Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 Marzo, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Enpatikonomia, PuntuEUS eta IAmetza, Emakume Zientzialarien Argitan, Enpresa Digitala eta Autentifikazio.

Martiak 8 ditu gaur, Emakumeen Nazioarteko eguna eta emakumeari protagonismoa eman nahi izan diogu IndeusBerriren agerraldian: Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloa ekarri dugu azalera, martxoaren 12an hasiko da aurtengo zikloa. Enpatikonomia jardunaldia, datorren ostiralean egingo dena, eta Euskarazko digitalizazioa ere hizpide dugu, PuntuEus eta iAmetzak erabaki duten lankidetza estrategikoari esker. Honekin batera, Enpresa Digitalak euskaraz antolatutako tailerra, Google Analytics 4rekin lanean nola hasi erakutsiko diguna eta industria berriaren hiztegian aukeratu dugun kontzeptua: Autentifikazio.

Euskarazko digitalizazioa indartzeko lankidetza estrategikoa egin dute PUNTUEUS eta IAMETZAk. PUNTUEUSek eta IAMETZAk euskararen ekosistema digitala bultzatzeko indarrak batu dituzte. PUNTUEUS, .eus domeinuaren kudeaketaz arduratzeaz gain ingurune digitalean euskararen garapenean garrantzi handia duen erakundea da, eta IAMETZA, teknologia- eta komunikazio-zerbitzuak eskaintzen dituen eta teknologikoa burujabetzarekin eta euskarazko tresnen garapenarekin konpromisoa duen erakundea. Bi erakundeak lehenago ere zenbait proiektutan elkarrekin aritutakoak diren arren, bien arteko lankidetza estrategiko hau domeinuen eta web-zerbitzarien sektoreko enpresa-kontzentrazio joeraren ondorioz sortu da.
"Emakume zientzialarien argitan" solasaldi-zikloa bueltan da. Elhuyarrek eta Donostia Kulturak Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloa jarriko dute berriro ere martxan udaberrian Ernest Lluch Kultur Etxean. Saio guztiak euskaraz izango dira, iluntzeko 19:00etan. Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-komunikatzailearen eskutik, hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera izango da: Miren Altuna neurologoa, Arantza Etxeberria filosofoa eta Aitziber Sarobe biologoa. Martxoaren 12an hasiko da zikloa, Miren Altunaren solasaldiarekin ‘Aurrerapenak alzheimerraren diagnostikoan eta tratamenduan’ izango du hizpide. Hurrengo solasaldiak apirilaren 16an eta maiatzaren 7an izango dira.
Datorren ostiralean, martxoak 15, egingo da ENPATIKONOMIA jardunaldia, Lanaren Zentzua eta Talentua ardatz hartuta. Lanaren zentzuari buruzko hitzaldiak eta mahai inguruak hartuko dute ENPATIKONOMIA jardunaldiaren lehen zatia. Bigarrenak berriz, Talentua izango du hizpide: pertsona prestuak eta prestatuak sortu, erakarri, garatu, kudeatzeari buruzko hitzaldia eta mahai ingurua egingo dira. Eta bai batean zein bestean enpresen praktika onak ezagutzeko aukera eskaintzen du topaketak. Ekitaldiari amaiera emateko azkenik, aitortza ekitaldia egingo da, Bai Euskarari, Harrobia edota Bikain ziurtagiria eskuratu duten eskualdeko enpresen artean.
“AUTENTIFIKAZIO” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Sistema informatiko batean edo onlineko zerbitzu batean sartzen saiatzen diren pertsonen nortasuna egiaztatzeko prozesua, komunikazio segurua bermatzeko ezinbestekoa dena. Egiaztapena modu askotara egin daiteke: pasahitzak, ziurtagiri elektronikoak, txartel adimendunak, sistema biometrikoak, etab. Horietako batek ere ez du erabiltzailearen nortasuna erabat egiaztatzen, eta hainbat egiaztatze-maila ezartzen dira, eskainitako segurtasuna aintzat hartuta.
Google Analytics 4rekin lanean hasteko onlineko tailer praktikoa euskaraz, martxoaren 22an Enpresa Digitalaren eskutik. Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Horrek informazio bonbardaketa ekarri du, eta baliteke informazo hori dena iragazi, antolatu eta lehenetsi behar izatea aldaketaren irismena ulertzeko eta egunean jartzeko. Tailer praktiko honetan, Google Analyticsen bertsio berriarekin hasiko zara lanean, zure webgunera iristen den trafikoaren jarraipena egiteko. Google Analyticsekin lan egiten duen eta Googlek aurreko bertsioei euskarria emateari utzi aurretik tresnaren bertsio berrira migratu nahi duenari zuzenduta dago.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak