Finantziazioa
Albisteak 15 Azaroa, 2023

Europe Enterprise Networkek 15 urte bete ditu ETE-ei hazten eta nazioartekotzen laguntzen

EENren urteko konferentzia gaur hasi da BECen eta lehen mailako nazioarteko adituak bildu ditu
-
  • Europe Enterprise Networkek ETE-ei nazioartean hazten eta berritzen laguntzen die, funtsezkoak diren sektore ekonomiko guztiak estaliz eta ekintza 40 herrialde baino gehiagotara hedatuz.
  • Basque EEN da Euskadiko enpresei zerbitzu horiek eskaintzen dizkien nodoa. Probintzia mailako merkataritza-ganberek eta SPRI edo Innobasque euskal agentziek (besteak beste) osatzen duten partzuergoa da.
  • Irekiera-saioan, Basque EENren laguntzari esker beren proiektuak garatzeko eta nazioartekotzeko gai izan diren Euskadiko hiru enpresak hartu dute parte.

Berritzeko eta nazioartekotzeko asmoa duten ETE-entzako laguntza-sarerik handiena da Europe Enterprise Network (EEN). Europako Batzordeak bultzatutako egitasmoa da, eta hazteko eta beste enpresa batzuekin elkartzeko nahia duten Europako ETE-ei doako aholkularitza-zerbitzuak eskaintzea du helburu. EENren urteko konferentzia BECen egingo dute aurten, azaroaren 15etik 17ra. Bertan, programa honen 15 urteko ibilbidea ospatuko dute. Urte hauetan, hainbat herrialde eta eskualdetan zabaldu da, eta nodo propioak ere eratu dituzte, hala nola Basque Europe Enterprise Network.

EENren euskal nodoa partzuergo bat da, eta honakoek osatzen dute: probintzia mailako hiru merkataritza-ganberak, Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia (SPRI), Berrikuntzaren Euskal Agentzia (Innobasque), Basque Trade & Investment eta BEAZ. EAEko enpresei ‘leihatila bakarra’ eskaintzea da egitasmoaren helburua, enpresa edo teknologia arloko lankidetza-jarduerak garatu ahal izateko eta berrikuntza-gaien gaineko aholkularitza jaso ahal izateko. Gainera, Europako finantzaketa-programetan parte hartu nahi duten ETE-ei ere laguntzen die Basque EENek, eta haien eskura jartzen ditu Europako ikerketa eta garapen teknologikoko proiektuen emaitzak eta ondorioak. Guztira, EEN sareak 450 erakunde baino gehiago ditu eta 40 herrialdetan baino gehiagotan dago.

“EEN, 15 urte ETE-ei jarraitu beharreko bidea erakusten” lelopean hasi da gaur arratsaldean EENren urteko konferentziaren irekiera-saioa. ‘European SME Week 2023’ (ETE-en Europako astea) astearen barruan egin dute ekitaldia. Aurten Bilbon ari dira ospatzen, Espainia baitago EBko Kontseiluaren presidentetzan. Europako instituzioetako ordezkariak joan dira irekiera-saiora, adibidez, Jean-David Malo (EISMEA Europako Berrikuntza Kontseilurako eta ETE-entzako Agentzia Exekutiboko zuzendaria) edo Ricardo Cardoso (Europako Batzordeko DG GROW saileko buru laguntzailea). Estíbaliz Hernáez Laviña Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak ere parte hartu du, eta EAEko instituzioek Basque EENren gisako egitasmoak babesten dituztela nabarmendu du, euskal enpresa-ekosistema aberasten dutelako.

Gainera, Cristina Oyón SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendariak ere parte hartu du irekiera-saioan, eta Basque EENk eskaintzen dituen zerbitzuak erabili dituzten euskal enpresen hiru arrakasta-kasu aurkeztu ditu. Amaia Zurutuzak (Scientific Director Geaphenean), Julio Fontek (Histocell-eko CEOa) eta Eider Ocerínek (Customer Delivery ataleko zuzendaria Satlantisen) haien esperientziak partekatu dituzte; zehazki, haien proiektuen garapenean eta nazioartekotzean EENrekin egindako lanean izandako esperientziak. Hiru startup horiek potentzial teknologiko eta berritzaile handia dute, eta Euskadin jaio dira. Basque EENk emandako zerbitzuei esker, EBko Horizonte 2020 (gaur egun, Horizonte Europa) ikerketa eta berrikuntza arloko esparru-programak ematen dituen onurak eskuratu ahal izan zituzten.

Amaia Zurutuzaren hitzetan, EEN oso lagungarria izan da EAEko Graphenea startuparentzat: «EENren lanari eskeri ‘SME Instrument’ eta ‘Fast Track to Innovation’ programetan parte hartu ahal izan dugula nabarmendu nahi dut. Gure beharretara egokituko zen coach egokia aurkitzen lagundu digute SPRIk eta EENk». Ildo beretik hitz egin du Eider Ocerínek. Haren esanetan, Satlantis enpresarentzat «funtsezkoa da EENren gisako aholkularitza-sare garrantzitsu eta zabal batekin harremanetan egotea». Gainera, hizlarien arabera, EENren laguntza- eta aholkularitza-lana ez da mugatzen bazkideak, ezagutzak eta finantzaketa-iturriak bilatzera. Laguntza jarraitua da, proiektuak irauten duen tarte osoan irauten duena. Horrek barne hartzen ditu garapen-fasea, nazioartekotzea eta merkaturatzea.

Euskadin EENren zerbitzuak erabili dituzten enpresa eta ekintzaile ugarien hiru adibide baino ez dira horiek. Datozen egunetan, EENren urteko konferentzian zehar egingo diren askotariko jarduera eta bileren bidez, arrakasta-kasu berriak aurkeztuko dira eta ETE-ei eta ekintzaileei laguntza eraginkorra emateko mekanismo eta prozedura egokienei buruz sakonduko da. Urteko konferentzia streaming bidez jarraitu ahal izango da, eta aukera ona da EENk eman ditzakeen zerbitzuak ezagutzeko.

 

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritza  Industria  Plan  berriaren  sozializazio-prozesua  egiten  ari  da,  eta  Ekonomia  eta  Gizarte  Arazoetarako  Batzordean  aurkeztu  du

Eusko Jaurlaritza Industria Plan berriaren sozializazio-prozesua egiten ari da, eta Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean aurkeztu du

“Industria Plan berria dokumentu bizia da, ekarpenei irekia. Hori dela eta, sozializazio-prozesua abiatu dugu hainbat gizarte-, ekonomia- eta enpresa-eragilerekin, plana haien ekarpenekin aberasteko eta proiektu eraldatzaileak sortzeko” adierazi du Jauregik

BASQUEFIK,  aktore  irekia,  kolaboratiboa  eta  ekosistema  ekonomiko  eta  instituzionalarekin  lerrokatua  bizitzako  lehen  urtean
20/06/2025 Finantziazioa

BASQUEFIK, aktore irekia, kolaboratiboa eta ekosistema ekonomiko eta instituzionalarekin lerrokatua bizitzako lehen urtean

Euskadiko Finantza eta Inbertsio Klusterrak 2025-2028 Plan Estrategikoa aurkeztu du Batzar Nagusian

Multiverse  Computing  enpresak  Euskadi  Europako  erreferente  gisa  sendotu  du  software  kuantikoan  eta  adimen  artifizialean

Multiverse Computing enpresak Euskadi Europako erreferente gisa sendotu du software kuantikoan eta adimen artifizialean

Eusko Jaurlaritzak hasieratik babestu du Multiverse Computing, eta horrek euskarri instituzionala piztu du. Horri esker, eta proiektuaren ahalmenari gehituta, Euskadiko zein nazioarteko inbertitzaileak erakarri ditu inbertsio-errondara, eta 189 milioi eurorekin itxi du

Eusko  Jaurlaritzak  ‘Industria  Plana  –  Euskadi  2030’  aurkeztu  du

Eusko Jaurlaritzak ‘Industria Plana – Euskadi 2030’ aurkeztu du

“Industria indartsua eta lehiakorra garatzen jarraitu behar dugu, eta hori ezinbesteko baldintza da Herrialde gisa eta ongizatean hazteko”, azpimarratu du Imanol Pradalesek

Ironchip  enpresak  nazioartean  hedatzea  azkartzea  helburu  duen  1,5  milioi  euroko  eragiketa  amaitu  du
09/06/2025 Finantziazioa

Ironchip enpresak nazioartean hedatzea azkartzea helburu duen 1,5 milioi euroko eragiketa amaitu du

Sabadell Venture Capitalek zuzendutako eragiketa horrek equity-a eta zorra uztartzen ditu, eta enpresari aukera emango dio merkataritza-hazkundea indartzeko, baita zibersegurtasunean eta pasahitzik gabeko autentifikazioan erreferente gisa duen posizioa finkatzeko ere

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  Industria  Plan  berria  aurkeztu  dio  Europako  Batzordeari

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Industria Plan berria aurkeztu dio Europako Batzordeari

Mikel Jauregi sailburuak aldebiko bilera egin du Stéphane Séjourné Europako Batzordeko presidenteordearekin, eta datorren astean aurkeztuko den Euskadiko Industria Plan berriaren ildo nagusiak aurreratu dizkio

Eusko  Jaurlaritzak  Indartu  programa  onartu  du  eta  20  milioi  euro  jarriko  ditu,  Ezkerraldean  eta  langabezia  handiko  erremuetan  inbertsioak  sustatzeko  eta  enplegua  sortzeko

Eusko Jaurlaritzak Indartu programa onartu du eta 20 milioi euro jarriko ditu, Ezkerraldean eta langabezia handiko erremuetan inbertsioak sustatzeko eta enplegua sortzeko

2024an, programa horrek 138,2 milioi euroko enpresa-inbertsioak bultzatu zituen langabezia handiko eremuetan, eta 2.411 lanposturi eusten lagundu zuen

Zure  enpresaren  finantza-osasuna  hobetu  beharra  duzu?  Zorra  birfinantzatzen  eta  askoz  gauza  gehiagotan  lagunduko  dizu  Lortuk
27/05/2025 Finantziazioa

Zure enpresaren finantza-osasuna hobetu beharra duzu? Zorra birfinantzatzen eta askoz gauza gehiagotan lagunduko dizu Lortuk

Ostiral honetan, SPRI Taldeak Lortu laguntzen deialdi berri bat egingo du, 570.000 euroko balioarekin. Enpresa industrialei eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu-enpresei zuzenduta dago deialdia, kanpoko profesionalen laguntzarekin enpresaren finantza-osasuna lortzeko proiektu bat has dezaten.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  KONFEKOOPek  Euskadiko  industria-kooperatibak  sustatzeko  funtsa  sortu  dute

Eusko Jaurlaritzak eta KONFEKOOPek Euskadiko industria-kooperatibak sustatzeko funtsa sortu dute

Funtsak KONFEKOOPek jarritako 2 milioi euroko hasierako kapitala izango du, eta SPRI Taldeko Arrisku Kapitalaren Sozietate Kudeatzaileak kudeatuko du.

Horizon  Europe  2025:  7.300  milioi  euro  enpresa  berrikuntza  bultzatzeko  Europan
15/05/2025 Berrikuntza

Horizon Europe 2025: 7.300 milioi euro enpresa berrikuntza bultzatzeko Europan

SPRI-ren eskutik, EEN sarearen euskal nodoaren koordinatzaileak garen aldetik, euskal enpresei Horizon Europe programan parte hartzen laguntzen diegu. Enterprise Europe Network (EEN) Europako sare bat da, ETEen hazkundea eta nazioartekotzea bultzatzen duena

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.