Enpresentzako laguntza
Enpresa-aholkularitza euskal enpresentzat
Gune honek euskal enpresentzako informazioa eta harremanetarako bideak zentralizatzen ditu, SPRIren baliabideetara errazago iristea helburu.
Ohiko galderak kontsultatzen hasi zaitezke, edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarri — zure kontsultari irtenbidea emateko edo dagokion lekura bideratzeko lehen laguntza-puntua da.
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Zutaz mintzo (gara)-ri
buruzko ohiko galderak
Estekek “gomendio” funtzioa betetzen dute mundu digitalean. Albiste bat argitaratzen badugu eta haren barruan esteka bat badago zure webgunera daramana, bilatzaileek albistearen gai nagusiarekin lotuko dute zure webgunea, eta horrezaz gain, zure webgunea SPRIren webgunearen garrantziaz baliatuko da. Gainera, esteka horiek kalitate handiko bisitari mordoa eramango dute zure webgunera.
Idatziguzu. Zerbitzu honen webguneko harremanetarako inprimakiaren bidez egin dezakezu.
Inpaktu handiko sustapenak eskaintzen dituen SPRI Taldearen komunikazio-zerbitzu bat da, laguntza emateko euren burua ezagutarazi, posizionatu eta ikusarazi nahi duten eta gai hauekin lotutako jarduera edo proiekturen bat garatzen duten euskal enpresei: digitalizazioa, berrikuntza, I+G+B, ekintzailetza, finantzaketa, zibersegurtasuna, nazioartekotzea.
Babestutako post baten prezioa subjektiboa da, eta hainbat ezaugarriren araberakoa: estekaren jatorriko webgunearen itzala, bisitari kopurua eta antzeko beste aldagai batzuk. Zenbat eta handiagoa eta garrantzitsuagoa izan babestutako argitalpena txertatu nahi den webgunea, orduan eta garestiagoa da post-a.