Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala Adimen artifizial aplikatua programa Zutaz mintzo (gara)

Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren laguntza bat jaso du eta Deustuko Unibertsitaterako industriako prozesu baten simulazioa garatu du.
Mar Flores, Eamonn Bernal, Alberto Barroso y Alfonso Tocino, Miesako arduradunak.

Miesa Bizkaiko Abanto-Zierbena udalerrian dago kokatuta eta soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako tresnen arloan. Beste zerbitzu batzuen artean, enpresen isurpen kutsatzaileak kontrolatzen dituzte. Abangoardia teknologikoan daude beti eta haien azken berrikuntzetako bat da datorren urtean Deustuko Unibertsitateko ikasleei aplikatuko zaien industriako prozesu baten simulazioa. SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren laguntza jaso du enpresak. Hain zuzen ere, programaren helburua da Euskadiko enpresen artean AAn oinarritutako proiektuak babestea.

Enpresa 1983an sortu zuten sei pertsonak Muskizeko Petronorren findegiak mantentze-lanetarako zerbitzuak izateko beharra zuelako, “prozesuaren datuak ematen dituzten tresnentzat, presiotik hasi eta emariaren tenperaturara arte. Leku gutxitan zegoen zerbitzu hori eta haiek paper-fabriketan zuten esperientzia”, azaldu dute Alfonso Tocino Miersako CEOak; Alberto Barroso ingeniaritzako arduradunak; Mari Mar Flores Proiektuaren arduradunak eta Eamonn Bernal analizatzaileen saileko arduradunak.

Enpresak tresnen eta tresna berriak instalatzeko obra txikien mantentze-lanetan jarduten zuen hasieran. Handitzen hasi zen eta 1992an 60 langile zituen dagoeneko. “Ingeniaritzako sail berria sortu zuen, muntaketan eta mantentze-lanetan laguntzeko”.

2003an, hiru enpresa desberdin sortu ziren hiru sail horiekin lotuta kudeaketa hobea izateko, baina bezeroei soluzio globalak eskaintzen jarraitu zuten. 2014. urtea ere urte garrantzitsua izan zen, langileen talde batek hartu baitzuen jabetza (orduan hiru bazkide sortzaile soilik zeuden), mailegu parte-hartzaileen bidez. “Orain zortzi bazkide gaude eta eredu hori aplikatzen lehen enpresa izan ginen Bizkaian. Europan oso garatua zegoen dagoeneko”.

Egun enpresak 130 langile ditu Abanto-Zierbenako egoitzan. Ingeniaritzaren arloan eskaintzen dituen zerbitzuak dira, besteak beste, elektrizitatea eta industriako automatizazioa. “Siemens, Schneider edo Rockwell marken bazkideak gara eta produktu elektrikoen eta industriako automatizazioaren integratzaileak gara, hau da, soluzio integralak fabrikatzen ditugu. Obra zibila eta zati mekanikoa izan ezik, produktu osoa garatzen dugu automatizazioan eta industriako tresnetan. Industriako soluzio integrala eskaintzen dugu, banatutako kontrol-sistemaren programazioa eta martxan jartzea barne”.

Hortaz, Miesaren gaitasunaren barruan daude soluzio ziberseguruak, banatutako kontrol-sistemak, indar-koadroak, motor erauzgarrien kontrol-zentroak, tresnak, gasak zein likidoak analizatzeko sistema osoak eta isurpenen kontrola.

Mantentze-lanetan tresnak eta analitika eskaintzen dituzte. “Lehenengoaren kasuan, presioaren, tenperaturaren eta emariaren neurri konbentzionalak dira; bigarrenaren kasuan, propietate fisiko eta kimiko arinak. Eta, halaber, urak arazteko instalazioetan eta tximinietako isurpenetan egiten dugu lan”.

Funtsean, olioaren eta gasaren, energiaren, paper-fabriken, hondakin-uren tratamenduaren, gatzgabetzeko prozesuen, farmaziaren, elikaduraren edo eremu sailkatuak dituzten kimikako instalazioen sektorean egiten dute lan. Urteko fakturazioa 13 milioi euro ingurukoa da. “Bulego komertzial bat dugu Habanan 1992tik, gure ikuskapenarekin”.

I+G

I+G garrantzitsua da haien negozioan. Bulego tekniko propioa dute hiru langilerekin, “baina handitzeko asmoarekin. Duela hiru urtetatik, produktu propioak bilatzen ahalegindu gara, deskarbonazizazioaren arlorako esaterako, beste enpresa batzuekin batera Haziteken [programa] bidez [SPRI taldearena]”.

Miesa lankidetzan aritu da historikoki Deustuko Unibertsitatearekin eta azken berrikuntzetako bat izan da datorren urtean ikasleek erabiliko duten industriako prozesu baten instalazioa hornitzea eta abian jartzea. Helburua da kontrolerako teknologia berriak ikastea eta garatzea, eta adimen artifizialaren algoritmoak ezartzea.

Gainera, Miesa SATC garatzen ari da, hau da, ingurumeneko Europako araudiak ziurtatutako isurpenen datuak eskuratzeko eta tratatzeko sistema. Produktu propioa da. “Merkatuan dauden paketeak ez dira oso malguak eta gure bezeroek malgutasuna eskatzen zuten datuak ikusarazteko eta txostenak sortzeko moduari dagokionez. Eta, konfiguratu beharreko datuei dagokienez, apur bat pertsonalizatuagoa da eta, nolanahi ere, Europako ingurumeneko araudien eskakizunak betetzen ditu. Software hori garatu dugu dagoeneko eta probak egiteko eta komertzializatzeko garaian gaude”.

SPRI Taldearen Adimen Artifizialeko programaren dirulaguntza proiektu hori osatzera dago bideratuta eta aukera emango du isurpenen kontrol-sisteman akatsak iragartzeko gai diren adimen artifizialeko ereduak ezartzeko SATCn. Hala, akats horiek konpontzeko edo mantentze-lanak egiteko beharrezkoak ez diren geldialdiak saihestuko dira, “enpresari kostu ekonomiko handia eragin diezaioketen sistemaren geldialdiak ekidinez”. Gainera, adimen artifizialeko eredu horiek gai izan daitezke isurpen horiekin lotuta egon daitezkeen instalazioaren beste arazo batzuk hautemateko. Berritzailea da hori egun merkatuan komertzializatzen diren Isurpenak Kontrolatzeko softwareen barruan”.

Erronkak dira industriako deskarbonizazioaren merkatuan kokatzea eta teknologiaren abangoardian mantentzea. “Eta negozioaren dibertsifikazioarekin jarraitzea, farmaziaren eta elikagaien arloa sustatuz”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Entrada a la empresa Suministros Mugarra, en Abadiño. 5 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Suministros Mugarra, industria astunari lanerako babesa eskaintzen dion Bizkaiko ETEa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak