela ikasten esperientzia hura apur bat ahazten eta hau behar bezala bizitzen. Egiten ari garen guztiaz gozatzen, eta LUFE ematen ari zaizkigun aukera guztiak eskertzen, bai profesional onak kontratatzeko, bai beste modu batean egin ezingo genituzkeen gauza pila bat egiteko.

 Teknologia eta ihesak saihesteko ekoizpen-prozesuen kontrola dira, noizbait esan duzun moduan, enpresaren arrakasta azaltzen duten giltzarriak?

Nik hala uste dut. Gure nahia ekoizleak izatea izan da beti, fabrikatzaileak izatea. Merkaturatze-ereduak dena eman digu. Izan ere, fabrikatzailearen produktua amaierako bezeroari hurbiltzeak asko ematen dizu. Kostuak aurrezteaz gain, joan behar duzun lekura gidatzen zaitu.  Izan ere, zure bezeroen iritziak jasotzen dituzu, hau da, zure produktuaren erabiltzaileenak. Hortaz, hobetzeko orduan, oso kontuan hartzen duzu zer indartu behar duzun, norantz joan behar duzun… Fabrikatu eta partikularrei saltzean oinarritutako ereduak, guri behintzat, arrakasta eman digu eta ematen ari zaigu.

Esan liteke, neurri batean, bezeroen esperientzia modu aktiboan entzutearen formulak zuzentzen duela LUFEren enpresa-optimizaziorako plana? 

Bai, norantz joan behar duzun esaten dizulako. Profesional gisa, hobetzen eta gauzak apur bat hobeto egiten saiatzen zara egunero, ahal duzun neurrian. Zure produktuek zer akats izan ditzaketen eta zertan hobetu behar duzun aztertzen duzu. Era berean, zure produktuaren erabiltzailea aztertzen duzu; hori oso garrantzitsua da. Beste kasu batzuetan zure produktua birsaltzen duten pertsonen iritziak jasotzen dituzu, eta, horiek, agian, beste interes batzuk dituzte. Hala, hobekuntza norabide okerrera bideratzen duzu. Eredu honek, aldiz, hobekuntza norabide egokira zuzentzen laguntzen digu.

Enpresaren hamargarren urteurrena dela eta, edizio berezi bat kaleratu duzue. Bisualki horren erakargarriak ez diren eta oso ekonomikoak diren altzariek osatzen dute edizio berezia, eta Altzari itsusiak, inoiz baino itsusiagoak izena du. Nola sortu zen ideia, eta zein da altzari horien prezioa?

Egur naturalarekin lan egiten dugu; hori da gure berezitasuna. Hortaz, egur naturalarekin lan egitean, fabrikatzen dugun produktu guztiak ezberdinak dira; bakoitzak bere betak, bere korapiloak, bere formak… ditu. Eta egurraren betekin osatutako irudiak dituzte. Guk balioa eman nahi diogu naturaltasun horri, produktu bakoitza bakarra izatea eragiten baitu. Hori dela eta, guztiz itsusiak diren altzarien kanpaina bat garatu dugu, eta oso ongi funtzionatu du. Beta bereziak dituzten altzariak dira, egurra asko  nabarmentzen duten betak. Hau da, produktu heterogeneo batez egindako altzari naturalak dira, eta pieza bakoitza ezberdina da. Zozketa bat egin genuen, eta 30 unitate zozkatu genituen, 0,13 euroren truke. 200.000 pertsona inguruk eman zuten izena; norbaitek irabazi zuen eta jaso zuen.

Nazioarteko hedapen-planarekin lotuta, zer merkatutara iritsi nahi duzue epe labur edo ertainean?
Gure webgunearen bidez saltzea da gure eredua: muebleslufe.com Europa osora iristea da gure asmoa. Duela bizpahiru urte hasi ginen Portugalen, gero Frantzian, aurten Italian… Egia esan, espero baino askoz ere hobeto joan da. Datorren urtean Alemaniara eta Ingalaterrara iristen saiatuko gara; bi aukera horiek ditugu esku artean. Nire usez, datorren urtean prest egongo gara beste merkatu bati aurre egiteko, ekoizteko gai bagara; agian horrek mugatzen gaitu apur bat. Halere, dena Aizarnazabaletik egiten jarraituko dugu.

Lotutako albisteak

Wend-ek  harreman  sozialak  plan  errealekin  egindako  aplikazioaren  bidez  iraultzen  ditu
03/07/2025 Berrikuntza

Wend-ek harreman sozialak plan errealekin egindako aplikazioaren bidez iraultzen ditu

Euskal aplikazioak jende berria ezagutzeko berezkotasuna aisialdi partekatuaren bidez berreskuratzen du eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko berrikuntzaren alde egiten du.

Smart  to  Walk,  trekking-a  esperientzia  adimentsu  bihurtzen  duen  startup-a
03/07/2025 Ekintzailetza

Smart to Walk, trekking-a esperientzia adimentsu bihurtzen duen startup-a

Urdulizen jatorria duen enpresa honek, makila adimendun bat eta app osagarri bat sortu ditu mendi-ibiliak seguruagoak, sozialagoak eta konektatuagoak izan daitezen.

Lola  Verdoy  (Biosistemak):  “Osasun-sistemak  arreta  segurua,  kalitatezkoa  eta  pazientearengan  zentratua  bermatuko  duen  teknologia  behar  du”
02/07/2025 Zibersegurtasuna

Lola Verdoy (Biosistemak): “Osasun-sistemak arreta segurua, kalitatezkoa eta pazientearengan zentratua bermatuko duen teknologia behar du”

Biosistemak Osasun Sistemen Ikerketa Institutuko Proiektuen Koordinazio arduradunak osasun-sektoreko erronka teknologikoak eta zibersegurtasunekoak aztertu zituen CyberIndustry Congress 2025ean.

Nuuk  Mobility-k  Espainiako  bi  gurpileko  flotarik  handienak  kudeatzen  ditu

Nuuk Mobility-k Espainiako bi gurpileko flotarik handienak kudeatzen ditu

Bizkaiko enpresak 14.000 ibilgailu baino gehiago administratzen ditu Espainian eta Portugalen. Bere bezeroen artean Correos, Burger King edo Popeyes daude.

Kalmanek  makineriaren  arriskuetatik  babesten  duten  karenatuak  egiten  ditu
30/06/2025 Berrikuntza

Kalmanek makineriaren arriskuetatik babesten duten karenatuak egiten ditu

Gipuzkoako enpresak neurrira egindako zerbitzua eskaintzen du, galdaragintzako prozesu guztiak barne hartzen dituena, diseinutik hasi eta egiturak ebaki, tolestu, soldatu, muntatu eta margotzeraino.

Aitzgorri:  «Ezin  da  dibertsifikatu  berritu  gabe,  eta  geure  kasuan  hori  gertatzen  zen  robotikarekin»
30/06/2025 I+G+B

Aitzgorri: «Ezin da dibertsifikatu berritu gabe, eta geure kasuan hori gertatzen zen robotikarekin»

Gipuzkoako enpresa 35 urteko esperientzia du galdaragintza astunaren sektoreko erreferente moduan, eta ekarpenak egiten dizkie I+G prozesuei eta teknologia aurreratuari

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Erakarrek  LED  panel  jasangarri  eta  adimendunak  fabrikatzen  ditu

Erakarrek LED panel jasangarri eta adimendunak fabrikatzen ditu

Gipuzkoako enpresak tinta elektronikoaren teknologia sartu berri du bere eskaintzan, energia kontsumo baxuarekin eta ikuspen handiarekin.

Cimico:  “Gure  teknologiek  funtsezko  abantaila  teknikoak  eskaintzen  dituzte  hondakin-uren  tratamendu  biologikorako”
26/06/2025 I+G+B

Cimico: “Gure teknologiek funtsezko abantaila teknikoak eskaintzen dituzte hondakin-uren tratamendu biologikorako”

Gipuzkoako enpresak irtenbide berritzaileak sortzen ditu bere sektorean, Estatuko zein nazioarteko proiektuekin. Gainera, AnIFAS proiektuan lan egiten du, Hazitek programaren laguntzarekin eta oxigenorik gabeko tratamendurako teknologia bat garatzen zentratuta.

RKL  Integral-ek  larrialdietarako  planak  prozesu  digital  adimendunetan  bihurtzen  ditu

RKL Integral-ek larrialdietarako planak prozesu digital adimendunetan bihurtzen ditu

Enpresa bizkaitarrak VES izeneko software bat garatu du, segurtasun integraleko planak digitalizatzen eta automatizatzen dituena.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.