Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 apirila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Udaltop, Jardun biko kudeaketa, Euskara ibiltaria, EnpresaBIDEA eta Dronea.

Jorraileko azken IndeusBerri honek maiatzean egingo diren bi ekitaldi nabarmendu nahi ditu: alde batetik Udaltop, maiatzaren 16an eta 17an egingo dena Lasarten; eta bestetik, Garaia Parke Teknologikoak maiatzaren 16an hartuko duen jardunaldia, Jardun biko kudeaketari buruzkoa. Honekin batera Euskaltzaindiaren Euskara Ibiltaria erakusketa eta EnpresaBIDEA egunkariaren editoriala, bi urte bete dituenean. Amaitzeko industria berriaren hiztegiko berba ezagun eta entzutetsua: DRONE.

Euskara Ibiltaria, usaindu eta dastatu daitekeen erakusketa interaktiboa zabalik maiatzaren 15era arte. Euskaltzaindiak eta Durangoko Udalak Euskara ibiltaria erakusketa interaktiboa aurkeztu dute Plateruenan. Maiatzaren 15era arte izango da zabalik Laboral Kutxaren babesa duen erakusketa honek. Euskara ibiltaria erakusketa interaktiboaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta azken urteotan egindako argitalpenak legez, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu. Ostegun, ostiral eta larunbatetan egongo da zabalik erakusketa eta doako bisita gidatuak ere antolatu dira.
Jardun Biko kudeaketaren esparru teorikoa eta erabilerari buruzko jardunaldia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, ISEA-k eta MU Enpresagintza & MIKek Jardun Biko kudeaketa eredu bat garatzeko eta hedatzeko proiektua aurrera eraman dute. Jardun Biko kudeaketaren kontzeptuak zabaltzeko asmoz, ISEA-k eta MU Enpresagintza & MIKek “Jardun Biko kudeaketaren esparru teorikoa eta erabilerari” buruzko jardunaldia antolatu dute. Aurkezpen saio hau 2024ko maiatzaren 16an egingo da, arratsaldeko 16:00etatik Aurrera, LKS/KREAN Eraikineko Plaza Aretoan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.
Udaltop 2024: Nola erakarri etorri berriak euskarara? Eta, euskaldunok, nola hurbildu etorri berrietara? Maiatzaren 16an eta 17an egingo da aurtengo Udaltop jardunaldia Manuel Lekuona Kultur Etxean, Lasarte Orian. Udaletako euskara zerbitzuak elkarrekin topo egiten duten topaketa da Udaltop. Egunerokoan langai dituztenei bidea topatzeko topaketa da Udaltop, batzuetan oztopoak dira gaiak eta beste batzuetan, berriz, topa egiteko modukoak, gaiak horiek ere. Esperienziak trukatzea, esperientzia horiek nola hobetu ausnartzea eta esperientzia berriak elkarlanean abiatzea dira helburu nagusiak.
“DRONE” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Tripulaziorik gabeko aireontzi berrerabilgarria, pilotu baten urrutiko aginduei edo aurrez adierazitako programazioa bati jarraikiz hegaldatzen dena. Eztanda-motorra, erreakzio-motorra edo motor elektrikoa izan dezake, eta autonomia-maila, forma, tamaina, konfigurazio eta ezaugarri desberdinetakoak daude. Hasiera batean helburu militarretarako erabili baziren ere, gaur egun erabilera zibil eta komertzialak ere badituzte. Adibidez, baso-suteak itzaltzeko lanetan erabiltzen dira, ikerketa arkeologikoetan, toxikotasun kimiko eta erradiologiko handiko tokiak aztertzeko, salgaiak garraiatzeko...
Bi urte kontrakorrontean: EnpresaBIDEA egunkariaren editoriala, agerkariak bi urte bete dituenean. Bere bigarren urtebetetzeagatik Zorionak ematearekin batera, egunkariak egindako editoriala ekarri nahi izan dugu gurera. Honela dio: “Ohitura bilakatu da, antza: urteurrena ospatzen dugun egunean agertu ohi gara “editoriala” idazten. Kontrakorrontea atsegin dugu. Bi urte dira EnpresaBIDEA abian jarri genuela eta hauxe da, beraz, eguna. 2022ko apirilaren 25az geroztik, hemen izan gara egunero-egunero, ekonomia, gizartea, enpresa eta askotariko gai jakingarrien inguruan informazioa, analisirako ikuspegia eta iritziak ematen.

Lotutako albisteak

3 maiatza, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak