Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 Azaroa, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala

Komunikabideen industria konbergentzia-aro berri batean sartu da

Pertsonalizazioa, nonahikotasuna eta konfiantza sortzea ezinbesteko bihurtu dira enpresentzat

 

Pertsonalizazioa, nonahikotasuna eta konfiantza sortzea ezinbesteko bihurtu dira enpresentzat.

 

Entretenimenduaren eta komunikabideen sektorea bete-beteko eraldaketa digitalean dago. Komunikabide tradizionalen, bideo-plataformen, sare sozialen, bideo-jokoen eta errealitate birtualeko edukien arteko mugak desagertzen ari dira; eta berdin gertatzen ari da hornitzaile teknologiko handien eta eduki-hornitzaileen arteko mugekin ere. Egoera horrek erronka handiak dakarzkio hazten ari den industriari.

 

PwC-k egindako Entertainment and Media Outlook 2018-2022 txostenak azaltzen duenez, sektorea 3.0 konbergentzian sartuta dago buru-belarri. Bost aldaketa-motor handik sustatzen dute eraldaketa hori. Alde batetik, konektagarritasun nonahikoa dago, beti konektatuta eta aktibo dauden kontsumitzaileak dituena, eta telefono mugikorra da edukiak jasotzeko bide nagusia. Horren aurrean, mugikorren bidezko esperientziari errentagarritasuna ateratzera bideratuta daude banatzaileak, gero eta gehiago.

 

Bestetik, plataformak ari dira bihurtzen sektorearen hazkuntzaren onuradun handienak, komunikabideen gainetik, eta edukien sorkuntzan gero eta funtzio garrantzitsuagoa dute. Beste sustatzaile handi bat pertsonalizazioa da, erabiltzaileak dagoeneko ez baititu nahi esperientzia estandarizatuak. Eremu horretan, datu-analisia ezinbestekoa da, bai edukiak eskaintzeari dagokionez, bai publizitateari dagokionez. Azkenik, diru-iturriak aldatzen ari dira, eta enpresak finantziazio-bide berrien bila ari dira etengabe.

 

Aholkularitza horrek egindako txostenaren arabera, komunikabideen eta entretenimenduaren industria % 4,4 igoko da munduan hurrengo bost urteetan. Azpisektore digitalek izango dute hazkuntza handiena, eta, haien artean, nabarmentzekoak dira errealitate birtuala (% 40ko hazkuntza 2022ra bitartean) eta OTT bideoak (Netflix eta Prime Video bezalako edukien transmisio-zerbitzuak; % 10 igoko dira). Kontrako aldean daude sektore askoz tradizionalagoak, hala nola egunkariak, liburuak eta telebista irekia; hurrengo bost urteetan hazkuntza negatiboa izango dute horiek.

 

Egoera berri honen eraginez, enpresak negozio-eredu berrietara jotzen hasi dira, kontsumitzaileekin zuzeneko harremana izatera bideratutakoak. Entertainment and Media Outlook 2018-2022 azterlanean galdetutako adituek nabarmendu dutenez, egoera berriaren oinarrizko elementuetako bat da erabiltzaileengan konfiantza sortzeko gaitasuna izatea. Faktore hori guztiz erabakigarria izango da enpresentzat, etorkizunari begira, diru-sarrerak erakartzeko eta haiei eusteko.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak