atzeko ate

Programa edo sistema baten edozein ahulgune, zeinaren bidez baimenik gabeko pertsona batek haren segurtasun-murrizketak eta -neurriak saihestu ditzakeen eta hara sartzeko aukera izan dezakeen.

Aplikazio baten hasierako diseinuan aurreikusitako mekanismo bat izan daiteke, haren mantentze-lanak egiteko pentsatua dagoena, edo aplikazioaren diseinatzaileek aurreikusi gabeko ahultasun ezezagun bat izan daiteke. Kasu batean zein bestean, hirugarren pertsonek aurkitutakoan legez kontrako helburuetarako erabil daitezke.