autentifikazio

Sistema informatiko batean edo onlineko zerbitzu batean sartzen saiatzen diren pertsonen nortasuna egiaztatzeko prozesua, komunikazio segurua bermatzeko ezinbestekoa dena.

Egiaztapena modu askotara egin daiteke: pasahitzak, ziurtagiri elektronikoak, txartel adimendunak, sistema biometrikoak, etab. Horietako batek ere ez du erabiltzailearen nortasuna erabat egiaztatzen, eta hainbat egiaztatze-maila ezartzen dira, eskainitako segurtasuna aintzat hartuta.