Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 Marzo, 2024 Euskara industrian BasqueTrade & Investment Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Spri Taldearen KORRIKA, Enpresa Digitalaren tailerra, Adimen Artifiziala, Arabako Enprese Foroa eta Proxy.

Martiaren erdira iritsita, berriz gainezka dugu gaurko buletina: Korrikak hartu du protagonismoa eta SPRI Taldearen aurtengo parte hartzeak, hemen eta munduan! Datorren asterako aurreikusitako bi ekitaldi ere aipatu nahi ditugu: bata, Enpresa Digitala programako lankideen antolatutakoa, Google Analytics 4 erabiltzen hasteko tailerra, martxoaren 22an egingo da; eta bestea, martxoaren 20an, San Telmo museoan egingo den jardunaldia honako galdera honi erantzuteko Komunikazioa Adimen Artifizialaren menpe? Nabarmendu nahi dugu baita ere joan den astelehenean egin zen Arabako Enpresen Foroa. Eta amaitzeko PROXY, industria berriaren hiztegitik hartutako berba.

Komunikazioa Adimen Artifizialaren menpe? Jardunaldia martxoaren 20an San Telmo museoan. Adituen hitzaldi eta esperientziez osatutako mahai-inguruarekin Adimen Artifizialak komunikazioan planteatzen dituen aukera eta kontraesanen inguruan arituko gara. Zer da eta nola funtzionatzen du? Zein onura eta arrisku ditu? Etsai edo aliatu? Zein etorkizun du euskarak adimen artifizialaren garaiotan? Zertarako aplikatzen da egun euskal komunikazio agentzietan? Galdera hauei guztiei erantzuten saiatuko dira AAn adituak diren hainbat hizlari, datorren martxoaren 20an Donostiako San Telmo museoan arratsaldeko 6 t’erdietan hasiko den ekitaldian.
Martxoaren 22an egingo da Google Analytics 4rekin lanean hasteko onlineko tailer praktikoa. Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Horrek informazio bonbardaketa ekarri du, eta baliteke informazo hori dena iragazi, antolatu eta lehenetsi behar izatea aldaketaren irismena ulertzeko eta egunean jartzeko. Tailer praktiko honetan, Google Analyticsen bertsio berriarekin hasiko zara lanean, zure webgunera iristen den trafikoaren jarraipena egiteko. Google Analyticsekin lan egiten duen eta Googlek aurreko bertsioei euskarria emateari utzi aurretik tresnaren bertsio berrira migratu nahi duenari zuzenduta dago.
Spri Taldeak KORRIKA egingo du hemen eta AEBn, Polonian, Txekian, Alemanian, Indian, Japonian, Korean eta Brasilen. BT&Iren kanpo sareko zortzi bulegok bat egin dute euskararen aldeko ekimenarekin, manifestuak tokian tokiko hizkuntzara itzuliz eta hiri desberdinetan lasterketak antolatuz. Poloniakoa izan zen lehena, atzo goizean Gdansken egindako Korrikarekin. Bigarrena Hego Koreakoa izan da, Euskadin goizeko 6ak zirenean egindako lasterketarekin. Munduko hiri desberdinetan Korrikaldiak antolatzeaz gain, Spri Taldeko kanpo sareko bulegoek beste ekarpen garrantzitsu bat ere egin diote Korrikaren 23.edizioari, manifestuak tokian tokiko hizkuntzara itzultzea hain zuzen. Horrenbestez manifestua polonieraz, txekieraz, eslovakieraz, portugaleraz, japonieraz, koreeraz eta hindieraz ere eskura dago aurten.
“PROXY” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Interneten eta sare pribatu baten artean dagoen trafikoa zentralizatzen duen zerbitzaria —programa edo gailua—, sare pribatuko makinetatik IP helbide publiko batera egindako baliabide-eskaeretan bitartekari gisa jarduten duena. Hala, IP publikoaren zerbitzariak ezin du jakin zer makinatatik datorren eskaera. Bitartekaritza-lan hori dela eta, proxyak, hainbat funtzio bete ditzake: sarbidea kontrolatu, trafikoa erregistratu, trafiko-mota jakin batzuk mugatu, errendimendua hobetu, komunikazio anonimoak ahalbidetu, web-cachea eskaini, etab. Bestalde, proxy batek segurtasun-mekanismo batzuk eskain ditzake (suebakiak edo 'firewall'ak), baimenik gabe sare pribatura sartzea eragozten dutenak.
Arabako Enpresen foroa egin zen astelehenean Gasteizen. 24 enpresa elkartu ziren astelehenean Arabako Merkataritza Ganbararen egoitzan, Gasteizen, Lanabes egitasmoak deituta, Arabako Enpresen Foroan parte hartzeko. Arabako enpresak euskarara gerturatzea helburu duen egitasmoaren barruan, IRSE eta EDIREN kooperatiba arabarrek euskara txertatzeko egin duten bidea aurkeztu zuten. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bere aldetik, enpresei zuzendutako LANHITZ laguntza-programaren berri eman zuen, baita BIKAIN ziurtagiriari buruzkoa ere. Bertaratutako enpresek gogoetarako tartea izan zuten, enpresetan euskara txertatzeko aztergai hartuta.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak