Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak. .

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat..

Filtra tu búsqueda

Eraldaketa digitala
Albisteak 31 abendua, 2024

1.629 euskal ETE egon dira 2024an Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalerako programetan

SPRIk 18,6 euroko inbertsioa egin du digitalizazioan enpresen zibersegurtasuneko programen, hodeirako migrazioen, teknologia aurreratuko aplikazioen eta abarren bitartez eta adimen artifizialeko ekimena oraindik ere zabalik dago, beste 5 milioi euroko inbertsioarekin

1.629 euskal enpresak eta haien 1.815 proiektuk jaso dituzte SPRI Enpresa Garapenerako Agentziak 2024an euskal ETEak digitalizatzeko eman dituen 18,683 milioi euroak, bere sei dirulaguntza-programaren bitartez. Eraldaketa Digitala da Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren lehentasunetako bat.

Zifra horri Adimen Artifizial Aplikatuaren programara bideratutako beste 5 milioi euroak gehitu behar zaizkio, oraindik zabalik baitago. Eskaerak aurkezteko epea ekainean amaituko da eta Retech Funtsei lotuta dago programa.

Garrantzitsua da azpimarratzea dirulaguntzen programa guztiei esker ia 36 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izan dela digitalizazioan.

5 digitalizazio-programa

Hortaz, Enpresa-zibersegurtasuneko programak 4,5 milioi euro izan ditu eta 441 enpresa eta 522 proiekturi lagundu die, eta 10,75 milioi euro mobilizatu ditu inbertsio pribatuan.

Programa horrek dirulaguntzak eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen ditu euskal enpresen segurtasun informatikoa hobetzeko. Programa horri esker, ETE-ek adituak izan ditzakete haien egoera aztertzeko eta haien beharretara egokitutako ekintza-plana proposatzen diete. Hala, ziberasoak prebenitu ditzakete, erantzun eta negozioaren lehiakortasuna bermatu.

Gainera, haien informazioa eta sistemak babesteko hardwareak eta softwareak eros ditzakete eta programa horrek auditoretzak sustatzen ditu segurtasuneko arazoak hautemateko eta konpontzeko, eta informazio garrantzitsua edo delikatua zein datuak edo jabetza intelektuala zaintzeko.

Industria Digitala programaren helburu nagusia da ETE-en eraldaketa digitalerako bidea hastea, teknologia aurreratuei esker. Horretarako, 8,09 milioi euro inbertitu ditu eta horrek 21,524 milioi euroko inbertsio pribatua ekarri du 715 enpresaren 797 proiektutan.

Programa hori Euskadiko eraldaketa digitalaren funtsezko elementua da eta garapen jasangarriaren arloko erronkei aurre egiteko irtenbide teknologikoak ezartzea ahalbidetuko du. Euskadiko enpresek negozio-helburuak ekitatearekin eta jasangarritasunarekin lerrokatzeko aukera eta erantzukizuna dute. Eta, zalantzarik gabe, zeregin horretan digitalizazioa aparteko laguntzailea da.

Industria Digitalak laguntza ekonomikoa eskaintzen die EIKTak diagnostikatzeko eta/edo ezartzeko proiektuei, haien produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan. Hau da, beren balio-kate osoan. Teknologia digitalak aplikatzen dira bertan, hala nola sentsorikak, errealitate birtualak, edo kudeaketa-sistema aurreratuek haien produktua eta sorkuntza-prozesua hobeto ezagutzeko aukera emango diete euskal ETE-ei, erabaki hobeak hartu ahal izateko eta haien produktu eta zerbitzuen lehiakortasuna hobetzeko.

Proiektu horiek barne hartu ditzakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak.

Kloud programak Euskadiko enpresei haien zerbitzu edo azpiegitura informatikoak Cloud ingurune komertzialetara migratzeko aukera eskaintzen die. Horretarako, dirulaguntza bat eskaintzen du hodeirako migrazio-prozesu osoa diseinatzen eta ezartzen lagunduko dien kanpoko enpresa bat kontratatu ahal izateko. 2024an, SPRIk 87 enpresari lagundu die 1,537 milioi eurorekin eta, hala, 3,46 milioi euro mobilizatu dira 93 proiektutan.

Smart Industryrekin, SPRIk Industria Adimendunaren kontzeptuarekin lotutako teknologiak dituzten industriako ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuei laguntzen die. Teknologia Digitalen I+G arloko proiektu horien emaitzak merkatura eramateko prozesua azkartzeko aukera eman behar dute enpresa industrialek I+G arloko eragileen parte-hartzearekin inplementatzen dituzten proiektuek, eta frogatze-efektua izan behar dute. 2024an, 1,556 milioi euro esleitu dira 23 enpresaren 27 proiekturentzat.

 2024ko Euskal enpresen konektibitatea programa Euskadiko enpresen konektagarritasuna hobetzeko dirulaguntza berria da Aurreko «Enpresentzako Banda Zabal Ultralasterra» laguntzaren ordezkoa da honako hau. Teknologia aurreratuak eta abiadura handiko sareak eskuratzea errazten du, eraginkortasun operatiboa hobetzeko eta enpresak gero eta digitalizatuagoak diren merkatuetan lehiatu ahal izateko. Iaz 1,50 milioi euroko inbertsioa egin zen 60 enpresaren 73 proiektutan.

Programa horri esker, enpresa guztiek digitalizazioaren aukerak aprobetxatu ahal izatea bermatzen da, dauden lekuan daudela. Bultzada hori funtsezkoa da euskal enpresen epe luzeko jasangarritasunerako eta hazkunderako. Laguntza hori Europar Batasunak finantzatzen du NextGenerationEU suspertze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Azkenik, Konpetentzia Digitalak programaren helburua da enpresen lehiakortasuna handitzea, enpresetako langileen prestakuntza-indartuz, eta aholkularitza espezializatua eta doakoa eskaintzen du prestakuntza-plan pertsonalizatua ezartzeko, enpresa sozietate digital berrira egokitu ahal izateko. 1,5 milioi eurorekin 303 enpresatan ebaluatu dira konpetentzia digitalak.

Lotutako albisteak

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Fecin,  industriako  eskuilagintzan  espezializatuta  60  urte  daramatzan  Gipuzkoako  ETEa
10/02/2025 Berrikuntza

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa

Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

Flexix,  75  urteko  historia  berrikuntza  aldarrikatzen

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen

Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40  urte  baino  gehiago  enpresa  grafikoei  babes  digitala  eskainiz

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz

Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Euskadiko  bost  erakundek  tuneletako  eta  industria-inguruneetako  langileentzako  segurtasun-plataforma  digital  bat  garatu  dute

Euskadiko bost erakundek tuneletako eta industria-inguruneetako langileentzako segurtasun-plataforma digital bat garatu dute

Soluzio teknologiko berritzaile bat da, tuneletan eta industria-inguruneetan izaten diren gorabeherak garaiz identifikatzeko pentsatua, eta TECNALIAk garatu du Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.