Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 uztaila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Indeus Elkarrizketak, Udako ikastaroak, BAIC, EnpresaBidea, Ziur eta Arkitektura logiko.

Uztailari agur esateko ordua heldu da eta albistez gainezka agurtuko da IndeusBerri ere: Indeus Elkarrizketak ekimena da lehen albistea, irailean itzuliko baita elkarrizketa berriekin. Udako Ikastaroen barruan irailean egingo diren hiru ikastaro nabarmendu nahi ditugu, baita BAIC zentroak irakatsitako bost hitz ere. EnpresaBideak argitaratutako erreportai bat eta Ziurren azken txostena ere jaso ditugu hemen. Amaitzeko, hiztegian aukeratutako kontzeptu bat: Arkitektua logiko. 

Adimen Artifizialari buruz gehiago jakiteko 5 berba, BAICen eskutik.AAren unibertsoan murgiltzeko prest? Goazen elkarrekin ikastera! Gaur Adimen Artifizialean (AA) sakontzera gonbidatu nahi zaituztegu, teknologia hau hobeto ulertzen lagunduko dizuten funtsezko bost hitz ikasiz. Machine Learning, Deep Learning, Neurona-sarea, Data Science, AA gogorra-AA biguna. Adimen Artifiziala etengabe ari da garatzen, eta termino horiek ezagutzeak hobeto ulertzen lagunduko dizue nola funtzionatzen duen,
zuen erakundeetan modu seguruan eta fidagarrian inplementatu ahal izateko.

Iraileko hitzorduak: Adimen artifiziala, Itzultzaile neuronala eta Biharko mugikortasuna, EHUren Uda ikastaroetan.Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda ikastaroen eskaintzaren barruan, irailean egingo diren hiru nabarmendu nahi ditugu gaur hemen. Lehena irailaren 2an eta 3an egingo da eta “Adimen Artifiziala Gizarte Berrikuntzarako?” galdera izango du aztergai nagusi. Hurrengoak “Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran” du izenburu eta irailaren 11an izango da. Eta biharamonean, irailaren 12an nabarmendu nahi dugun hirugarrena: “Biharko mugikortasuna” izango da gai nagusi.

Indeus Elkarrizketak 2024

Indeus Elkarrizketak irailean itzuliko da solasaldi berriekin.Bederatzi dira, oraingo honetan, Indeus Elkarrizketak ekimenean parte hartu duten enpresak, guztiak ere Indeus plataformako kideak: Caf, Ceit, Ekin, Fagor Taldea, Gislan, i+Med, Larraioz Talea, Metaposta eta Soziolinguistika klusterra. Irailaren bigarren hamabostaldian argitaratuko ditugu elkarrizketok, astean bana. Enpresa bakoitzaren jardueraz gain, euskararekiko duten atxikimenduaz ere hitz egingo dugu solasaldiotan. Indeus Elkarrizketak 2022an abiarazi genuen ekimena da, plataformako kide kiden enpresak ezagutzera eman eta gure hizkuntzari buruzko gogoeta egiteko.

“Arkitektura logiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Programa baten, programa-multzo baten edo aplikazio informatiko baten funtsezko egitura. Egitura bakoitzak ondoko hauek biltzen ditu: software-elementuak, haien arteko erlazioak eta elementuen eta erlazioen propietateak. Software-sistema baten arkitekturak eraikin baten arkitektura irudikatzen du; eredu-gisa funtzionatzen du sistemarentzat eta garatua izaten ari den softwarearentzat, eta diseinu-taldeek egin beharreko lanak agerrarazten ditu. Egiturari dagozkion funtsezko erabakiak hartzen saiatzen da, inplementatu ondoren nekez alda daitezkeenak.

Ziur_irudia

ZIURek ohartarazi du zibersegurtasuneko kalteberatasunak areagotu egingo direla, nahiz eta kritikak gutxitu.ZIURek “Ziberinteligentzia industrialaren txosten” berria argitaratu du. Bertan, urteko lehen seihilekoan zibersegurtasunaren esparruan izandako joerak aztertu ditu, eta ondorioztatu du Espainia “hacktivismoak” gehien kaltetutako laugarren herrialdea dela. Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu estrategikoak, ohartarazi duenez, “hacktivismoa” Estatuaren aurkako mehatxu nagusietako bat izan da 2023. Urtearen erdialdetik.

EnpresaBidea: “Euskara espazioan izan zenekoa”Egunkari digitalak argitaratutako artikulua ekarri nahi izan dugu gurera, erreportaje hau irakurrita jakin baitugu 1994. urteko uztailean egin zuela bere estreinako bidaia espaziora gure hizkuntzak. Ikerlanen 50.urteurrenaren ospakizunaren testuinguruan atera da argitara pasadizoa. Zer-nola gertatu zen jakiteko, atzera egin behar. Bidaia IML-2 —2nd International Microgravity Laboratory— izeneko hegaldian egin zuen, 15 egun iraun zuena. Hegaldi horretan, "80 esperimentu baino gehiago egin ziren bereziki garaturiko 12 tresnekin. Horietako bat RAMSES izan zen", jaso zuen Joseba Landaluze Ikerlaneko Ikertzaile Seniorrak 1997an idatzitako testu baten.

Lotutako albisteak

29 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak