Euskara industrian
Albisteak 1 Marzo, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Enpresa Digitala, Enpatikonomia, Landue eta Phishing
-

Martiko lehen egunarekin dator IndeusBerri eta hasi berri den hilabete honetan egingo diren bi jardunaldi nabarmendu ditugu gaurkoan: alde batetik ENPATIKONOMIA martxoaren 15ean egingo dena “Lanaren zentzua eta Talentua” ardatz hartuta; bestetik Enpresa Digitalak Google Analytics 4ri buruz hilaren 19an egingo duen tailerra, euskaraz. LANDUE Durangaldeko enpresetan euskara bultzatzeko ekimenari ere egin diogu tokia, joan den astean egin baitzuen bere hirugarren foroa. Eta amaitzeko, industria berriaren hiztegiari maileguan hartu diogun kontzeptua: Phishing.

LANDUE III. Online foroa egin du eta euskara enpresetan sustatzeko diru-laguntzen berri eman.Joan den otsailaren 22an egin zen Landue, Durangaldean Lana Euskaraz ekimenaren onlineko hirugarren foroa. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak enpresetan euskara sustatzeko dituzten diru-laguntzen berri eman zuten bi erakundeetako ordezkari Nestor Atxikallendek eta Leire Zuazok, hurrenez hurren. Eskualdeko 30etik gora eragilek, enpresak eta erakundek parte hartu zuten ekitaldian. Durangaldeko eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzea du helburu Landue ekimenak.

Lanaren zentzua eta Talentua izango ditu ardatz ENPATIKONOMIA jardunaldiak aurten.Datorren martxoaren 15ean, ostiralarekin egingo da Enpatikonomia jardunaldia Zinealdea eraikinean, Oiartzunen. Lanaren zentzua eta Talentua ardatz hartuta, enpresentzako adibideak, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera eskainiko du topaketa honek. Jardunaldi honen helburua egungo enpresa-panoraman talentuaren erronka aztertzea eta eztabaidatzea da. Talentua bilatzeak eta atxikitzeak dakartzan erronkei aurre egiten lagunduko diguten ezagutzak, esperientziak eta estrategiak partekatzeko aukera izango da.

G4 tailer praktikoa

Enpresa Digitalak Google Analytics 4rekin lanean hasteko onlineko tailer praktikoa egingo du martxoaren 19an.Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Horrek informazio bonbardaketa ekarri du, eta baliteke informazo hori dena iragazi, antolatu eta lehenetsi behar izatea aldaketaren irismena ulertzeko eta egunean jartzeko. Tailer praktiko honetan, Google Analyticsen bertsio berriarekin hasiko zara lanean, zure webgunera iristen den trafikoaren jarraipena egiteko. Google Analyticsekin lan egiten duen eta Googlek aurreko bertsioei euskarria emateari utzi aurretik tresnaren bertsio berrira migratu nahi duenari zuzenduta dago.

Industria Berriaren SPRI Hiztegia 1

“PHISHING” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Mezu bat posta elektronikoaren bidez edo berehalako beste mezularitza-sistema baten bidez bidaltzea jende-multzo handi bati eta guztiei aldi berean, erakunde finantzario baten edo beste erakunde baten identitatea hartuz eta haren izenean, hartzaileen informazio pertsonala eskuratzeko eta, geroago, iruzurrezko helburuekin erabiltzeko. Mezu horretan, erakundearena omen den web-orri batera bideratzen duen esteka batean klik egiteko adierazten zaio hartzaileari. Egiatan, baina, orri faltsu batera joaten dira, zeinaren bidez ziberkriminalek haien erabiltzaile-izenak eta pasahitzak, kreditu-txartelen zenbakiak eta abar lapurtzen dizkieten.

Lotutako albisteak

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.