phising

Mezu bat posta elektronikoaren bidez edo berehalako beste mezularitza-sistema baten bidez bidaltzea jende-multzo handi bati eta guztiei aldi berean, erakunde finantzario baten edo beste erakunde baten identitatea hartuz eta haren izenean, hartzaileen informazio pertsonala eskuratzeko eta, geroago, iruzurrezko helburuekin erabiltzeko.

Mezu horretan, erakundearena omen den web-orri batera bideratzen duen esteka batean klik egiteko adierazten zaio hartzaileari. Egiatan, baina, orri faltsu batera joaten dira, zeinaren bidez ziberkriminalek haien erabiltzaile-izenak eta pasahitzak, kreditu-txartelen zenbakiak eta abar lapurtzen dizkieten.