Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 Azaroa, 2023 Finantziazioa

873,70 milioi euro kudeatuko ditu 2024an, lehiakortasuna hobetzeko eta klima-aldaketaren erronkari erantzuteko

2024ko ETEentzako Laguntza Planak goi-mailako teknologiako berrikuntza-arloko programa berriak izango ditu (Innobideak Fast Track 7 M); Retech IA eta Cyber 32 M€; Deskarbonizazioa 20 M€ eta Autokontsumoa, Eraginkortasun Energetikoa eta Berriztagarriak 25M€
    • Aurrekontu honetako 72 M€ industria-lurzorua kudeatzeko erabiliko dira. Lurzorua artifizializatzea saihesteko eta lurzoru degradatuak berreskuratzen saiatzeko: Erabiltzen ez diren industria-guneak Berroneratzea/Birgaitzea 
    • Baliabide propioak dituzten proiektu energetikoetan partaidetza handitu da, 45.9 M€, eta 31,6 M€ enpresen nazioartekotzea sustatzeko dira

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 873,70 milioi euro kudeatuko ditu 2024an lehiakortasuna hobetzeko eta klima-aldaketaren erronkari erantzuteko; 2023ko aurrekontuarekin alderatuta % 2,8ko igoera.

Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordetzak 286,2 milioi euro kudeatuko ditu; Industriako sailburuordetzak 228,3 milioi euro; Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordetzak 239,3 euro; eta Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordetzak 105,6 milioi euro.

Sailak 2024ko ETEentzako Laguntza Plan bat abian jarriko du berriro, 600 milioi eurotik gorako laurogei laguntza-programa baino gehiagorekin. Plan horrek ia aurtengo laguntza guztiak mantenduko eta goi-mailako teknologiako berrikuntza-programa berriak ere sortuko ditu (Innobideak Fast Track, 7 M€); Retech IA eta Cyber, 32 M€); Deskarbonizazio-programa areagotuko du 20 milioiekin, eta baita Autokontsumoa, Eraginkortasun Energetikoa eta Berriztagarriak ere, 25 milioiekin.

EGJI Sailak industria-lurzoruaren kudeaketa aspalditik lantzen du, lurzoru horien artifizializazioa saihesteko eta lurzoru degradatuak berreskuratzen saiatzeko. 2024. urtean, 72 milioi euro bideratuko ditu helburu horretara, erabiltzen ez diren industriaguneak berroneratzeko eta birgaitzeko jarduerekin Prado (Mungia), Ugaldeguren II (Zamudio), Sidenor (Legazpi), Inama (Muxika), Oikia (Zumaia) eta Arcelor (Zumarraga); lehentasunezko jarduketa-eremuetan obrak egiteko (Ezkerraldea, Enkarterri eta Oarsoaldea); Inbertsio Estrategikoen Planaren proiektuetan obrei ekiteko (Automobilgintzaren CFA – Mercedes- eta fabrikazio malgua – Gestamp-); Basordas kalaren dikea konpontzeko eta egokitzeko; eta sustapen publikoko higiezin-aktiboak sortzeko VIAPen (Gasteiz), Pullan (Elorrio); Ballonti IIn (Ortuellan), Ezkuzaitzeta III. fasean, Irai Errotan (Ormaiztegi) eta Erisono-Teknikerren (Eibar).

Energiari dagokionez, proiektu energetikoetan partaidetza handituko da baliabide propioekin, 45,9 milioiekin, hain zuzen ere. Horiek izango dira eguzki-energia fotovoltaikoko, agrivoltaikoko, eolikoko, biomasako, hidrogenoko edo itsas energiako proiektuak eta elektrifikazioko beste proiektu batzuk, besteak beste.

Enpresen nazioartekotzea sustatzeko helburuarekin 31,6 milioi euro aurreikusten dira. Basque Trade and Investement SPRI Taldeko nazioartekotze-agentziak 9,7 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu ETEen nazioartekotzea bultzatzeko, eta atzerrian lan egin nahi duten gazteentzako BEINT eta Global Training (11 M€) mugikortasun-bekak ere aktibatuko ditu. Hortaz gain, merkataritza-ordezkaritza berriak zabalduko ditu Kanadan eta Australian.

Landa-garapenak eta lehen sektoreari emandako bultzadak aurrekontu-intentsitateari eusten diote, beraz nabarmentzekoak izango dira landa-eremuetako azpiegituretarako eta dinamizazio ekonomikorako programak (Erein, 10 M€, eta Leader, 5,3M€); 17,7 M€ arrantza-flota modernizatzeko eta beste 6,7 M€ nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreari lagundu ahal izateko.

Elikagaien industriaren ikerketa eta garapena bultzatzeko 28 milioi euroko bideratuko dira, eta beste 55,5 milioi euro aktibatuko dira enpresa-garapenerako eta produktuaren sustapenerako. Atal honetan, bi ekimen berritzaile nabarmentzekoak dira: EDA-Drinks & Wine Campus-, Araban martxan jarriko dena, eta GOE -Gastronomy Open Ecosystem-, egoitza Donostian izango duena.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordetzak 140.000 euroko partida izango du, hondakinak kudeatzeko azpiegituren Lurralde Planaren izapidetzea abiarazteko aukera emango duena. Beste aldetik, 10,7 M€ aktibatuko dira hondakinen prebentzio- eta balorizazio-proiektuetarako, eta baita 600.000 euroko laguntza-lerro bat hondakinen kudeaketa digitalizatzeko ere. Hortaz gain, Gesaltza Añanako Ekoetxea zentro berria abian jartzeko 3 M€ erabiliko dira, eta ingurumena lehengoratzeko lanak ere aurreikusten dira Oka itsasadarraren eremuan eta Muruetako Tejera aldean, Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

Bukatzeko, URA – Uraren Euskal Agentziak 48,7 M inbertituko ditu hainbat jardueratarako, eta nabarmentzekoak dira Bilboko, Mallabiko, Mungiako, Oikiako (Zumaia) eta Mendaroko portuetako saneamendua eta arazketa hobetzeko obrak, eta baita Zadorra, Kadagua, Ziako (Andoain) eta Beasaingo uholdeen aurreko erresilientzia handitzeko lanak ere.

Lotutako albisteak

26 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Bizkaiak bigarren Berrikuntza Funtsa bultzatuko du, % 15eko zerga-kenkariarekin, ETEetan berrikuntza sustatzeko
Irakurri gehiago
5 Azaroa, 2024 Finantziazioa
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 631,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2025erako, industriaren zerbitzura, enpresen lehiakortasunerako eta energia berriztagarriak hedatzeko
Irakurri gehiago
9 urria, 2024 Basque Trade & Investment
1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko
Irakurri gehiago
IVF, instituto vasco de finanzas, Ajebask 20 iraila, 2024 Ekintzailetza
Finantzen Euskal Institutuak ekintzaile gazteentzako finantzaketa-lerroa jarriko du abian
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Ekintzailetza
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak