Egunean Behin galdera-erantzunen jokoa ekarri dugu gaur IndeusBerriren plazara, otsailaren 5etik 11ra bitarteko astea INDEUSek babestu duelako eta datu interesgarriak eskuratu ditugulako. Emakumeak Zientzian ekimena ere nabarmendu nahi izan dugu, gaur otsailak 16 bukatzen baita 8.edizioa. Eta nabarmentzekoa iruditu zaigu baita BAT, Soziolinguistika aldizkaria ere, bere azken zenbakian Hizkuntza indigenak biziberritzeko esperientzia batzuk bildu dituelako. Amaitzeko, Atzeko Ate da industria berriaren hiztegian aukeratu dugun kontzeptua.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?