Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 iraila, 2022 Finantziazioa Baskeep

BasKeep, euskal enpresak eta inbertitzaileak konektatzeko aplikazioa

Aplikazioak negozioa sendotu nahi duten enpresek, tamaina handitu edo etorkizuneko jasangarritasuna hobetu nahi dutenek, belaunaldi aldaketarekin laguntza behar dutenek nahiz zailtasun ekonomikoak dituztenek konektatzen ditu inbertitzaileekin.

Sei hilabeteko epe laburrean, hirurogeitik gora inbertitzaile erregistratu dira aplikazioan, eta informazio eguneratua ematen du finantzaketa bila dabiltzan industri arloko hogeita hamar enpresari buruz.

SPRIk, enpresen garapenerako euskal agentziak, hobetu egin du industri arloko euskal enpresei ematen dien zerbitzua eta areago garatu du BasKeep plataforma, hala, sei hilabetean martxan egon ondoren, bere zerbitzuak zabaldu eta euskal enpresak eta inbertitzaileak konektatzeko aplikazio bihurtu da. Aplikazio horrek baditu erregistratuta 30 enpresa eta 60 inbertitzaile baino gehiago, eta helburu nagusitzat dauka Euskadiko enpresa-sarea bultzatzea eta enpresen negozioak sendotzea etorkizunean. Bestalde, une honetan aplikazio berri hau da inbertitzaileek daukaten modu sinple, azkar eta konfidentzialena informazio anonimoa lortzeko finantzaketa-modu berrien bila dabiltzan industri arloko euskal enpresei buruz. 

 

Mota guztietako enpresek har dezakete alta aplikazioan: negozioa sendotu nahi duten enpresek, tamaina handitu edo etorkizuneko jasangarritasuna hobetu nahi dutenek, belaunaldi aldaketarekin laguntza behar dutenek nahiz zailtasun ekonomikoak dituztenek. Helburua da Euskadiko enpresen ekosisteman sartu nahi duten inbertitzaileek erraz eta azkar aurkitu ditzatela. Hala, BasKeep aplikazioari esker enpresek bazkideak aurkitu ahal izango dituzte beren negozio-planak martxan jartzen laguntzeko eta, aldi berean, inbertitzaileek aukera izango dute euren interesekin bat datozen inbertsio-aukera berriak aurkitzeko.

 

Inbertitzaileentzat BasKeep espazio seguru eta konfidentzial bat izango da, non lortu ahal izango duten BasKeep-eko aditu taldeak berretsitako egiazko informazio kontrastatua inbertitzaile bila dabiltzan enpresa guztiei buruz.  Aplikazioa zabalik dago era guztietako inbertitzaileentzat: izan daitezke indibidualak, instituzionalak, enpresa industrialak, family office direlakoak edo inbertsio funtsak, eta baita ere Euskadin inbertitu nahi duten tokiko, Estatuko zein nazioarteko inbertitzaileak. Inbertitzaileek behar duten informazioa lortzeko, aplikazioan txertatu behar dituzte gehien interesatzen zaizkien inbertsio-eremuak, —jarduera-sektoreak, enpresaren egoera edo premiak, eta berehala lortuko dute informazioa. 

 

Nola aurkitu enpresa edo inbertitzaile egokiena?

Industri arloko enpresa interesatuari hainbat informazio eskatuko zaizkio BasKeep aplikazioan erregistratzeko, esaterako datu ekonomiko-finantzarioak eta inbertsio-beharrak edo inbertitzaile bat bilatzeko dituen arrazoiak. BasKeep-eko lantaldeak konfidentzialki aztertu eta tratatuko du informazio hori bere direktorio anonimora sartu aurretik. Era berean, inbertitzaileek ere alta hartu behar dute aplikazioan, inbertitzaile bila dabiltzan enpresen informazioa jasotzeko eta aukera berriei buruzko jakinarazpenak hartzeko. Bere aldetik, inbertitzaileak bere profilari buruzko oinarrizko informazioa eman beharko du aplikazioan alta hartzeko: antzeko zein inbertsio-operaziotan hartu duen parte, daukan esperientzia profesionala (indibiduala zein taldekoa), eta nolako enpresa bilatu nahi duen. 

BasKeep_MockUp_Euskeraz

Behin alta hartu ondoren, enpresaren eta inbertitzailearen arteko kontaktu edo “match” prozesua burutzeko lau urrats egin behar dira:

 

  • Inbertsio aukeraren berria. Sare sozial bateko feed-a bailitzan, plataformak eguneratze anonimo berri bat argitaratzen du automatikoki BasKeep plataformako “inbertsio-aukerak” atalean, erregistratutako inbertitzaileek erraz identifikatzeko moduan. 
  • Interes eskaera. Inbertitzaile erregistratu batek posible du  “inbertsio-aukerak” espaziora sartzea  eta informazio gehiago eskatzea eguneratze anonimoari buruz. 
  • Aditu taldearen analisia. BasKeep plataformako lantaldeak inbertitzailearen interes eskaera aztertuko du eta sarbidea emango dio enpresari buruzko informaziora, bi alderdien anonimotasuna mantenduz.
  • Kontaktua. Behin informazioa aztertu ondoren inbertitzaileak aurrera jarraitu nahi badu prozesuarekin, BasKeep-ek harremanetan jarriko ditu bi alderdi interesatuak. 

 

BasKeep bezalako komunitate bateko kide izateak baditu abantailak erregistratzen diren euskal enpresentzat. Hasteko, enpresa aitzindari bat izango zara, euskal enpresak etorkizuneko inbertitzaileekin konektatzeko eta lehiakideen aurretik joateko lehen aplikazioko kide izango zarelako. Bigarrenik, bidea ematen dizu inbertsio-aukera berriak zuzenean eskuratzeko eta, hartara, zure enpresa industrialaren negozioa handitzeko. Hirugarrenik, inbertitzaileek erraz identifikatuko zaituzte eta euren interesen araberako informazioa eskaini ahal izango diezu. Eta, azkenik, datuak konfidentzialtasun eta segurtasunez tratatzen dituen plataforma bat izango duzu, SPRI Taldeko aditu taldeak ematen duen babes eta fidagarritasunarekin. 

 

Berrikuntza euskal enpresa industrialen zerbitzura 

BasKeep-ek bere zerbitzuak zabaldu ditu eta aplikazio berritzaile eta aitzindari bilakatu da. Orain zerbitzu digital berri bat jartzen du industri arloko euskal enpresen eta haien etorkizuneko inbertitzaileen eskura, inbertsio-aukera berriak azkarrago identifika ditzaten espazio berri eta erabilerraz bakar batean. Prozesu digital berri bat da, SPRI Taldeak berak garatua, aukera ematen duena datuak anonimoki tratatzeko, eta euskal enpresen premia berrietara egokitua.

Ezagutu gehiago BasKeep-i buruz.

 

Lotutako albisteak

11 apirila, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Zure enpresaren finantza-osasuna hobetu beharra duzu? Zorra birfinantzatzen eta askoz gauza gehiagotan lagunduko dizu Lortuk
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Nymiz-ek 2,8 milioi euro biltzen ditu Swanlaab-ek zuzenduta, datuen pribatutasuna sustatzeko AI sortzailearen garaian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Finantziazioa
Indarturen edizio berriak garapena eta jarduera ekonomikoa bultzatzen ditu beharrik handiena duten Euskadiko eremuetan
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Finantziazioa
BasqueFIK klusterra finantza enpresen eta inbertitzaileen lehiakortasuna indartzeko helburuarekin sortu da
Irakurri gehiago
18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak