Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 urria, 2023 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Euskarabildua, PuntuEUS, Ekintzailetza eta Kriptografia dira gaur albiste.
Bannerra urria 2023

Urriko lehen agerraldi honetan, Euskarabildua urriaren 26an egingo dela gogorarazten digu gaurko IndeusBerrik, “Utopiatik egunerokora” mintzagai hartuta. Hizkuntzen Europako Eguna ospatzeko PUNTU.EUS domeinuak egindako eskaintza bereziaz ere mintzo da gaurko buletina, baita Ekintzaileen erradiografiaz, EnpresaBIDEA egunkariak argitaratutakoa gurera ekarriz. Kriptografia da industria berriaren hiztegitik hartutako gaurko berba.

EUSKARABILDUAren 12. edizioa urriaren 26an egingo da Donostian. Jardunaldiak gure egunerokoan baliagarri zaizkigun hainbat tresna ezagutzera emango ditu, norberaren beharretara parametrizagarriak izan daitezkeenak, datuen pribatutasuna plataforma handien aldean babesten dutenak eta euskaraz ere erabilgarri daudenak: Nextcloud, edozein erakunde edo enpresentzako bulego birtuala, Oddo ERP sistema eta marketin digitalerako Mailtrain softwarea, besteak beste. Donostiako San Telmo museoan egingo da ekitaldia, urriaren 26an, goizeko 9etan hasita.
.EUS domeinuaren eskaintza berezia Hizkuntzen Europako eguna ospatzeko. .eus, .gal, .cat eta .barcelona domeinuek eskaintza bateratua aurkeztu dute gaur, irailaren 26an, Hizkuntzen Europako Egunean. Irailaren 21etik urriaren 11ra bitartean, interesatuek domeinu hauek eskuratzeko aukera dute promoziora batu diren erregistratzaileen bidez, gehienez ere 5 euro gehi BEZ ordainduta. 2001ean, Europako Kontseiluak proposatutako Hizkuntzen Europako Egunari ekarpena egiteko abiatu dute lau domeinuen promozio bateratua. Helburu nagusia Europako hizkuntza-aberastasunari buruzko kontzientzia sortzea da, eta aniztasun horrek kultura-ondare baliotsua islatzen duela plazaratzea.
EnpresaBIDEA: Ekintzailetzaren erradiografia EAEn. Ekintzailetzak "momentu interesgarria" bizi du Euskal Autonomia Erkidegoan. Hala ondorioztatu du EEB-OVE Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko GEM Global Entrepeneurship Monitor 2022-2023 txostenean. Azterketa 2004an egin zuten lehen aldiz, eta urtero-urtero datuak berritzen joan dira bertako ekintzaileen esperientziak baliatuta eta datu propioak sortuta. Txostenak ekintzailetza arloari loturiko aukerak eta oztopoak ez ezik, ekintzaile fenomenoa bera ere —profila, sorturiko enpresa motak, erabilitako errekurtsoak— ikertzen du. EnpresBIDEA egunkari digitalak argitaratutako albistea ekarri dugu hona.
“KRIPTOGRAFIA” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Informazioa ezkutuko kodeen edo gakoen bidez babesteko erabiltzen diren tekniken multzoa. Helburua da baimenik gabeko pertsonek edo erakundeek informazioa eskuratzerik ez izatea. Gaur egun, Interneten batez ere, merkataritza- edo banku-eragiketen segurtasuna eta bidalitako mezuen konfidentzialtasuna bermatzeko erabiltzen da. Bi teknika dira nagusi: kodetzea eta zifratze edo enkriptatzea.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak