Norberto Ojinaga, director de Red del Grupo Euskaltel
Norberto Ojinaga, director de Red del Grupo Euskaltel
Elkarrizketak 15 apirila, 2020

“Deien iraupena %75 eta %110 artean igo da, konfinamenduan pertsonek elkarrizketa luzeagoak behar dituzte beren familiekin”

Norberto Ojinagak, Euskaltel Taldeko Sareko zuzendariak, koronabirusaren konfinamenduak nola aldatu dituen portaerak familiengan eta enpresengan telefoniarekiko eta beste zerbitzu batzuekiko (telebista, adibidez) azaltzen du.  
-

Urrunago egoteakkonektatzeko beste modu batzuk bilatzea eragiten du. Norberto OjinagakEuskaltel Taldeko Sareko zuzendariak, koronabirusaren konfinamenduak nola aldatu dituen portaerak familiengan eta enpresengan telefoniarekiko eta beste zerbitzu batzuekiko (telebista, adibidez) azaltzen du.  

Zer nolako igoera izan dute zuen  zerbitzuen erabileran konfinamendu-asteetan? Telefonia finkoan zein mugikorrean igoerarik ba al dago? 

Alarma egoeran zehar telefonia trafikoaren eta datuen trafikoaren bilakaera ikusten badugu, familiek telefono finkoa askoz gehiago erabiltzen dutela ikusi dugu (%90a gehiago). Telefono mugikorraren bidez egiten den batez besteko trafikoak %65eko gorakada izan du. Nabarmentzekoa da mugikorreko deien konkurrentzia-faktorea; izan ere, 12etatik 14etara eta  20etatik 22tara egindako deien bolumena bikoiztu egin da. Konfinamenduak ezarritako osasun-alarmaren ondorioz sortutako ohitura berrien bistaratzea dira zifra hauek. 

Deien iraupenena igo al da? 

Bai. Martxoaren 14az geroztik deien iraupena %75a igo da telefono finkoan, eta %110a mugikorrean; pertsonek konfinamendu egun hauetan beren senideekin elkarrizketa luzeagoak izan behar dituztela erakusten dute datu hauek. Asteburuetan, mugikorraren bidez egindako deien batez besteko iraupena 8 minutukoa da. Berriz,  astean zeharrekoak 5 minutu eta erdiko deiak dira.  Telefono finkoa erabiliz egiten diren deietan, asteburuan batez bestez 6 minutu irauten dute, eta astean zehar egindako deiak 4 minutu eta erdi. 

Eta Interneten erabilera? 

Familiak etxean daudenez, mugikorraren datuen ordez, familiak datu sare finkora konektatzen ari dira,  Interneten nabigatzeko, filmak ‘streaming‘ bidez ikusteko, senide edo lagunekin bideokonferentziak egiteko, sarean jokoak partekatzeko, edo telelana egiteko. Alde horretatik, Internet-sarbideak %71ko igoera izan du egunero. Hurrengo datua oso grafikoa daWhatsapp aplikazioaren bidez erabilitako datuen bolumena %300etik gora hazi da. Sare finkoko datuen erabileran ere eragina izan du, eta erabilera gehieneko ordutegian (20:00-23:30) kontsumoa %80etik gora handitu da. Telelana ez da hemen sartzen beste ordu-tarte bat betetzen duelako. 

Eta nola dago telebistaren erabilera? 

Euskaltelek jakinarazi duenez, gaur egungo batez besteko kontsumoa egunean 5,4 ordukoa da, hau da, ohikoa den baino %45 gehiago. Gainera, zuzeneko telebistako edukien eskaintzan kontsumitutako denbora %47a hazi da (egunean 4,5 ordura) eta on demand edukien eskaintza %32a handitu da otsailarekin konparatuz. Bestalde, haurrentzako edukien kontsumoak %54a egin du gora, eta familia osoarentzako zinemako edukien kontsumoak aldiz %55a. 

Gailu mugikorrak erabiltzeko modua eraldatu egin da coronavirusaren pandemiaren ondorioz? 

Datuetan ikusten da gailu mugikorren erabilera-patroietan aldaketa batzuk daudela, batez ere denbora-bolumenaren eta datu-bolumenaren igoera handian. Baina erabilitako tresnetan eta aplikazioetan ere aldaketak egon dira. 

Nabarmendu behar da sakelakoaren erabilera ahots deiak egiteko. Ahots bidezko komunikazioaren beharra areagotu egin da, eta ahots tradizionala “berreskuratu” egin da. Hori bai, mugikorrean. Etxean egon arren, deitzeko  mugikorra erabiltzen dugu, telefono finkoa erabili beharrean. Telefono finkoaren erabilera % 90handitu da, baina bere trafikoa oso txikia zen eta oraindik, etxean gauden arren, deien-trafikoa txikia da.   

2G/3G/4G sareen bidezko datu mugikorren erabilera ez da igo. Hau ez da gertatzen mugikorraren erabilpena jaitsi delako, baizik eta etxean gaudelako eta gehienok wifia erabiltzen dugulako abiadura gehiago eta kalitate handiagoa izatekoeta, batez ere, datuen tarifa mugagabea erabiltzen dugulako bide horretatik. 

Aplikazioei dagokienez, nabarmentzekoa da WhatsAppen %300etik gorako hazkundea eman dela, testu-mezuetan, irudietan, bideoetan, IP ahots-deietan eta bideo-deietan. Alde horretatik, elkarlaneko tresnen eta aplikazioen erabilera asko handitu da, bai aplikazio profesionalagoak bai aplikazio sozialagoak (SkypeTeamsWebex, Zoom, etab.). 

Koronabirusari buruz informatzeko aplikazioak edo telefono mugikorren geolokalizazioaren erabilera konfinamendu-arauak betetzen diren ala ez aztertzeko tresna posibleak dira. Posible al da neurri horiek aktibatzea datu-babespenen araudia errespetatuz? 

Alde horretatik, gaur egun abian dagoen legedia oso argia eta oso erabakigarria da: ezin dira datu indibidualak erabili, ezta banaka identifikatzeko aukera ematen duten datu agregatuak ere. Operadoreek partekatu ditzaketen datuek datu-babespen araudia bete behar dute, eta, beraz, bereizi egin behar dira. Hori bai, erabiltzaile indibidualak onartu dezake aplikazio jakin bati bere kokapenematea, berariazko baimen indibidual batekin. 

Nola lagundu dezakete teknologia berriek osasun larrialdi honetan? 

Euskaltelek pertsonen eta enpresen arteko komunikazioetan kalitaterik onena eskaintzean zentratzen da, datuen trafikoa eta emaria uneoro kontrolatuz, sareak dituen beharrak aurkitzeko eta erabilpen moten arabera hura dimentsionatzeko. 

Hori guztia, erabiltzaileek esperientzia ona izan dezaten egiten da, are gehiago familiek, enpresek eta osasun eta larrialdi zerbitzuek konektatuta egon behar duten une hauetan. 

Konektibitatetik (profesionala telelanarekin, hezkuntza arlokoa online prestakuntzarekin eta pertsonala) haratago dagoen bigarren laguntza aisialdiaren ingurukoa da, telekomunikazio-zerbitzuak telebista-aisialdirako, sarean jolasetarako, online jardueretarako eta abarretarako. 

Zer ekimen jarri dituzue martxan osasun-larrialdira egokitzeko, bai enpresaren barruan, bai kanpora begira? 

Konektibitatea gure gizarte digitalaren harribitxietako bat da. Herritarren bizimodua eta gure enpresen jarduera telekomunikazio-zerbitzuak eta telekomunikazio-sareak beren eskura mantentzearen mende daude neurri handi batean, eta gaur egun dagoen osasun-larrialdiko egoerak are gehiago nabarmendu du premia hori. Horregatik, zerbitzuen jarraipena ziurtatzeko beharrezkoak diren ekimen guztiak jarri ditugu martxan, indarrean dauden gomendioak eta araudiak betetzen. 

Alarma-egoera abian egon aurretik, jarduteko protokoloak ezarri genituen langiletzat eta bitartekoentzat, garbiketa eta desinfekzio neurri bereziak, telelana zenbait kolektiborentzat, etab. Horrek aukera eman zigun urrutiko konexio-sistema guztiak probatzeko. Hori dela eta, alarma-egoera deklaratu zen egunean, langileen ia %100a jada etxetik lanean ari ginen, eta gure jarduera osoa normaltasunez garatu ahal izan dugu. Euskadin, Galizian eta Asturiasen lantokiak ditugu, erredundantzia handiarekin, dibertsifikazio geografikoarekin, sistemen instalazioak eta telelanean esperientzia handia duten langileekin. Horrek lagundu digu egoera honi aurre egiten. 

Horrez gain, Jarraipen Batzordea aktibatu dugu, kontseilari nagusiaren zuzendaritzapean, egoeraren jarraipena eta ebaluazioa egunero egiteko, baita ezarri beharreko neurriak zehazteko ere. Bezeroek sortutako trafikoaren hazkundea kontuan hartuta, 800 lagun inguruko talde bat lanean aritu da egunero, dagoen gaitasuna handitzeko eta sareen sendotasuna ziurtatzeko. Bezeroen arretarako agenteen %90a baino gehiago telelanean ari dira, eta denden %70a zabalik mantentzen ditugu. 

Gainera, isolamendu neurriak mantentzen laguntzeko, Euskaltel Taldeko bezeroei zerbitzu maila igotzeko neurriak ezarri ditugu, kostu gehigarririk gabe. Neurri horien artean daude: haurrentzako kanal guztiak eta zineman espezializatutako kanal guztiak modu irekian eta kosturik gabe eskaintzea, gure mugikorren bezeroei hilean 30 gigako doako bonoa ematea, eta egoera bereziak pairatzen dituzten bezeroen datu-ahalmena handitzea. Gure on line telebistaren aplikazioa ere ireki dugu, bai bezeroentzat eta baita ospitaleetan egun hauek pasatu behar dituzten direnentzat ere, nahiz eta Euskalteleko bezeroak ez izan. 

 Zeintzuk dira izaten ari zareten zailtasun nagusiak edo zuen taldeak egiten ari den ahalegin nagusia zerbitzua mantentzeko? 

Nire ustez, osasun-larrialdiko egoera honen ezaugarri nagusia gertakariak garatu diren azkartasuna izan da. Agian ez gara jada gogoratzen, baina martxoaren 1ean ehun kasu baino ez genituen baieztatuta, eta martxoaren 16an, 9.000 kasutik gora zeuden eta alarma-egoera ezarri zen. Horregatik, beharrezkoa zen aldez aurretik planak, ekipamenduak eta tresnak prest izatea egoera horri modu eraginkor batean aurre egin ahal izateko, eta guk hori guztia bagenuen. Nolanahi ere, azkar moldatu behar izan gara egoeraren larritasunaren ondorioz. 

Lotutako albisteak

Seigarbost,  hondakinen  edukiontzietan  sarraila  adimendunak  eskaintzen  dituen  Gipuzkoako  ETEa
17/02/2026 I+G+B

Seigarbost, hondakinen edukiontzietan sarraila adimendunak eskaintzen dituen Gipuzkoako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen Zabaldu programako laguntza jaso du nazioartekotze-proiektua indartzeko

SEIN,  urtean  industriako  hornikuntzen  43.000  eskari  kudeatzen  dituen  ETEa

SEIN, urtean industriako hornikuntzen 43.000 eskari kudeatzen dituen ETEa

Soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu Euskadiko trakzio-enpresa nagusientzat

Proinac,  automatizazioaren  aldeko  apustua  egiten  duen  ingeniaritza  akustikoa

Proinac, automatizazioaren aldeko apustua egiten duen ingeniaritza akustikoa

Erandioko ETEak SPRI Taldearen industriako zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso du.

Eralki  Engineeringek  bibrazio-makineriaren  diseinuan,  fabrikazioan  eta  ezarpenean  oinarritutako  industria-eredua  sendotu  du

Eralki Engineeringek bibrazio-makineriaren diseinuan, fabrikazioan eta ezarpenean oinarritutako industria-eredua sendotu du

Gipuzkoako enpresak solidoen manipulaziorako neurrira egindako irtenbideak eskaintzen ditu, bere prozesuen digitalizazio integralaren bidez.

Amebi:  “Erabakiak  hartzeko  bilerak  nolakoak  izango  lirateke  proposamenen  eragina  denbora  errealean  ikusiko  balitz?”

Amebi: “Erabakiak hartzeko bilerak nolakoak izango lirateke proposamenen eragina denbora errealean ikusiko balitz?”

Gipuzkoako startupak optimizatu egin du bere Erabakiak Hartzeko Sistema Digitala, Axon, zer gertatuko den aurreratzen duen eta erabakiak automatizatzen dituen eredu digitala. Bertsio berriak abiadura eta zehaztasuna hobetzen ditu, eta simulagailuak ditu, Zuzendaritzaren arloak agertokiak probatu ahal izan ditzan exekutatu aurretik.

2.0  web-etik  adimen  artifizial  sortzailera:  hamarkada  bat  baino  gehiagoko  bilakaera    donosTIK-en

2.0 web-etik adimen artifizial sortzailera: hamarkada bat baino gehiagoko bilakaera donosTIK-en

Donostiako enpresak marketin digitala, prestakuntza eta prozesuen automatizazioa uztartzen ditu, enpresa txiki eta ertainei zein profesionalei beren eraldaketa teknologikoan laguntzeko.

Procesim,  ETE-en  administrazio-zereginak  automatizatzen  dituen  startupa

Procesim, ETE-en administrazio-zereginak automatizatzen dituen startupa

Urtebete eta apur bat gehixeagoko enpresak fakturak prozesatzeko sistema integralak edo bezeroen arretarako zerbitzuak eskaintzen ditu.

Wrappers  AI,  adimen  artifiziala  ETE-entzat  egokitzen  duen  startupa
19/01/2026 Ekintzailetza

Wrappers AI, adimen artifiziala ETE-entzat egokitzen duen startupa

Bizkaiko enpresak ezagutza teknikorik behar ez duen plataforma intuitiboa eskaintzen du

Bombas  Trief,  industria  digitalizatu  bihurtutako  tailerra

Bombas Trief, industria digitalizatu bihurtutako tailerra

Erandioko enpresak SPRI Taldearen hainbat dirulaguntza baliatu ditu bere modernizaziorako

Aston  &  Wolf:  “Teknologia  jada  ez  da  tresna  bat  bakarrik,  gure  DNA  da”

Aston & Wolf: “Teknologia jada ez da tresna bat bakarrik, gure DNA da”

Turismo-ostatuak kudeatzen dituen Bilboko enpresak bere software-soluzioak garatu ditu profesionalizatzeko beharra duten beste kudeatzaile edo jabe batzuen kudeaketa eta esperientzia optimizatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.