Skura Mobileko lan-taldea
Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 8 apirila, 2021

Skura Mobile: “Garrantzitsua da herritarrak ahalduntzea teknologia berrien esparruan”

Gipuzkoako kooperatibak laguntza ematen die industriako ETEi beren beharrei soluzio praktikoak aurkitzen
-

Konektagarritasunarekin eta datu-transmisioarekin lotutako teknologiek gero eta garrantzi handiagoa dute Industria 4.0 arloan. Ekoizpen-eremuen beharren edo ezaugarrien arabera, Bluetooth, NFC, RFID, WiFi, 4G, 5G, LoRa, Sigfox eta abarretan oinarritutako soluzioak erabiltzen dira. Hauek dira Skura Mobile Arrasateko kooperatibak erabiltzen dituen teknologietako batzuk, Maitena Urretabizkaia elkarteko kideak azaldu duenez: “Mugikorretarako aplikazioak egiten ditugu eta Bluetooth, WiFi, GPS eta abarren bidezko konektibitatean oinarritzen gara. Mugikorraren konektibitatea erabiltzen dugu batez ere industriari zuzendutako aplikazioak egiteko: makina handiak erabiltzeko, ateen sarrailak, kutxa gotorrak kontorlatzeko edo gailu-periferikoak konektatzeko”.

Adibide horietan, konektibitateak eta informazioa denbora errealean jaso eta bidaltzeko aukerak balio erantsi handia ematen die bezeroei. Ateen sarrailen kasuan, erabiltzaileak zuzenean ireki ditzake smartphonearen bidez, instalatuta duen aplikazioari esker. Era berean, administratzaileak sarbidea murriztu dezake ordutegi jakin batzuetan edo erabiltzaile jakin batzuei. Kutxa gotorren kasuan, jakin daiteke nor sartzen den bertara edo lapurtzen ari diren. Skura Mobilek ezarritako beste soluzio batzuk honako hauetan zentratzen dira: “Etxetresna elektrikoen prototiporen bat, mugikorretik kontrolatzeko, edo bizikleten jarraipena egiteko proiektu bat, ibilbideen ‘track-ak’ egiteko edo lapurtzen badizute aurkitzeko”.

Industria-eremuan zentratuz, Gipuzkoako konpainiak inbentarioak egiteko aukera ematen duten ‘app-ak’ garatu ditu, RFID teknologiari esker, baita biltegietan makina handiak maneiatzeko `app-ak´ ere. Azken hauetan, makinak “ezin dira aurrez aurre kontrolatu, segurtasuna dela eta, eta gela isolatu batean egon behar dute. Gure aplikazioari esker, urrutitik kontrola daiteke”, azaldu du Urretabizkaiak.

Aplikazio mugikorretan oinarritutako konektibitate-soluzio horiek agian ez dira ‘big data’, adimen artifiziala edo IoT bezalako beste proiektu batzuk bezain ikusgarriak edo mediatikoak, baina garrantzi handia dute. Batez ere, eraldaketa digitalaren alderdiak baliabide eta ezagutza mugatuak dituzten enpresa txikietara hurbiltzeko, Skura Mobileko arduradunak aitortzen duenez: “Normalean, gure bezeroek ez dute ‘big data’ ko irtenbiderik behar. Bezeroek oso praktikoa den zerbait behar dute. Arazo bat dute, eta lagundu eta aholkuak ematen dizkiegu arazoari aurre egiten jakiteko. Bezeroarekin elkartzen gara zer behar duten ikusteko, eta proiektuan gidatzen dugu, hori zehaztuta egon ala ez. Aholkulari teknologikoaren papera jokatzen dugu eta teknologia desberdinak ukitzen saiatzen gara, beti bezeroaren beharretara gehien egokitzen dena aukeratuz, baina baita ikasteko ere”.

Soluzio horiez gain, Skura Mobilek teknologia libreak bultzatzeko eta beste enpresa batzuekin lankidetzan lan egiteko beharra azpimarratzen du. “Kooperatiba txikia gara, eta sarritan gure antzeko beste enpresa batzuekin lan egiten dugu. Ez da ohikoa proiektu bat guk bakarrik egitea. Bi edo hiru enpresa egoten saiatzen gara, elkartzen garenean proiektua hobea eta aberatsagoa delako. Ez dugu lehia ikusten. Guk gauza batzuk egiten dakigu eta beste konpainia batzuek beste batzuk. Gure ezagutzak batzen baditugu, proiektuak beste maila bat hartzen du”, aitortu du Skura Mobileko kideak.

Lankidetza horren ondorioz, TEKS enpresa kooperatiboen elkartea sortu da, teknologia libreen inguruan arreta berezia eskaintzeko helburu duena. Bere lehen proiektuetako bat, Elhuyar eta Talaiosekin batera, Mycroften garapena izango da, “Alexa edo Google Home bezalako bozgorailu adimentsu bat, baina euskaraz, Mycroft AI kode irekiko ahots laguntzailea oinarri hartuta. Proiektua 2020an jarri zen martxan eta bi urte barru errealitate bihurtzea espero dugu”, aurreratu du Maitena Urretabizkaiak.

Teknologia libreak eta enpresen arteko lankidetza bultzatzeaz gain, Skura Mobileren beste erronka bat gizarteari bere ezagutza eta esperientzia eskaintzea da. “Enpresa teknologikoa izateaz gain, gure inguruan errotuta gaude. COVID-19ren pandemia hasi zenean, esku artean genuen guztia utzi eta ‘app’ bat egin genuen, modu altruistan, tabernek eta jatetxeek beren kartak aplikazio batean jar zitzaten. Jangou izeneko ‘app’ horrek tabernaren edo jatetxearen kokapenaren mapa erakusten zuen, gertuko tabernak ikus zitezkeen eta Whatsapp bidez ere eska zitekeen. Helburua tabernek tresna komun bera izatea zen, denek baitzuten arazo komun bat. Banaka konpondu beharrean, ‘app’ hau garatu genuen. Egitea gustatzen zaigun proiektu mota da hori: gure ingurunean inpaktu soziala duena. Teknologia herritarrengana eraman nahi dugu, oso ondo baitago 4.0 industria, baina garrantzitsua da herritarrak ahalduntzea teknologia berrien esparruan”, adierazi du Skura Mobileko kideak.

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

Bronymecek  polimeroen  ingeniaritzan  duen  espezializazioa  sendotu  du,  fabrikazio  gehigarria  eta  doitasunezko  mekanizazioa  integratuz

Bronymecek polimeroen ingeniaritzan duen espezializazioa sendotu du, fabrikazio gehigarria eta doitasunezko mekanizazioa integratuz

Gipuzkoako enpresak, BIND SME 2025 programaren 5. edizioan parte hartzen duenak, bere ingurune industrial zorrotzetara egokitutako irtenbide tekniko aurreratu, jasangarri eta egokituen aldeko apustua indartu du.

CDigitalizazioaren  eta  automatizazio  industrialaren  integratzaile  gisa  izandako  eboluzioa  finkatu  du  Cefaluxek

CDigitalizazioaren eta automatizazio industrialaren integratzaile gisa izandako eboluzioa finkatu du Cefaluxek

Arabako enpresak Hipalux software-ekosistema sustatu du eta sektore estrategikoetan duen posizionamendua indartu du, besteak beste, uraren eta azpiegitura adimendunaren sektoreetan

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Ikale  Consulting  enpresak  mikro  eta  enpresa  txiki  industrialentzako  dirulaguntzak  tramitatzen  ditu

Ikale Consulting enpresak mikro eta enpresa txiki industrialentzako dirulaguntzak tramitatzen ditu

Eibarko enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du Gaitasun Digitalak programatik, eta zerbitzu berriak eskaintzea aurreikusten du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.