Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 3 abendua, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Hans-Horst Konkolewsky: “Gure gaitasun teknologikoa hobetu behar dugu, baina beti pertsonengan pentsatuz”  

Egun Euskadin bizi den Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziako Zuzendari ohi eta ISSAko Idazkari Nagusi ohiak lan-arriskuen prebentzioari lotutako 4.0 Industriaren erronkak aztertu ditu

Egun Euskadin bizi den Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziako Zuzendari ohi eta ISSAko Idazkari Nagusi ohiak lan-arriskuen prebentzioari lotutako 4.0 Industriaren erronkak aztertu ditu

Hans-Horst Konkolewskyren ibilbide profesionala estu-estu lotuta dago lan-arriskuen prebentzioarekin. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziako Zuzendaria izan zen 10 urtez. Ondoren, Gizarte Segurantzaren Nazioarteko Elkarteko (ISSA) Idazkari Nagusia izan zen. Orain Vision Zero sentsibilizazio-kanpainaren enbaxadorea da eta Danimarkatik Euskadira bizitzera etortzea erabaki du, Bilbora zehazkiago esanda, bertako eragileekin lan-arriskuen prebentzioan lankidetzan jarraitzeko asmoz, 4.0 Industriak esparru honetan dituen aukera eta erronkei erreparatuta

 

Nolako eragina izan dezakete 4.0 Industriak eta digitalizazioak lan-arriskuen prebentzioan?

4.0 Industria aukera handia da lan-arriskuen prebentziorako. Nire iritziz, prebentzioa aurretiaz lantzea bezain garrantzitsua da prestakuntzaz lantzea. Azken hamarkadetan, lan-istripuek behera egin dute automatizazioari esker, baina ekonomiarekin zein lan-merkatuarekin lotutako bestelako arazoek gora egin dute. Digitalizazioak aldaketa ekarriko die lanei zein langileen funtzionaltasunari, eta horrek eragin zuzena izango du segurtasunean ere. Baina ikuspuntu positibotik, 4.0 Industriari esker, jende gutxiago izango dugu zeregin arriskutsuetan edo substantzia kaltegarriekin lanean. Teknologia berriei esker, sentsoreek, adimen artifizialak edo Big Datak hainbat arazoren gaineko zaintza hobetzen lagunduko digute: laneko zarata, substantzia arriskutsuen erabilera edo makinekin izandako istripuen prebentzioa. Niretzat, istripugarritasuna murrizteko aukera handia dago arriskurik handieneko tokietan, Big Dataren eta bestelako tresnen bitartez. Prebentzio prediktiboa litzateke. Niretzat, oro interesgarriak dira biki digitalek eskaintzen dituzten aukerak, izan ere, horien laguntzaz, enpresaren ekoizpena eta logistika diseinatu eta simulatzeaz gain, inpaktu ergonomikoak, istripuak eta bestelako arriskuak aurreikusi ahal ditugu. Horrez gain, errealitate birtualak, errealitate areagotuak eta prestakuntzarako lagungarriak diren gainerako tresnek laneko arriskuei buruzko informazio eta prestakuntza eraginkorragoa ematea ahalbidetuko digute.

 

Teknologiak hor daude, baina zer gehiago behar da laneko segurtasunaren arloan erabil daitezen?

Nire asmoa da 4.0 Industriak ekarriko duen aldaketa horretarako prestatuago egon gaitezela, eta behingoan proaktiboak izan gaitezela eta ez erreaktiboak lan-istripuen aurrean. Orain arte, lan-arriskuen prebentzioa istripuak edo gaixotasunak gertatu ondorengko erreakzioa zen. Industria arloko iraultza digitalaren harira, prebentzioa sartu behar dugu analisietako algoritmoetan, istripuak gertatu aurretik saihesteko aukera emango digun informazio erabilgarria lortzeko asmoz. Oso aldaketa sakona da, izan ere, prebentzioaren arloko profesionalak ez daude prestatuta eta erreaktiboak izaten jarraitzen dugu, proaktiboak izna beharrean.

 

Bestelako arriskuak edo erronkak ekarriko ditu 4.0 Industriak laneko segurtasunaren arloan?

Gai honetan, berezko ahotsa izan behar dute gizarte-eragile guztiek: langileek, sindikatuek, enpresek, patronalek, etab. Holandan eta beste herrialde batzuetan, etorkizuneko arriskuei buruzko elkarrizketa-proiektua lantzen hasiak dira, eta elkarrizketa-prozesu egituratu horren lehenengo emaitzek adimen artifiziala kokatu dute kezka nagusien artean, lan-bizitzan izango duen inpaktu handiagatik. Bigarren postuan kokatu dute teknoestresa. Adituen hitzetan, arrisku fisiko eta ergonomikoek arazo mentalak sorraraz ditzakete eta arazo horiek gero eta ugariagoak izango dira, lanak gero eta konplexuagoak izango diren heinean. Kobot edo robot kolaboratiboekin batera lan egingo dugu oso interakzio mugatuarekin, pisu handiko sistema teknologikoekin jardungo dugu… Ondo pentsatu behar dugu zer egin behar dugun jendea erronka horietarako prestatuta egon dadin.

 

Bestalde, Estatu Batuetako Laneko Segurtasunari buruzko Institutuaren arabera, nahitaezkoa da garapen teknologiko berri horien inpaktua aurreikustea lantokietan sartu baino lehen. Haien iritziz, laneko segurtasunari dagokionez ere, inpaktuari buruzko aholkularitza zehatza behar da. Xedea ez da automatizatzea, lan-bizitzaren gainean izango duen inpaktua baloratzea baizik. Hau ezinezkoa da erakundeen eta gizarte-eragileen egiturazko laguntzarik gabe. Legeekin batera, eragileen arteko akordioa behar dugu gai honi buruz. Digitalizazioari buruzko kontzeptu etikoak garatu behar dira, eta teknologia horiekin batera lan egiten duten pertsonak prozesuan sartuta egotea.

 

Zibersegurtasuna gero eta garrantzitsuagoa da 4.0 Industriarekin zerikusia duen guztian, baita lan-arriskuen prebentzioan ere, ezta?

Zibererasotzaile batek makina bat, robot bat edo ibilgailu autonomo bat kontrolatzen baldin badu, eragin zuzena izan dezake langileen segurtasun fisikoan. Hortaz, hasiera zaindu beharreko alderdia da, baita gainditu beharreko arazoa ere, izan ere, ETEak ez daude prestatuta zibererasoei aurre egiteko, eta enpresa handiek ere, baliabide gehiago izanda, era horretako erasoak pairatzen dituzte. Konponbideak zibersegurtasunari buruzko estatu mailako politikekin lotuta egon behar luke.

 

ETEen egoerak kezkatzen zaitu 4.0 Industriaren eta lan-arriskuen prebentzioaren testuinguru honetan?

ETEek ez dituzte behar adinako gaitasunak, ezagutzak eta baliabideak digitalizazioak lan-arriskuen prebentzioan duen inpaktua maneiatzeko. Horren harira, nik uste dut enpresa handiak bazkide garrantzitsuak izan daitezkeela garapen horretarako. Enpresa handiak dira prozesu honetan trakzioa egin eta erantzukizun handiagoa har dezaketenak. Horregatik diot etorkizuneko lan eredua adostu behar dela gizartearekin eta gizarte-ordezkariekin, langileekin eta enpresariekin, izan ere, nahitaezkoa da eredu berria sortzea, teknologiekin batera lana bera aldatuko baita.

 

Nola ikusten duzu Euskadi 4.0 Industriaren testuinguruan?

Euskadi oso ondo kokatuta dago Espainiako zein Europako mapan eta oso oinarri ona du kontzeptu estrategiko sakonagoak garatzeko. Euskadin erabateko gizarte-adostasuna dago langileen bizitza babestearen garrantziari buruz, inongo eztabaidarik gabe. Antolaketa maila ona dago langileen zein enpresen aldetik, baita Eusko Jaurlaritzaren eta gizarte-eragileen arteko elkarrizketa sozialaren aldeko tradizio sendoa ere, eta hori guztia oso garrantzitsua da niretzat hemengo aukera teknologikoak inplementatu ahal izateko. Ondo pentsatu behar dugu nola hobetu gure gaitasun teknologikoa, baina giza-dimentsioa galdu gabe, horixe baita herri honen bikaintasuna: beti pertsonengan pentsatzea. Nik uste dut 4.0 Industria gizarte eta giza dimentsioaz hornitzeko borondate tinkoa dagoela, garatu eta lehiatzeko modu hutsa izan ez dadin.

Lotutako albisteak

8 urria, 2024 Digitalizazioa
Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”
Irakurri gehiago
5 iraila, 2024 Digitalizazioa
NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”
Irakurri gehiago
23 abuztua, 2024 Azpiegiturak
Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Irakurri gehiago
10 ekaina, 2024 Digitalizazioa
Worköholics: “Agenatzia gisa bereizten gaituena esperientzia digitalak sortzea da”
Irakurri gehiago
Iñaki Aldama, Bullhost 23 maiatza, 2024 Digitalizazioa
“Sarera konektatuta dagoen edozein aparatu sarrerako ate bat da eraso bat jasotzeko”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak