Euskara industrian
Albisteak 15 Marzo, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Spri Taldearen KORRIKA, Enpresa Digitalaren tailerra, Adimen Artifiziala, Arabako Enprese Foroa eta Proxy.
-

Martiaren erdira iritsita, berriz gainezka dugu gaurko buletina: Korrikak hartu du protagonismoa eta SPRI Taldearen aurtengo parte hartzeak, hemen eta munduan! Datorren asterako aurreikusitako bi ekitaldi ere aipatu nahi ditugu: bata, Enpresa Digitala programako lankideen antolatutakoa, Google Analytics 4 erabiltzen hasteko tailerra, martxoaren 22an egingo da; eta bestea, martxoaren 20an, San Telmo museoan egingo den jardunaldia honako galdera honi erantzuteko Komunikazioa Adimen Artifizialaren menpe? Nabarmendu nahi dugu baita ere joan den astelehenean egin zen Arabako Enpresen Foroa. Eta amaitzeko PROXY, industria berriaren hiztegitik hartutako berba.

Komunikazioa Adimen Artifizialaren menpe? Jardunaldia martxoaren 20an San Telmo museoan.Adituen hitzaldi eta esperientziez osatutako mahai-inguruarekin Adimen Artifizialak komunikazioan planteatzen dituen aukera eta kontraesanen inguruan arituko gara. Zer da eta nola funtzionatzen du? Zein onura eta arrisku ditu? Etsai edo aliatu? Zein etorkizun du euskarak adimen artifizialaren garaiotan? Zertarako aplikatzen da egun euskal komunikazio agentzietan? Galdera hauei guztiei erantzuten saiatuko dira AAn adituak diren hainbat hizlari, datorren martxoaren 20an Donostiako San Telmo museoan arratsaldeko 6 t’erdietan hasiko den ekitaldian.

Martxoaren 22an egingo da Google Analytics 4rekin lanean hasteko onlineko tailer praktikoa.Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Horrek informazio bonbardaketa ekarri du, eta baliteke informazo hori dena iragazi, antolatu eta lehenetsi behar izatea aldaketaren irismena ulertzeko eta egunean jartzeko. Tailer praktiko honetan, Google Analyticsen bertsio berriarekin hasiko zara lanean, zure webgunera iristen den trafikoaren jarraipena egiteko. Google Analyticsekin lan egiten duen eta Googlek aurreko bertsioei euskarria emateari utzi aurretik tresnaren bertsio berrira migratu nahi duenari zuzenduta dago.

Spri Taldeak KORRIKA egingo du hemen eta AEBn, Polonian, Txekian, Alemanian, Indian, Japonian, Korean eta Brasilen.BT&Iren kanpo sareko zortzi bulegok bat egin dute euskararen aldeko ekimenarekin, manifestuak tokian tokiko hizkuntzara itzuliz eta hiri desberdinetan lasterketak antolatuz. Poloniakoa izan zen lehena, atzo goizean Gdansken egindako Korrikarekin. Bigarrena Hego Koreakoa izan da, Euskadin goizeko 6ak zirenean egindako lasterketarekin. Munduko hiri desberdinetan Korrikaldiak antolatzeaz gain, Spri Taldeko kanpo sareko bulegoek beste ekarpen garrantzitsu bat ere egin diote Korrikaren 23.edizioari, manifestuak tokian tokiko hizkuntzara itzultzea hain zuzen. Horrenbestez manifestua polonieraz, txekieraz, eslovakieraz, portugaleraz, japonieraz, koreeraz eta hindieraz ere eskura dago aurten.

“PROXY” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Interneten eta sare pribatu baten artean dagoen trafikoa zentralizatzen duen zerbitzaria —programa edo gailua—, sare pribatuko makinetatik IP helbide publiko batera egindako baliabide-eskaeretan bitartekari gisa jarduten duena. Hala, IP publikoaren zerbitzariak ezin du jakin zer makinatatik datorren eskaera. Bitartekaritza-lan hori dela eta, proxyak, hainbat funtzio bete ditzake: sarbidea kontrolatu, trafikoa erregistratu, trafiko-mota jakin batzuk mugatu, errendimendua hobetu, komunikazio anonimoak ahalbidetu, web-cachea eskaini, etab. Bestalde, proxy batek segurtasun-mekanismo batzuk eskain ditzake (suebakiak edo ‘firewall’ak), baimenik gabe sare pribatura sartzea eragozten dutenak.

Arabako Enpresen foroa egin zen astelehenean Gasteizen.24 enpresa elkartu ziren astelehenean Arabako Merkataritza Ganbararen egoitzan, Gasteizen, Lanabes egitasmoak deituta, Arabako Enpresen Foroan parte hartzeko. Arabako enpresak euskarara gerturatzea helburu duen egitasmoaren barruan, IRSE eta EDIREN kooperatiba arabarrek euskara txertatzeko egin duten bidea aurkeztu zuten. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bere aldetik, enpresei zuzendutako LANHITZ laguntza-programaren berri eman zuen, baita BIKAIN ziurtagiriari buruzkoa ere. Bertaratutako enpresek gogoetarako tartea izan zuten, enpresetan euskara txertatzeko aztergai hartuta.

Lotutako albisteak

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.