Indeus_Batzar Orokorraren bilera
Euskara industrian
Albisteak 22 otsaila, 2022

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak aurtengo erronkak finkatu ditu

Industria arloan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Sprik, EEEk, hiru Foru Aldundiek eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako ekimenean, 27 enpresa industrial, zentro teknologiko eta erakunde daude honezkero.
-

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak urteko lehen Batzar Orokorra egin du. Aitor Urzelai, Spriren zuzendari nagusiak eta Josune Zabala, Jaurlaritzako Hizkuntza ikerketa eta koordinazio zuzendariak egin dituzte lehen hitzak, ongietorria emanaz ekimenaren parte diren erakunde publikoei (Energiaren Euskal Erakundea, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuodetza) eta enpresei, bereziki azken hilabeteotan INDEUSkide egin diren SISTEPLANT eta OREKA IT enpresei. Honenbestez 27 dira industria arloan euskara sustatzeko konpromisoa hartu duten enpresak: AMPO, BIELE GROUP, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBAT, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EIKA, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, GAIA KLUSTERRA, GOIZPER, IKERLAN, IRIZAR, MAIER, OREKA IT, ORKLI, ORONA, PETRONOR, SISTEPLANT, TECNALIA, ULMA CONSTRUCCIÓN, VICOMTECH.

2021eko balantzea egiterakoan, iaz bezala aurten ere pandemiaren eragina nabarmena izan da INDEUSen jardunean ezin izan dutelako aurrez-aurreko bilera edo topaketarik egin. Edozein kasutan Plataformak bere dinamikari eutsi dio Lantaldeen bilerekin.

2022ari begira, ekimenari bultzada eman beharra azpimarratu dute batzarrean parte hartu dutenek, ahalegin berezia eginez honako arlo hauetan:

  • INDEUSeko enpresen artean esperientziak partekatzea
  • Laguntzaile-Sarea sortzea
  • Enpresa berriak erakartzen jarraitzea

Halaber, iAmetza konpainiaren eskutik, Nextcloud ezagutzeko aukera izan dute Batzar Orokorreko parte-hartzaileek, bulego birtual moduan funtzionatu dezakeen tresna eta iAmetzak euskarara egokitu duena.

Zer da Indeus?

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen dutena. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan.

Helburuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu INDEUSek. Hori lortzeko bideak ezarri ditu dagoeneko:

  • Euskararen kudeaketa aurreratuko enpresek dituzten beharrak eta zailtasunak identifikatzea.
  • Enpresen beharrei eta zailtasunei erantzuna emateko bideak aztertzea.
  • Euskarak presentziarik ez duen enpresa industrial handiak ekimenera erakartzea.
  • Euskara txertatuta duten enpresak gainontzekoentzat eredu izatea.
  • Ekimenean parte hartzen duten enpresen arteko komunikazioa eta elkarlana sustatzea.

Antolaketa

Hiru lantaldetan antolatu dira egitasmoan parte hartzen ari diren enpresa eta erakundeak:

  1. Euskarazko produktuak eta erakunde publikoak. Lantalde honen ardura da, besteak beste, enpresetan erabiltzen diren erremintak identifikatzea eta ikastetxeetako eta enpresetako ordezkarien arteko harremana estutzea, langile etorri berriek softwarea eta aplikazioak euskaraz erabiltzeko dituzten zailtasunen aurrean, hobetzeko bideak uztartzeko. Baita Administrazioak zerbitzuak euskaraz emateko eskaintzen dituen aukerak ezagutzea eta erakunde publikoek programa eta dirulaguntzetan euskara txertatzeko dituzten aukerak aztertzea.
  2. Inguru digitala. Lantalde honetan lantzen ari diren esparruak dira: enpresek erabiltzen dituzten softwareen inguruko informazioa jasotzea eta aholkularitza ematen duten enpresen informazioa biltzea, zerbitzu horiek euskaraz emateko bideak lantzeko, besteak beste.
  3. Atariko lantaldea. Euskararen kudeaketara iritsi berri diren enpresek egin dute bat lantalde honekin. Enpresa munduan hizkuntzaren kudeaketa zer den eta nola bideratzen den ezagutzea, euskara txertatzeko dituzten beharrak identifikatzea eta administrazio publikoak zertan lagun diezaiekeen aztertzea dira bere ardurak.

Lantaldeez gain, Talde Eragilea ere badu INDEUSek, ekimeneko erakunde publikoek osatzen dutena.

Partaideak

  1. AMPO
  2. BIELE GROUP
  3. BRTA
  4. CAF
  5. CEIT
  6. CIKAUTXO
  7. COPRECI
  8. DANOBAT
  9. EGA MASTER
  10. EGA SOLUTIONS
  11. EIKA
  12. ELAY
  13. ENERGIA KLUSTERRA
  14. ESLE ELKARTEA
  15. GAIA KLUSTERRA
  16. GOIZPER
  17. IKERLAN
  18. IRIZAR
  19. MAIER
  20. OREKA IT
  21. ORKLI
  22. ORONA
  23. PETRONOR
  24. SISTEPLANT
  25. TECNALIA
  26. ULMA CONSTRUCCIÓN
  27. VICOMTECH

Erakunde publikoak: Hizkuntza Politikako Sailburuordetza, Spri-Enpresen Garapenerako Agentzia, Energiaren Euskal Erakundea eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

www.indeus.spri.eus

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Industriaren  Eraldaketa  Digital  Segurua  jardunaldia  antolatu  dute  INDEUSek  eta  CYBASQUEk  euskaraz  BeDigital  azokarako

Industriaren Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute INDEUSek eta CYBASQUEk euskaraz BeDigital azokarako

Ekainaren 4an egingo da, 'Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorrago eta seguruago bat eraikitzeko' izenburupean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifiziala eta irudiak sortzea, ChatGPT ikastaroak, Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte eta Txartel adimendun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifizialaren inguruko ikastaro bat, Euskaraldia, Ekintzaile eta Barnekintzaile laguntza-programak, Udaltop eta Blockchain laborategi.

EUSKARALDIA  iritsi  da  SPRI  Taldera

EUSKARALDIA iritsi da SPRI Taldera

SPRI Taldeko erakundeekin batera Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako gainerako erakunde publikoek elkarrekin ospatu dute Euskaraldiaren hasiera.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ChatGPT ikastaroa, INDEUSeko Lantaldeak, EnpresaBIDEA, Euskal Bideokojoak, Udaltop eta Hiztegi-eraso

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA eta Enkriptatze.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.