Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 maiatza, 2018 Digitalizazioa I+G Enpresa digitala

LibreCon topaketak teknologia irekien arloko kasu arrakastatsuak bilatu nahi ditu

Kongresua azaroaren 21ean eta 22an egingo da Bilbon.

 

Kongresua azaroaren 21ean eta 22an egingo da Bilbon

Open Source arloko azken joerei buruzko LibreCon topaketak call for papers berri bat ireki du 2018ko ediziorako. Deialdi hori beraizik zuzentzen zaie teknologia irekietan oinarritutako proiektu berritzaileak ezagutzera eman nahi dituzten enpresa eta profesionalei. Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 25era arte.

 

Hainbat modutan parte har daiteke: kasu arrakastatsuak aurkeztuz, enpresei lehiakortasun-hobekuntzak ekarri dizkieten teknologia irekien ereduak azalduz edota workshop bat antolatuz bertaratuei produktu edo zerbitzu berritzaile bat erakusteko. Call for paper deialdiak hainbat gai barne hartzen ditu: merkataritza, ziber-segurtasuna eta enpresen eraldaketa digitala, prestakuntza eta talentu bilaketa, edo finteck, besteak beste.

 

Teknologia irekiei buruzko Europa hegoaldeko ekitaldi garrantzitsuenetakoa bihurtu den LibreCon ekitaldiak azaroaren 21ean eta 22an egingo du bere 8. edizioa. Aurtengo kongresuak hiru gai izango ditu ardatz: 4. Iraultza Industriala, Administrazio Publikoak eta Finantzak. Open Source teknologiak hasi dira erakusten badutela potentziala arlo horietarako konponbide berritzaile seguruagoak, gardenagoak eta merkeagoak sortzeko. Hitzaldiz, eztabaidaz eta aurkezpenez osatutako egitarau zabal bat eskainiko da, azken joerak partekatzeko eta profesionalen arteko topaketak sustatzeko.

 

ESLEk (Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkarteak) eta Asolif-ek (Software Libreko Enpresen Federazio Nazionalak) antolatzen dute LibreCon ekitaldia. Aurtengo edizioan, bat egin du Deutsche Messe erakunde alemanak bultzatutako CEBIT jardunaldiarekin, berrikuntzari eta eraldaketa digitalari buruzko Europako ekitaldiarekin. Kongresu horrek Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza ere badu.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak