Ingurumen-jasangarritasuna
Elkarrizketak 31 abendua, 2024

EIA21ek gas berriztagarrietara eta energia garbietara bideratutako proiektuen ingeniaritzan jarri du arreta

Bizkaiko enpresak erreferente izan nahi du biogas, biometano, oxigeno edo hidrogeno berdearekin eta erregai sintetikoen ekoizpenarekin lotutako proiektuen garapenean, CO2 harrapaketa barne.
-

EIA21 enpresaren ibilbidea duela 40 urte baino gehiago hasi zen, Bizkaiko eta Tarragonako industria-esparruko ingeniaritza-beharrei erantzuteko helburuarekin. Gaur egun, gas berriztagarrietan eta energia garbietan oinarritutako proiektuak garatzen ditu, ez bakarrik Espainian, atzerrian ere bai. 

Erandion egoitza duen enpresak ingeniaritza-zerbitzuak eta baliabide teknikoak eskaintzen ditu, oinarrizko eta xehetasunezko ingeniaritzako proiektuen kudeaketa, jabetzaren ingeniaritza, eraikuntzaren ikuskapena eta martxan jartzea barne. Iñigo Puertollano Abascal EIA21eko zuzendari komertzialaren arabera, “gure 150 profesional baino gehiagoko plantillak, ingeniariak eta diseinatzaileak kontuan izanda, gure bezeroek behar dituzten garapen-eremuak estaltzen ditu”. Prozesu industrialen ingeniaritza, ekipo mekanikoak, obra zibila, egitura metalikoak, hodiak, malgutasuna, elektrizitatea, instrumentazioa eta kontrola eta BIM Management garatzen ditu Low Carbon Solutions, gas berriztagarriak, energia, kimika, ura, meatzaritza eta planta industrialen sektoreetan. 

Gas berriztagarrien proiektuei dagokienez, hainbat lerro gauzatzen ditu. Elektrolizagailuen bidez hidrogeno berdea ekoizteko oinarrizko ingeniaritza-proiektuak eta inbertsio-azterlanak garatzen ditu. Aldi berean, “upgrading sistemetako hainbat teknologorekin elkarlanean ari gara, abeltzaintzako hondakinetatik biometanoa ekoiztera bideratutako proiektuak garatzeko”, dio Iñigo Puertollano Abascalek. Halaber, bezeroekin batera, biometanoa ekoizteko proiektuen xehetasunezko ingeniaritzako proiektuen garapenean parte hartzen du, ekoizpen-ahalmen handikoak. Gainera, oxigenoa ekoizten eta banatzen duten enpresekin hainbat lankidetza ditu zabalik, “gas berriztagarrietara bideratutako ingeniaritzaren garapenean ditugun gaitasunak osatzen dituen arloa”. 

EIA21en negozio-ildo nagusiak honako hauek dira: EPCM modalitateko industria-instalazioen proiektuetan ingeniaritza-zerbitzuak garatzea, erosketak eta kontratuak kudeatzeko lanak barne; eta obrako zerbitzuak ematea, hala nola zuzendaritza fakultatiboa, plangintza, langileen hautaketa, materialen hornikuntza, erosketen kudeaketa, kostuak, industria-segurtasuna, kalitatea, obraren ikuskapena eta gainbegiratzea. 

Bere bulegoak penintsulan zehar banatuta daude –Estatu mailan Bilbon, Tarragonan eta Madrilen, baina baita Portugalen ere– eta mundu osoan eskaintzen ditu bere zerbitzuak. “Espainiako inbertsioen moteltzeak”, zuzendari komertzialak azaldu duenez, bultzatu zuen EIA21 atzerrian aukera berriak bilatzera. Gaur egun, besteak beste, Indonesia, Alemania, Bolivia, Mexiko, Erresuma Batua eta Qatarren burutzen ditu proiektuak. 

Etorkizunari begira, gas berriztagarriekin eta erregai sintetikoen ekoizpenarekin lotutako proiektuen garapenean erreferentziazko ingeniaritza izan nahi du. Hori lortzeko, “industria-teknologia berri bat garatzen ari gara, datozen urteetan asko erabiliko dena, egungo industriaren karbono-aztarna murriztera bideratuta”, amaitu du Iñigo Puertollano Abascalek. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.   

Lotutako albisteak

Naruk  pazientea  entzuten  du  osasuna  eraldatzeko

Naruk pazientea entzuten du osasuna eraldatzeko

Donostian jaioa, adimen artifizialaren bidez pazientearen datu klinikoak eta esperientziakoak biltzen eta prozesatzen ditu, arreta medikoa, saiakuntza klinikoak eta ikerketa globala hobetzeko.

Igarle  Taldeak  enpresen  digitalizazioa  bultzatzeko  soluzio  berriak  garatu  ditu

Igarle Taldeak enpresen digitalizazioa bultzatzeko soluzio berriak garatu ditu

Gipuzkoako enpresa 20 herrialde baino gehiagotan dihardu, eta kudeaketa-softwarea berritu du; batez ere, industriako, logistikako eta garraioko bezeroak ditu.

SEA2LAND  proiektuak  ongarri  jasangarriak  ekoizten  ditu  arrain-lehengaietatik  abiatuta

SEA2LAND proiektuak ongarri jasangarriak ekoizten ditu arrain-lehengaietatik abiatuta

Neikerrek koordinatu du Europako proiektu hau, eta Barna euskal enpresak eta Azti zentro teknologikoak egin dute pilotua Kantauri itsasoan.

Alcyonek  bere  girgiluak  mundu  osoko  90  herrialde  baino  gehiagotara  esportatzen  ditu
15/07/2025 Nazioartekotzea

Alcyonek bere girgiluak mundu osoko 90 herrialde baino gehiagotara esportatzen ditu

Enpresa gipuzkoarrak duela mende bat baino gehiagotik egiten ditu eskuburdinak eta bost kontinenteetako polizia-gorputz, segurtasun-talde eta espetxeetara hornitzen ditu. Urteko ekoizpena 80.000 unitatetik gorakoa da.

Unkobe,  pieza  konplexuak  galdatzeko  hareazko  moldeetan  espezializatutako  Beasaingo  enpresa

Unkobe, pieza konplexuak galdatzeko hareazko moldeetan espezializatutako Beasaingo enpresa

Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du Industria digitala programatik, eta bost urtean negozioa % 30 handitzea aurreikusten du.

Spool  Sistemas,  automobilgintzarako  aluminiozko  piezen  injekzioan  espezializatutako  enpresa

Spool Sistemas, automobilgintzarako aluminiozko piezen injekzioan espezializatutako enpresa

Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta salmenten % 65 esportatzen du

Euskal  heldulekuak  Saudi  Arabiako  ‘The  line’  proiekturako
11/07/2025 Nazioartekotzea

Euskal heldulekuak Saudi Arabiako ‘The line’ proiekturako

Didheya enpresa gipuzkoarrak, nazioartean presentzia handia duenak, altzairu herdoilgaitzezko osagaien ekoizpenaren % 80 esportatzen du. 2025erako 6,7 milioi euroko fakturazioa aurreikusten du.

AT  Mecasol-ek  digitalizazioaren  eta  jasangarritasunaren  aldeko  apustua  sendotzen  du  bere  hazkunde  industrialean

AT Mecasol-ek digitalizazioaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua sendotzen du bere hazkunde industrialean

Bizkaiko enpresak bere gaitasun produktiboak hobetu ditu eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie mekanizazio eta soldadura arazo konplexuei.

Lander  Simulationek  mundu  osoko  gidariak  formatzen  dituen  teknologia  garatzen  du
08/07/2025 Nazioartekotzea

Lander Simulationek mundu osoko gidariak formatzen dituen teknologia garatzen du

Gipuzkoako enpresak gidatze simulagailuak neurrira fabrikatzen ditu eta Kanada, Alemania edo Australia bezalako herrialdeetara esportatzen ditu.

Mein,  zehaztasun  eta  kalitate  handiagoa  ahalbidetzen  duen  Gipuzkoako  fundazioa
07/07/2025 I+G+B

Mein, zehaztasun eta kalitate handiagoa ahalbidetzen duen Gipuzkoako fundazioa

Ezkio-Itsasoko enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntza bat jaso du eta fakturazioaren % 95 baino gehiago esportatu egiten du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.