Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 ekaina, 2022 Digitalizazioa Zibersegurtazun industriala programa

Mccgraphics, arte grafikoetako kooperatiba bat bere negozioaren % 50etik gora esportatzen duena

SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko laguntza bat jaso duen Errenteriako enpresa hau Euskadiko bakarra da errotatibako inprimaketa industrialaren arloan diharduena
Konpainiako sistemen arduradun Imanol Andrés.

Errenterian kokatutako Mccgraphics enpresa Mondragon Taldearen barruko kooperatiba bat da eta inprimaketa industrialaren arloan ari da lanean.  Errotatibako inprimaketa industriala egiten duen Euskadiko enpresa bakarra da, eta bere produkzioaren % 50 baino gehiago esportatzen du. Enpresa horrek SPRI Taldearen Zibersegurtasun Industrialeko programaren laguntza bat jaso du.

Mccgraphics enpresak arte grafikoen arloko hiru kooperatibez osatutako talde batean du jatorria: Litografia Danona (1969an Oiartzunen sortua), Artes gráficas Elkar (1967an Loiun sortua) eta Evagraf (1966an Gasteizen sortua). “Hirurak elkartu ziren kudeaketa arlo bakar baten pean, eta 1999an S.A. bat eratu zuten errotatibako inprimaketan aritzeko” azaldu du konpainiako sistemen arduradun Imanol Andrések.

2011n bat egin zuten Mccgraphics izeneko kooperatiban, eta arte grafikoen sektorean jarraitu zuten, “baina inprimaketa industrialera pasa ginen, hori baita merkatuak eskatzen duena”.

Enpresa honek katalogo industrialen eta aldizkari nahiz liburuetako goiburuen inprimaketa-produktuak eskaintzen ditu nagusiki. Bere bezeroak sektore industrialekoak dira, gehienbat automobilgintzakoak eta editorialak. Merkatuaren erdia atzerrian dauka, “ia erabat Frantzian, ondoan daukagu eta”.

Mccgraphics-ek katalogoak inprimatzen ditu Ikea, Saltoki edo SNA bezalako enpresentzat. Bere lantegia -5.500 metro koadro baino gehiago duena- gai da milioi bat eta erdi folio baino gehiago ekoizteko bi aldeetatik. “Hileko 120 eskaera inguru ateratzen ditugu”.

Konpainia honek ere jasan du paperaren sektoreari eragiten dion krisia, 2008an hasi zena: “sektorea ez da egokitu oraindik, eta fakturazio txikia duten enpresa asko daude. Guk, berriz, errotatiba-makinetako fabrikazioari esker, ez daukagu lehiakiderik Euskadin, bai ordea Bartzelonan eta Madrilen”.

Inbertsio handiak

Arte grafikoen sektorean inbertsio handiak egin behar izaten dira, eta Mccgraphics-en errotatibak 6 milioi eurotik gorako kostua du, “horregatik, eguneraketak egiten ditugu. Oso sektore heldua da gurea. Inprimaketa digitala ez da lehiakorra tirada ertain eta luzeak egiteko”.

Gaur egun 55 pertsonako plantilla dauka “baina datozen hilabeteetan langile gehiago hartu nahi ditugu”, eta inprimaketa-lantegi bakarra du Errenterian. Aurtengo fakturazioa 13 milioi euro ingurukoa izango da, eta negozioaren % 3 bideratuko dute I+G-ra.

SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren bidez jasotako laguntza erabili dute segurtasun-sistema osoa eguneratzeko, lantegi osoa sektorizatuz eta zerbitzariak eguneratuz. Proiektua garatuta dago jadanik.

Etorkizuneko erronkak dira bi urte barru 15 milioi euroko fakturaziora iristea eta lantegiko lineak automatizatzea lehiakorrago izateko. “Gai izan behar dugu Turkiako enpresa batekin lehiatzeko, gure merkatuan tokikotasunak ez baitauka garrantzirik. Funtsezkoa dena prezioa da”. Horregatik, etorkizuneko asmoa da tiradetan papera aurreztea, makinak automatizatzea eta errendimendu handiagoa lortzea.

Halaber, digitalizazioaren aldeko apustua egin dute, zeina aspaldi baitago txertatuta enpresaren produkzio-prozesuan. “Baina ezin dugu ahaztu gure mundua papera dela, hau da, produktua papera da. Ikusten dugu liburu fisikoa itzultzen ari dela, jendeak atsegin duelako orriak ukitzea”.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak