Enpresentzako laguntza

Enpresa-aholkularitza euskal enpresentzat

Gune honek euskal enpresentzako informazioa eta harremanetarako bideak zentralizatzen ditu, SPRIren baliabideetara errazago iristea helburu.

Ohiko galderak kontsultatzen hasi zaitezke, edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarri — zure kontsultari irtenbidea emateko edo dagokion lekura bideratzeko lehen laguntza-puntua da.

Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu

Zibersegurtasuneko simulakroak-ri
buruzko ohiko galderak

Simulakro batek aukera ematen dizu zibereraso bat inguru seguru batean esperimentatzeko, benetako ahultasunak identifikatzeko eta zure ekipoa trebatzeko, azkar eta eraginkortasunez joka dezan. Amaitzean, txosten bat jasoko duzu, zure arriskuak murrizteko eta erantzuteko gaitasuna hobetzeko proposamen zehatzekin.

Bai. Zerbitzua diruz lagundua dago, RED-ARGOS proiektuaren esparruaren barruan. Proiektu hori NextGenerationEU planak finantzatu du eta SPRIk kudeatu du, INCIBErekin elkarlanean. Ez dakar zuzeneko gasturik enpresarentzat.

Ez. Simulakroa batez ere zuzendaritza- eta erabaki-taldeei zuzenduta dago, eta prozesua gidatzen duten langile adituekin batera egiten da beti. Era berean, zure enpresaren IKT lantaldea ere barne hartu dezake, simulakro motaren arabera.

https://laguntzak.spri.eus/simulacros/HomeSimulacros.aspx  bidez egin dezakezu. Gure lantaldeak zure beharrak aztertuko ditu eta zure enpresarentzat edo sektorearentzat egokienak diren proben tipologia proposatuko dizu.

Bai. Hainbat egoerarekin egiten dugu lan: ransomware, zuzendutako erasoak, datuen arrakalak, besteak beste. Tipologia zurekin zehazten da, zure tamainaren, jardueraren eta esposizio digitalaren mailaren arabera.

Ez. Eguneroko lanak ez eteteko diseinatutako inguru kontrolatu batean egiten da. Prozesu osoa koordinatua dago, antolakundean eragina ahalik eta txikiena izan dadin, ekoizpena edo zerbitzua arriskuan jarri gabe.

Bai. Txosten bat entregatzen dizugu gomendioekin, eta, nahi izanez gero, hurrengo pausoen gainean orienta zaitzakegu, edo hobekuntzak martxan jartzeko laguntza eskuragarriei buruz informazioa eman.

Bai. Simulakroak SPRIk eta CYBASQUEk diseinatutako metodologiei erantzuten die, eta bat dator jazoerak kudeatzeko eta erresilientzia digitaleko Europako ohitura onekin.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.