Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 ekaina, 2023 Euskara industrian Gaitasun Digital Profesionalak Programa Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira EnpresaBIDEAren I Topaketa, Gaitasun digital profesionalak, Bai Euskarari Sariak, Zibersegurtasun jardunaldia eta USNARI
Banner ekaina 2023

EnpresaBIDEAren lehen Topaketa nabarmendu dugu gaurko IndeusBerrin, bertan izan garelako euskararen sustapenean eta Indeus ekimenean duen esperientzia partekatuz. Gaitasun digital profesionalak laguntza programaren aurtengo deialdia ere jaso dugu gaurko buletinean, baita datorren astean egingo diren bi ekitaldi ere: alde batetik Bai Euskarari sarien banaketa ekitaldia eta bestetik Zibersegurtasuna zuzendaritza-profiletan jardunaldia. Amaitzeko, astero legez, Industria berriaren hiztegiari hartutako kontzeptu bat: USNARI.

Zibersegurtasuna zuzendaritza-profiletarako jardunaldia ekainaren 16an. Zibersegurtasuna gero eta kezkagarriagoa da enpresetan. Erakunde guztiek izan behar dute zibersegurtasun-estrategia bat. Estrategia hori bizia, eguneragarria eta erakundeko kide guztiak inplikatzen dituena izango da, eta zuzendaritza-profilek gidatu eta babestu behar dute. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egoera zibersegurtasuneko mehatxuei dagokienez, zein arriskuri aurre egin behar dieten enpresek, eta modu errazean aztertuko dugu zein urrats jarraitu behar dituen edozein erakundek zibersegurtasuna modu ezin hobean eta koherentean kudeatzeko, gure negozioen jarraipena arriskuan ez jartzeko eta zibersegurtasuna merkatuan lehiakortasuna sortzeko faktore gisa erabiltzeko.
Gaitasun Digital Profesionalak laguntza programaren 2023ko deialdia argitaratu da. Gaitasun Digital Profesionalak oso tresna erabilgarria dira Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarea osatzen duten erakundeen aurrerabidean, haien lehiakortasuna handitzeko eta merkatuetan duten posizionamendua indartzeko aukera ematen bait dute. Ildo horretan, ezinbestekoa da enpresa bakoitzaren egoera partikularra ezagutzea, erakundea osatzen duten pertsonen Gaitasun Digital Profesionalak aztertzeko eta hobetzeko plan pertsonalizatu bat ezarri ahal izateko, pertsonen eta enpresaren beraren produktibitatea hobetzeko bidean beste urrats bat eman ahal izateko. Ekainaren 9an hasi eta azaroaren 30ean bukatuko da eskaerak aurkezteko epea.
EnpresaBIDEA I Topaketa: Lurralde lehiakortasunaren, ekonomiaren eta euskararen bideetan barrena. EnpresaBIDEAk beste urrats bat eman nahi izan du eta I. Topaketa burutu du Bilboko BAT dorrean, euskal ekosistemako askotariko eragileak leku bakar batean bilduta. Lurralde lehiakortasunaren oraina eta etorkizuna, eta euskarak ekonomia eta enpresa munduan duen rola izan ditu hizpide I. Topaketak, bertaratu diren 100 bat gonbidaturen aurrean. Mondragoneko, Euskal Herriko Unibertsitateko, Kutxabankeko, Iberdrolako edota Eusko Ikaskuntzako kideak bertaratu dira, besteak beste, EnpresaBIDEAren lehen jardunaldira. SPRI ere bertan izan da; jardunaldiko bigarren mahai inguruan parte hartu du eta euskararen sustapenean eta bereziki INDEUSen esperientzia partekatu.
“USNARI” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Zerbitzari batean kokatutako programa informatikoa, sarean dabilen informazioa monitorizatzen duena, handik informazioa ateratzeko. Sare-txartelak gai dira egiaztatzeko jasotako informazioa beren sistemara zuzenduta dagoen ala ez eta, ezezkoan, hura baztertzeko. Nolanahi ere, snifferraren bidez helbideak egiaztatzeko iragazkia desaktibatu egin daiteke, eta, kasu horretan, sare-txartelak ordenagailura iritsitako pakete guztiak onartuko ditu, kontuan hartu barik gailu horretara zuzenduta dauden ala ez.
Datorren astean banatuko dira Bai Euskarari Sariak Donostian. Askotan haizea kontra izanda ere, beraien egunerokoan euskara txertatu eta, gainera, inguruan eragiten duten hiru ziurtagiridun saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu. Sariak banatzearekin batera lan munduan euskara bultzatzeko ahalegina egiten dutenen eta Bai Euskarari komunitatearen elkargune ere izan nahi du topaketak. Bai Euskarari Sarien 14.edizioa izango da ekainaren 14an egingo dena.Donostiako Miramar jauregiak hartuko du ekitaldia, 13:30etatik aurrera.

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Korrika GDANSK 14 Marzo, 2024 Euskara industrian
Spri Taldeak KORRIKA egingo du hemen eta AEBn, Polonian, Txekian, Alemanian, Indian, Japonian, Korean eta Brasilen
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak