Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 6 apirila, 2020

ERIS, makina-erremintaren produkzioa hobetzeko plataforma

Zitu enpresa gipuzkoarrak software bat garatu du makinen datuak eraginkortasunez atzemateko kontrol numerikoa erabiliz
-

Zitu enpresa gipuzkoarrak software bat garatu du makinen datuak eraginkortasunez atzemateko kontrol numerikoa erabiliz

Zitu konpainia -2002an Donostian sortua- ezagun egin zen IKTen sektorean, Euskadiko elkarte gastronomiko askok ezarri zuten kudeaketarako software bat garatu ostean. Handik urte batzuetara, enpresako estrategia berrorientatu du eta 4.0 Industrian eta eraldaketa digitalean zentratu da. Hala, Geminis-Goratu fabrikatzailearekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren laguntzarekin, makina-erremintarako ERIS plataforma sortu du.  Ivan Mateosek, Zituko zuzendari komertzialak, ERISi buruzko xehetasun gehiago eman dizkigu.

 

Nola azaltzen diezue zuen bezeroei zer den ERIS?

ERIS makina-erremintaren datuak automatikoki eta kontrol numerikoa erabiliz atzemateko sistema bat da, zeinari esker makinaren exekuzio-datu errealak eskuratu baitaitezke saretik eta PLCrik gabe. Kontrol numerikoko exekuzio seinaleak atzematen ditugu eta seinale guztiak interpretatzen ditugu, gainera, datu horiek oso azkar eskuratzen dira. Gure lehiakideen produktu gehienak PLCen bitartez (kontrol numerikoa interpretatzeko sistemak) konektatzen dira makina-erremintara, eta guk zuzenean eskuratzen dugu informazio hori kontrol numerikotik.

 

Nolako informazioa bildu daiteke zuen plataformaren bitartez?

Atzematen ditugu prozesuen hasiera eta amaierak, geldialdiak, alarmak, mantenimenduak, prestatzen ari diren sistemak, potentziometroen informazioa, tenperatura… Hasieran, ERIS makina-erremintaren sektoreko enpresetara zuzendua zegoen, makinen portaera ezagutzeko, baina produktua eboluzionatzen joan da, eta orain balio du multikontrol numerikoa duen mekanizatuko edozein lantegi kudeatzeko. Gure plataformak kontrol numeriko desberdinak dituen mekanizatuko lantegi bateko produkzioa neurtzen du. Oro har, makina bakoitzak datuak atzemateko sistema propio bat izaten du, baina gure plataforma independentea da, kontrol desberdinetara konektatzen da eta gai da lantegi bateko mekanizatu-zentro guztietako produkzioa kontrolatzeko.

 

Zeintzuk dira ERISen abantailak beste sistema batzuekin alderatuta?

Badaude lantegian datuak atzemateko beste sistema batzuk (MES), langilearen parte-hartzea behar dutenak. Gure ezagutzagatik eta gure bezeroek esaten digutenagatik, pentsatzen  dugu sistema horiek ez direla erabat zehatzak, eta % 10 eta % 15 bitarteko desbideratzeak gertatzen direla datuak atzematean, pertsonaren araberakoak direlako eta pertsona ez delako guztiz zehatza. Makina batean % 10eko desbideratzea badugu, eta martxan badago urte osoan bi txandatan, urtean 200-300 orduko desbideratzea gerta liteke makina bakoitzeko. Hala, 10 makina dauzkan lantegi batean, desbideratzea 2.000-3.000 ordukoa izango litzateke, eta denbora horretan ez genuke informazio zehatzik izango makinen funtzionamenduari buruz. Beraz, hartzen diren erabakiak informazio ez-zehatz batean oinarritzen badira, ekintzak ere ez-eraginkorrak izango dira.  Gure datuak atzemateko sistemak denbora errealean funtzionatzen du. Behin datu errealak eskuartean izanik, erabaki errealak har ditzakezu alor hauetan: plangintza, kostuak, lan-karga, e.a. Askotan iruditzen zaigu arazoa direla kostuak, plangintza edo langileak, eta ez gara ohartzen benetako arazoa beste bat dela, hau da, ez garela ari datu zehatzak erabiltzen, datu horiek atzemateko sistemak ez direlako eraginkorrak.

 

Nola eboluzionatu du ERISek eraldaketa digitalaren erronka berriei aurre egiteko?

ERIS mekanizatuko enpresentzako edo mekanizatuko lantegiak dituzten fabrikatzaileentzako produktu espezifiko bat da. Eta hori abantaila bat da, zeren eta lantegi batean neurrira eginiko garapenak badituzte ere, bezero desberdinen bitartez sar daitezke ERISen. Mantenimendu prediktiboarekin nahiz kontrol jarraibideekin lotutako hainbat produktu garatu ditugu, eta tresna eta tresnerien biltegi adimendunekin konektatzen ari gara. Mekanizatuko modulu espezifiko desberdinak landu ditugu, eta orain lanean ari gara plastikoaren injekzio-lantegietan atzematen diren datuak digitalizatzeko, bai eta laser bidezko ebaketa-makinen produkzioko datuak atzemateko. Bestalde, inprimaketa gehigarriko roboten informazioa atzematen hasiko gara aurten. Azkenean, gure plataformak aukera ematen du kontrol numerikoak emititutako seinaleak irakurri eta interpretatzeko, eta informazioa produkziora eramateko. Informazio hori eraman dezakegu bezeroaren ERP edo CAD-CAM sistemetara, eta horrela OEE kalkulatu (Overall Equipment Effectiveness edo Produkzio-ekipoen Eraginkortasun Globala). Gure helburua da jakitea zein den makinaren erabateko disponibilitatea, zenbat lan egin duen eta zergatik ez den eraginkorra, aurreikusitako errendimendua alderatzea errendimendu errealarekin eta, azkenik, kalkulatzea pieza bat behin baino gehiagotan errepasatu behar izan den ala ez. Hiru parametro horiekin denbora errealean neurtu dezakegu lantegiaren eta makinen errendimendua.

 

Euskal ETEak prest daude horrelako konponbideak inplementatzeko?

Errealitate desberdinak daude. Ikusten dugu enpresek badutela kezka bat, eta badakitela ez-eraginkortasun maila handia dutela: makinak, arrazoi desberdinengatik, geldirik daude, ez dute produzitzen eta ez daukate izan behar luketen errentagarritasuna. Oro har, enpresek nahiko jarrera irekia dute, baina batzuek uste dute ez dela une egokiena, eta beste batzuek aitortzen dute horrelako sistema bat ezarri beharko dutela lehenago edo beranduago. Gure kasuan, Industria Digitala bezalako programak martxan jarri izanari esker, gure softwarea instalatu dugu 15 enpresatan, eta aurreikusten dugu aurten Euskadiko beste 30 lantegi ingurutan instalatuko dugula. ERIS instalatzeko laguntza eskaera bat aurkeztu duten enpresen % 90ek SPRIren Renove Industria 4.0 laguntzak jaso dituzte. Izan ere, ERISek ez ditu soilik makina baten datuak atzematen; datuak atzemateaz gain, lantegiko produkzioa monitorizatzen eta kontrolatzen du. Zentzu horretan, oso gustura gaude eta enpresek nahiko jarrera irekia dute.

 

Dena den, gure helburua ez da soilik softwarea merkaturatzea, baizik eta enpresei laguntzea, datu errealak denbora errealean lortuz, aukera izan dezaten eraginkortasun-ezak aztertzeko eta arazoak konponduko dituzten ekintzak martxan jartzeko.

 

Zeintzuk dira ERISen eta Zituren erronkak enpresa gisa?

Gure Plan Estrategikoan helburutzat dugu negozioa Espainia osora eta atzerrira ere zabaltzea, baina beti kontuan izanik Euskadi dela gure lehentasunezko segmentua, mekanizatuko eta makina-erreminta arloko enpresen portzentaje handi bat hemen dagoelako, eta guretzat errazagoa delako zerbitzua Euskadin eskaintzea.

 

Produktuari dagokionez, lehen esan bezala, lortu nahi duguna da ERIS ez zuzentzea soilik makina-erremintaren sektorera, baizik eta baita ere beste batzuetara, adibidez, plastikoaren injekziora, fabrikazio gehigarrira eta laser bidezko ebaketara.

 

Lotutako albisteak

AT  Mecasol-ek  digitalizazioaren  eta  jasangarritasunaren  aldeko  apustua  sendotzen  du  bere  hazkunde  industrialean

AT Mecasol-ek digitalizazioaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua sendotzen du bere hazkunde industrialean

Bizkaiko enpresak bere gaitasun produktiboak hobetu ditu eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie mekanizazio eta soldadura arazo konplexuei.

Nuuk  Mobility-k  Espainiako  bi  gurpileko  flotarik  handienak  kudeatzen  ditu

Nuuk Mobility-k Espainiako bi gurpileko flotarik handienak kudeatzen ditu

Bizkaiko enpresak 14.000 ibilgailu baino gehiago administratzen ditu Espainian eta Portugalen. Bere bezeroen artean Correos, Burger King edo Popeyes daude.

Erakarrek  LED  panel  jasangarri  eta  adimendunak  fabrikatzen  ditu

Erakarrek LED panel jasangarri eta adimendunak fabrikatzen ditu

Gipuzkoako enpresak tinta elektronikoaren teknologia sartu berri du bere eskaintzan, energia kontsumo baxuarekin eta ikuspen handiarekin.

RKL  Integral-ek  larrialdietarako  planak  prozesu  digital  adimendunetan  bihurtzen  ditu

RKL Integral-ek larrialdietarako planak prozesu digital adimendunetan bihurtzen ditu

Enpresa bizkaitarrak VES izeneko software bat garatu du, segurtasun integraleko planak digitalizatzen eta automatizatzen dituena.

Altersys,  bidesarietako  matrikula  bidezko  kobrantza  adimendunean  espezializatutako  enpresa

Altersys, bidesarietako matrikula bidezko kobrantza adimendunean espezializatutako enpresa

Enpresa bizkaitarrak ia hamar urte eman ditu softwarea garatzen, eta bere lehen hardwarea patentatzeko prozesuan dago, trafikoa aztertzeko kamera propioa.

Labelan,  labeak  eta  galdarak  konpontzen  espezializatutako  Zegamako  ETEa

Labelan, labeak eta galdarak konpontzen espezializatutako Zegamako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten du, 3D piezak diseinatzearen bidez.

Ariadna  Grid,  eraldaketako  40.000  zentro  elektriko  baino  gehiago  kudeatzen  dituen  ETEa

Ariadna Grid, eraldaketako 40.000 zentro elektriko baino gehiago kudeatzen dituen ETEa

Zornotzako enpresak tentsio baxuko sare elektrikoa monitorizatzen duen plataforma bat eskaintzen du, sarean arazoak edo galerak ekidite aldera

Laura  Francos  (SMARTPM):  “Prozesuak  digitalizatu  eta  automatizatzea  edozein  enpresaren  esku  dago”

Laura Francos (SMARTPM): “Prozesuak digitalizatu eta automatizatzea edozein enpresaren esku dago”

SMARTPM enpresak MIC plataforma garatu du ETE industrialen digitalizazio progresiboa errazteko, hainbat teknologia garapen-mailatara egokituz.

Zucchetti  Spainek  enpresen  kudeaketa-prozesuen  digitalitzazioan  laguntzen  du

Zucchetti Spainek enpresen kudeaketa-prozesuen digitalitzazioan laguntzen du

Enpresa bizkaitarrak enpresa-kudeaketarako software soluzioak garatzen ditu. 4.000 bezero baino gehiago ditu industriaren, zerbitzuen eta aholkularitzen sektoreetan, eta horietatik 1.200 Euskadin daude. Gaur egun, Latinoamerikan barneratzea aztertzen ari da.

Lantekek,  software  industrialean  munduko  liderrak,  36.000  bezero  baino  gehiago  ditu  dagoeneko

Lantekek, software industrialean munduko liderrak, 36.000 bezero baino gehiago ditu dagoeneko

Arabako Parkean kokatuta dagoen enpresak 400 langile baino gehiago ditu, eta SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programako laguntza bat jaso du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.