Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 otsaila, 2023 Berrikuntza Digitalizazioa

SPRIk “Adimen Artifizialaren aplikazioak marketinean” gaiari buruzko lehen Barnetegia antolatu du

8 orduko saio trinko bat bezeroarekiko harremanak hobetzeko Adimen Artifizialeko tresnen bidez

Marketinean erabil daitezkeen Adimen Artifizialeko teknologia eta tresnei buruzko lehen Barnetegi Teknologikoa antolatu du SPRIk. Proposamen guztiz berritzailea da, formatu trinkoan eskainiko zaiena marketinaren arloko gehienez hamabost profesionali. BT berri honen bidez, SPRIk hauxe proposatzen die parte-hartzaileei: euren bezeroekin elkarreragiteko modu berri bat sortzea eskura dituzten datuak optimizatuz, eta bide horretatik, neurrira eginiko zerbitzu espezializatu bat eskaintzea, egungo bezeroen asebetetzea hobetzeko eta merkatu-segmentuak dibertsifikatzen eta zabaltzen lagunduko dieten formulak bilatzeko.

BT-ko parte-hartzaileek 8 ordu izango dituzte xeheki aztertzeko AAk marketin digitalean dituen erabilpenak, besteak beste, edukien sorkuntza, SEO, analitika eta askoz gehiago. Topaketa horretan ikasiko dute nola erabili AA marketin kanpainetako kontzeptualizazio, diseinu nahiz exekuzioaren eraginkortasuna hobetzeko.

Barnetegiaren egitaraua dibulgatzailea eta operatiboa izango da. Dibulgatzailea, AAren merkatua aztertzen duelako, eta Marketin Digitalean aplikatzeko orduan esanguratsua dena identifikatzen duelako; eta operatiboa, esperientzia praktikoetan eta adibide errealetan oinarritzen delako. Barnetegian parte hartzen duten profesionalek AAn oinarritutako konponbideak aurkituko dituzte euren eguneroko arazoei erantzuteko.

SPRIk gidoi hauxe proposatzen die Barnetegiaren lehen edizioan parte hartuko duten marketin arloko profesionalei: Adimen Artifizialari eta bere aplikazioei buruzko sarrera bat. Nola eraldatu dezake AAk nire negozioa? Aholkuak erabilpen kasuak identifikatzeko eta tresnak aukeratzeko. AAren aplikazioak marketinean, eta eskuragarri dauden ingurune eta tresnak, hainbat alderdirekin lotutako kasu praktikoak aztertuz (edukien sorkuntza, SEO, neurketa eta analitika, eta beste tresna batzuk).

“Adimen Artifiziala Marketinean: inplikazioak, aplikazioak eta kasu praktikoak” Barnetegi Teknologikoa datorren martxoaren 8an egingo da Mungian, eta bazkaria ere barne hartzen du. Guztira 15 plaza eskaintzen dira, eta aurretik izena eman behar da esteka honetan: Barnetegi Teknologikoa – Adimen Artifiziala Marketinean: inplikazioak, aplikazioak eta kasu praktikoak – Enpresa Digitala (spri.eus)

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak