Indeusberri bannerra_Otsaila
Euskara industrian
Albisteak 23 otsaila, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Zibersegurtasuna mugikortasun adimendunean, Social Media Marketing, Elhuyar eta Software espioi dira gaur albiste.
-

Gaurko IndeusBerrik azalera ekarri digu zibersegurtasunak mugikortasun adimendunean duen eragina aztertzeko Mubil eta Ziurrek antolatu duten jardunaldia; Social Media Marketini buruz Bizkaia Enpresa Digitalak antolatutako ikastaroa; Elhuyarrek egindako azken aurrerapen teknologikoa sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoak sortuz; eta Industria berriaren hiztegiko kontzeptu berri bat: Software espioi.

 

Elhuyar_ahots automatikoak

Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoak (TTS) sortu ditu.Elhuyarrek pauso bat aurrera eman du, beste behin ere, hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren esparruan, digitalizazioaren eremuan gizartean sortzen ari diren erronkei erantzuten jarraitzeko helburuarekin. Oraingo honetan, testua ahots bihurtzeko sistema neuronalak sortu ditu, eta haiek gizartearen esku jarri. TTS ahotsek egiazkoak diruditen arren, sare neuronaletan oinarritutako teknologiaren bidez sortutakoak dira.

Indeusberriren ikonotipoa

Datorren astean, Bizkaia Enpresa Digitalaren eskutik Social Media Marketingi buruzko ikastaroa euskaraz.Sare sozial batean hainbat formatutako informazioa, datuak eta edukiak partekatzen ditu pertsona-talde batek (eta/edo erakunde batek), elkarren artean interes komun erlatiboa bilatzen duen komunitate birtual bat sortuz.
Prestakuntza honetan, komunikazio-bide berri horiek zer, nola, zertarako eta zergatik erabili jorratuko dugu. Era berean, Meta Ads Manager ezagutuko dugu, Facebooken eta Instagramen kanpainak aktibatzeko tresna. Martxoaren 2an egingo da ikastaroa, Bizkaiko Parke Teknologikoan.

Zibersegurtasuna_irudi bat

MUBILek eta ZIURek Zibersegurtasunak mugikortasun adimendunean eta jasangarrian duen eragina aztertuko dute martxoaren 16an.Zibersegurtasun estrategiek gero eta pisu handiagoa dute mugikortasunarekin erlazionatutako industria-jarduera guztietan. Arau eta eskakizun aldaketei aurre egiten ari den sektorea da, eta ibilgailu-fabrikatzaileetan ez ezik, industria osagarrian eta, azken batean, balio-kate osoan ere badute eragina. Egoera horren aurrean, MUBIL eta ZIUR fundazioek, zibersegurtasunak mugikortasun adimendunean eta jasangarrian duen eragina aztertzeko enpresa-topaketa antolatu dute. Martxoaren 16an egingo da Donostian.

Industria Berriaren SPRI Hiztegia 1

“Software espioi” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Sistema informatiko batean sartu, bertako informazioa atzeman eta, jabearen edo erabiltzailearen baimenik gabe, informazioa beste kokaleku batera transmititzen duen softwarea. Informazioa lapurtzeko erabiltzen da, Interneteko erabiltzaileen webeko mugimenduak jarraitzeko eta Interneteko erabiltzaileei pop-up iragarkiak eskaintzeko.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Enpresen  Harrera  Plana  eta  Hizkuntza  Teknologien  praktika  komunitatea  aztergai  INDEUSeko  lantaldeen  batzarrean

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BERBAK.EUS, ZIUR, Enpresa Digitala eta Esmartizazio

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Industriaren  Eraldaketa  Digital  Segurua  jardunaldia  antolatu  dute  INDEUSek  eta  CYBASQUEk  euskaraz  BeDigital  azokarako

Industriaren Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute INDEUSek eta CYBASQUEk euskaraz BeDigital azokarako

Ekainaren 4an egingo da, 'Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorrago eta seguruago bat eraikitzeko' izenburupean.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.