Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 21 Azaroa, 2023 Digitalizazioa

Eunate Ramirez de Miguel (Versia): “IAren teknologia sortzeko erronka dugu, merkatu globalean lehiakor izateko”

Teknologia-enpresa teknologian, digitalizazioan eta berrikuntzan oinarritzen da, “soluzioak, zerbitzuak, produktuak eta gure bezeroei beren erronka eta negozio-kezkak konpontzeko laguntza eskaintzeko”.
Eunate Ramirez de Miguel, adjunta al presidente ejecutivo de Versia.

33 urteko ibilbidea du Versiak, eta teknologian, digitalizazioan eta berrikuntzan oinarritzen du bere balio-proposamena. “Soluzio globalak, anbizio handikoak, berritzaileak formulatzen ditugu, gure alor anitzeko taldeen aditu-lanean oinarrituak, eta, horri esker, soluzioak, zerbitzuak, produktuak eta gure bezeroei laguntza eskaintzen diegu beren erronkak eta negozio-kezkak konpontzeko”, azaldu du Eunate Ramirez de Miguelek, konpainiako presidente exekutiboaren ondokoak. 

Ramirez de Miguelek berriki parte hartu du Basque Open Industryn, Euskadiko Adimen Artifizialaren-ren aplikagarritasunaren egoerari, erronkei eta aukerei buruzko saioan. Alde horretatik, Versiako ordezkariak esan duenez, “teknologia-sektorea da teknologia horien balio-ekarpenaren ardatza. Integratzaile teknologikoak izan behar dugu, soluzio horiek gure bezeroen negozio-erronkei eskaini behar dizkiegu, eta haien lehiakortasuna bermatzeko hain beharrezkoak diren eraldaketa horiek gauzatzen saiatu behar dugu”. 

Erronkei dagokienez, Ramirez de Miguelen ustez, Versiak bi eginkizun nagusi ditu: “batetik, teknologia horiek gure bezeroek dituzten azpiegitura horietan ezartzea; eta, bestetik, AAren teknologia sortzea. Versian etengabe ari gara berritzen eta produktu berriak aztertzen, merkatu globalean ere lehiatu ahal izateko”. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

Lotutako albisteak

8 urria, 2024 Digitalizazioa
Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”
Irakurri gehiago
5 iraila, 2024 Digitalizazioa
NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”
Irakurri gehiago
23 abuztua, 2024 Azpiegiturak
Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Irakurri gehiago
10 ekaina, 2024 Digitalizazioa
Worköholics: “Agenatzia gisa bereizten gaituena esperientzia digitalak sortzea da”
Irakurri gehiago
Iñaki Aldama, Bullhost 23 maiatza, 2024 Digitalizazioa
“Sarera konektatuta dagoen edozein aparatu sarrerako ate bat da eraso bat jasotzeko”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak