Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 otsaila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira INDEUS, ENPATIKONOMIA, PUNTUEUS, Adimen Artifiziala eta PLM
2024ko otsaileko bannerra

Otsaileko IndeusBerriren azken agerraldia dugun honetan, INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma da albiste nagusi, urteko batzar orokorra egin baitu gaur bertan eta bi enpresa berriri ongietorria eman: EKIN eta GISLAN. Halaber ENPATIKONOMIA jardunaldia ekarri dugu gurera, martxoaren 15ean egingo da eta Talentua izango du ardatz. PuntuEusen txostena ere azpimarratu dugu eta EnpresaBidean Adimen artifizialari buruzko artikulua aukeratu dugu. Amaitzeko, industria berriaren hiztegiari hartu diogun kontzeptua: PLM

Phising erasoek gora egin dute eta mehatxuei aurre egiteko estrategia indartu du PUNTUEUSek. PUNTUEUS Fundazioaren urteko zibersegurtasun txostenaren arabera, 2023an jasotako eraso saiakeren % 43 phishing kasuak izan ziren. Datu horrek, aurreko urtearekin alderatuz gero 6 puntu altuagoa, agerian uzten du zibersegurtasunak eragiketa digitalen esparruan duen garrantzia gero eta handiagoa. 2022an, PUNTUEUSek 11 phishing edo pharming kasuri aurre egin behar izan zien, eta zifra hori 29ra igo da 2023an. Phishing kasuek gora egiteak eragina izan du abusu-tasa orokorraren eta azken honek eta gora egin du. Azken urtean, abusu-tasa orkorra % 0,4ko ratioan kokatu da.
ENPATIKONOMIA jardunaldia martxoaren 15ean egingo da Zinealdean. Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako lau ordu eta erdiko jardunaldia da Enpatikonomia. Enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera da. Oarsoaldean, gure eskualdearen garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometituta gaude, eta gure enpresetan talentua nola erakarri, garatu eta mantendu dezakegun ulertzea da aurtengo jardunaldiaren helburu nagusia. Oiartzungo Lintziringaina industria gunean dagoen Zinealdea eraikinean egingo da topaketa goizeko 9etan hasita.
2024an ardatz izango dituen gaiak finkatu ditu INDEUSek, Ekin eta Gislan enpresei ongietorria eman dien Batzar Orokorrean. Eibarko Markeskua Jauregiak hartu du Industriaren Euskal Plataformaren urteko bilera nagusia, non Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak eta Spriren Zuzendari Nagusiak parte hartu duten, Plataformako kide eta hainbat gonbidaturekin batera. Inoizko topaketarik jendetsuena izan da gaurkoa, izan ere INDEUSeko kideez gain, zenbait enpresa eta eragile ere gonbidatuak izan baitira, besteak beste Soziolinguistika klusterra edota Laboral Kutxa. Iaz hartutako konpromisoei erantzunez, Plataformaren “laguntzaile sarea” osatzen hasteko lehen urratsa eman da gaur eurekin.
“PLM” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa. Produktu baten bizi-ziklo osoa hasieratik kudeatzeko prozesua; ingeniaritza-diseinua, fabrikazioa, zerbitzua eta merkatutik kanporatzeko erabakia barne. Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketak pertsonak, datuak, prozesuak eta negozio-sistemak biltzen ditu, eta enpresentzako ezinbesteko informazioa eskaintzen du. Industria berriaren hiztegian aurkituko duzun hitzetako bat da.
EnpresaBIDEA: Dena ez da adimen artifiziala. 2022aren amaieratik, "Adimen artifiziala" (AA) munduan gehien erabiltzen den terminoetako bat bihurtu da. ChatGPTren etorrerak, OpenAIk garatutako teknologia iraultzailearen ereduak, mugarri bat ezarri du AAren gaitasunen pertzepzio publikoan. Hala ere, interes berri hori ez da erronkaz gaindi egon, nahasmen eta gaizki-ulertze aldi batek adimen artifizialaren esparrua astindu baitu. Horrela hasten da Alejandro Juez Latatuk EnpresaBIDEA egunkarirako idatzitako artikulua eta gaur IndeusBerrirako aukeratu duguna.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak