Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 Marzo, 2024 Euskara industrian AEBak Alemania BasqueTrade & Investment Brasil Indeusberri India Polonia eta Ukrainia Txekiar Errepublika eta Eslovakia

Spri Taldeak KORRIKA egingo du hemen eta AEBn, Polonian, Txekian, Alemanian, Indian, Japonian, Korean eta Brasilen

BT&Iren kanpo sareko zortzi bulegok bat egin dute euskararen aldeko ekimenarekin, manifestuak tokian tokiko hizkuntzara itzuliz eta hiri desberdinetan lasterketak antolatuz. Poloniakoa izan da lehena, gaur goizean Gdansken egindako Korrikarekin.
Korrika GDANSK

Spri Taldearen inoizko parte hartzerik zabalena eta nazioartekoena izango du Korrikaren 23.edizioak, BT&I Nazioartekotze Agentziaren zortzi bulegok bat egin baitute ekimenarekin.

Gaur, martxoak 14, Korrikaren hasierari aurrea hartuz, Poloniako bulegoak Gdansk hirian egin du Korrika, BT&Iren bulegoko kideez gain bertoko unibertsitateko ikasleek lagunduta.

Bihar, martxoak 15, Seulgo bulegoak egingo du Korrika, han arratsaldeko ordu biak direnean eta Euskadin goizeko 6ak. Mondragon Unibertsitateko LEINN ikasleak izango dituzte lagun lasterketan.

Martxoaren 16an, Tokioko bulegoak bat egingo du Tokyoko Euskal Etxeak antolatutako ekitaldian.

Martxoaren 17an, igandearekin, munduko lau hiritara eramango du Korrika Spri Taldeak:

  • Mumbai, India, 11:00etan (Euskadin 06:30)
  • Sao Paulo, Brasil, 10:30etan (Euskadin 14:30)
  • Praga, Txekiar Errepublika, 16:30etan
  • Washington, AEB, 11:00tan (Euskadin 17:00)

Astelehenean, martxoaren 18an, Varsovian egingo da Korrika, Poloniako bulegoak antolatuta hau ere, unibertsitateko ikasle eta Erasmuseko euskal ikasleek parte hartuko dute bulegoko ordezkariekin batera.

Egun horretan bertan, arratsaldeko 7 t’erdietan Euskadiko Parke Teknologikoaren eta Bic Arabaren txanda izango da, Gasteizko Abetxuku kalean hartu eta eramango dute lekukoa.

Martxoaren 21ean, arratsaldeko 7 t’erdiak inguruan, Spri, Sprilur, Arrisku Kapitala eta BT&I sozietateek hartuko dute lekukoa Bilbon, Bizkaia Plaza eraikineko gainerako erakunde publikoekin batera.

Eta Korrikaren azken egunean, martxoaren 24an, igandearekin egingo du Korrika Municheko bulegoak, Alemaniako hiri horretan.

Munduko hiri desberdinetan Korrikaldiak antolatzeaz gain, Spri Taldeko kanpo sareko bulegoek beste ekarpen garrantzitsu bat ere egin diote Korrikaren 23.edizioari, manifestuak tokian tokiko hizkuntzara itzultzea hain zuzen. Horrenbestez manifestua polonieraz, txekieraz, eslovakieraz, portugaleraz, japonieraz, koreeraz eta hindieraz ere eskura dago aurten.

Lotutako albisteak

5 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
29 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak