Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 ekaina, 2020 Digitalizazioa EIKTak

Yetplan, udan txikizkako merkataritza eta tokiko turismoa bultzatzeko aplikazioa

Doako plataforma horretan posible da erreserbak egitea tabernetan eta edukiera mugatua duten instalazioetan

 

Doako plataforma horretan posible da erreserbak egitea tabernetan eta edukiera mugatua duten instalazioetan

 

Yetplan aplikazioa bi ingeniari gaztek eta UPV/EHUko ingeniaritzako ikasle batek sortutako ekimena da, zeinaren helburua baita establezimenduei eta zentro publikoei laguntzea berrirekiera fase honetan. “Neurriak arintzen hasi zirenean, ohartu ginen ez dagoela oso argi nola kudeatu behar diren espazioetako edukierak; leku batzuetan denbora errealeko konponbideak probatzen hasi ziren ikusmen artifizialeko kamerekin… baina uste dugu arazo konplexu bat konpontzeko modu onena dela jendeak dagoeneko ezagutzen dituen konponbide sinpleak erabiltzea” azaldu du Lucas de Leceak, Yetplan ekimenaren fundatzaileetako batek.

 

Hala, ostalaritzari eta kirol edo kultur instalazioei zuzendutako aplikazio sinple bat sortu dute, aukera ematen duena prozesu oso azkar baten bidez edukierak kudeatzeko.  Establezimendu eta zentro publikoek nahikoa dute erregistratzea, eta irekierako ordutegiak eta edukiera adieraztea. Hortik aurrera, pertsonak aplikazioan sar daitezke mahai bat edo ordutegi bat erreserbatzeko, dela igerilekuan, gimnasioan edo kultur zentro batean. “Jatetxeen funtzionamendua estrapolatu dugu mota guztietako instalazioetara, herritarrek aukera izan dezaten eskura dauzkaten plan guztiak egiteko” dio ingeniariak.

 

Proiektu hau Sopela, Getxo eta Gatikako kirol eta kultur instalazioetan erabili zen lehenbizikoz, hiru herrietako udalen laguntzari esker, eta orain establezimenduetara zabaltzen ari dira. Plataforma honek, edukieraren kudeaketan laguntzeaz gain, espazio bat eskaintzen die sustapenak dohainik egiteko. “Udan ez dugu izango atzerriko turismorik, beraz, tokiko turismoa sustatzen lagundu nahi dugu, erabiltzaileek ikus dezaten zein plan egin ditzaketen herri desberdinetan, nora joan daitezkeen afaltzera…” azaldu du Yetplan ekimenaren fundatzaileak.

 

Duela astebete eskas merkaturatu zuten aplikazioa, eta dagoeneko milatik gora erabiltzaile ditu, posible dutenak dohainik erregistratzea eta erreserbak egitea. Aplikazioak izan duen harrera bikaina ikusirik, bi lagun gehiago dituzte proiektuan lanean. Lantaldeko kideek beren denbora librean eraiki dute plataforma, helburutzat baitzuten, batez ere, beren ezagutza baliatzea tokiko ekonomia suspertzen laguntzeko.

 

Orain udako hilabeteetara begira ari dira lanean, ekitaldi irekietako edukiera kudeatzeko soluzio bat sortu nahian. Lucas de Leceak azaldu bezala, “ikusi dugu aurten ezingo direla jaiak antolatu orain arte antolatu izan diren bezala, baina uste dugu posible dela ekonomia bultzatzen lagunduko duten beste gauza batzuk egitea”. Yetplan-eko lantaldea tresna berria diseinatzen ari da, eta beren asmoa da udalei aurkeztea, aire libreko kultur ekitaldiak eta jaiak antolatzeko “giltza eskuan” konponbide bezala.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak